Gidoiak eta Antzerki Generoak: Definizioak eta Ezaugarriak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,85 KB

Gidoi motak

Gidoia: Ikus-entzunezko lan bat egiteko aurrez prestatzen den testua da, oharrak eta elkarrizketak dituena. Gidoia ez da, berez, helburu bat; ikus-entzunezko produktua egiteko bitarteko bat da.

Gidoi literarioa

Sekuentzietan eta eszenetan dago banatuta. Ekintzak eta pertsonaien arteko elkarrizketak jasotzen ditu. Horrez gain, ekintza bakoitza non eta noiz gertatzen den ere zehazten du.

Gidoi teknikoa

Gidoi literarioari ohar teknikoak (planoa, argia, musika...) erantsiz egiten da. Gidoi literarioa gidoi tekniko bihurtzea, gidoilariaren lana izan beharrean, zuzendarien eta teknikarien lana izan ohi da.

Gidoi originala

Gidoilariak hasiera-hasieratik asmatutakoa da.

Gidoi egokitua

Gidoilariak lehendik existitzen den testu bat egokituz sortutako gidoia da. Eleberriak, antzezlanak, komikiak edo egunkariko berriak egokitu daitezke film bihurtzeko.

Antzerki-generoak

Komedia

Eguneroko bizitzako arazoak eta ohiturak umorez eta ironiaz agertzen dira, ikusleei barre eragiteko. Pertsonaiak arruntak izaten dira, eta bukaera zoriontsua izaten du.

Tragedia

Giza irrikek sortutako arazoak dituzten pertsonaiak agertzen dira, eta zorigaiztoko amaiera izaten du; heriotza eta guzti, sarri. Pertsonaiak, normalean, gizarte maila altukoak dira, eta hizkera, jasoa eta landua.

Drama

Ez du tragediaren edo komediaren muga esturik, alderdi tragikoak eta komikoak izan ditzake nahasian. Dramak eguneroko bizitza den modukoa agertu nahi du. Gaien analisi zorrotza eta gozotasuna konbinatzen ditu.

Ekitaldia

Antzezlanaren atal nagusiak dira. Antzerki klasikoan, hiru edo bost ekitaldi izaten dira normalean; eta ekitaldi bakoitzean aldatu egiten da agertokia.

Agerraldiak edo eszenak

Ekitaldiaren azpiko banaketak dira. Pertsonaia bat antzeztokitik irten edo antzeztokian sartzen den bakoitzean aldatzen da agerraldia. Jekaldia terminoa Agerraldia-ren sinonimoa da. Antzezlana ekitalditan eta agerralditan banatzen da.

Pastorala

Herri antzerkiak tradizio handia du Zuberoan. Oso entzute handia dute Euskal Herriaren ekialdeko lurralde horretan egiten diren herri antzezpenek: maskaradak, xaribariak, pastoralak...

  • Erdi Aroan dute jatorria.
  • Pertsonaia historiko baten bizitza izaten da, gehienetan, argudioaren ardatza.
  • Bertsotan eginak izan ohi dira.
  • Bertsoak doinu jakin batez errezitatzeaz gain, kantuak eta dantzak tartekatzen dira ikuskizunean.
  • Urte bakoitzean, Zuberoako herri batek hartzen du parte pastorala antzezteko ardura.
  • Herritar guztiek hartzen dute parte pastoralaren antolaketan eta antzezpenean.
  • Herriko plazan antzeztu ohi dira, oholtza gainean.
  • Udan antzezten dira normalean, eta festa handia egiten da antolatu duen herrian.

Entradas relacionadas: