Gihar arazoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 13,66 KB
1) LESIORIK OHIKOENAK
1) LOKAILU ZAINTIRATUAK (“ESGINZEAK”)
Zaintiratua lokailu baten neurri bateko edo erabateko haustura da, normalean lokailua luzatu izanaren ondoriokoa. Lesioaren larritasuna gutxieneko lesiotik (I: maila) lokailuaren erabateko hausturaraino (III. Maila) heltzen da.
Zaintiratua gertatu denean, lehenengo pausoa ariketa etetea eta hotza jartzea da.
Geroago, lesionaturiko ingurua lotu eta altxatu, eta medikuarengana jo.
2) GIHAR DISTENTSIOAK
Gihar distentsioa gihar baten luzatze edo haustea da. Intentsitatea eta etendako zuntz kopuruaren arabera, lehen mailakoak (zuntz batzuk eten), bigarren mailakoak (giharren zatia eten) eta hirugarren mailakoak (giharra erabat etetea) bereiz ditzakegu.
Horrelakoetan ahal bada, konpresio lotura ez itsaskor bat erabiliko dugu, eta honen gainean hotza jarri. Gero medikuarengana joko dugu.
3) TENDINITISA
Tendinitisa zurda baten hantura da (geroz eta gehiago ikusten da jokalari gazteengan).
Normalean tendinitisa modu akutuan gerta daitekeen.
Tendinitisaren agerpena bat batekoa bada, partida edo entrenamendua utzi, hotza jarri eta medikuarengana joan.
4) HAUSTURAK (HEZUR HAUSTURAK)
Hezur bat neurri batean edo erabat apurtzeari deitzen zaio haustura. Kasu gehienetan bat batean gertatzen dira, zuzeneko edo zeharkako traumatismo baten eraginez eta zaila da oso prebenitzea.
2) OINARRIZKO LEHEN LAGUNTZAK
1) HOTZA JARTZEA
hotz paketeak larruazalaren gainean jarri behar dira zuzen-zuzenean. Gel hotzezko paketeak ez dira larruazalaren gainean jarri behar. Izotz poltsa berak baino tenperatura baxuagoak hartzen dituzte eta.
Segitu dezakegun protokoloetako bat zera da; izotz poltsa jarri egin berriko lesioaren puntuan, 20 minutuz, eta egunean zehar errepikatu orduz ordu edo ordu eta erdian behin. Lesioaren larritasunaren arabera, hotza jarri dezakegu ordubete eta 72 ordu bitartean.
2) KONPRESIOA eta LOTZEA
Kasu gehienetan , berehalako konpresioa oso laguntzaile ona izaten da hotzarekin eta altxatzearekin batera. hemorragia murrizten du eta hematoma ez da hain handia izango.
3) ALTXATZEA
Hotzarekin eta konpresioarekin batera, barne hemorragia murrizten du. Lesionatutako gunean bihotzaren mailatik gora altxatuz gero, hemorragia txikiagoa izango da eta zain itzulera errazagoa, are gehiago hantura arinduz.
4) ATSEDENA
Atsedena oso beharrezkoa da gihar-hezurretako lesioetan Lesio bat garaia baino lehen mugituz gero, hemorragia areagotzea eta errekuperazio epea luzatzea besterik ez dugu lortuko.
Oinarrizko motrizitate trebetasunen sailkapena honela egin daiteke:
✓ Lekualdatzeko motrizitate trebetasunak. (Ibiltzea, korrika egitea, jauzi egitea, etab.)
✓ Lekualdatzekoak ez diren motrizitate trebetasunak. (biraketak, orekak, balantzak,
etab.)
✓ Jaurtitzeko motrizitate trebetasunak. (jaurtitzea, kolpea jotzea, harrera, etab.)
Haurtzaroan zehar, gorputzaren proportzioak, indarra eta hazkundearen lastertasuna antzekoak dira neska eta mutilen artean. Nerabezarotik aurrera berriz, eta aldaketa hormonalen eraginez,
Sexuen arteko bereizte funtzionala ematen da
. Honek guztiak bere ondorioak izango ditu ariketa fisikoan eta, ezinbestez, kirolaren praktikan.
egiaztatu ahal izan da
ume txikien bolumen sistolikoa handiena baino txikiagoa dela, eta neskena mutilena baino. Bolumen sistoliko txikiago honen ordez, frekuentzia kardiakoa handiagoa izango da gastu kardiakoa berdintzeko.
Termorregulazioa oso faktore garrantzitsu da. Umeen termorregulazioak helduena baino eraginkortasun txikiagoa du.
Umeen gorputz azalera helduena baina txikiagoa da,izerditze gaitasuna
txikiagoa da, umeak eraginkortasun txikiagoa du oinez edo korrika ibiltzeko.