Gertaerak, perpausak, espazioa eta pertsonaiak: idazkera eraginkorra
Enviado por Guillermo y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,57 KB
Gertaera bat testuinguruan kokatzea
Testuingurua gertaera bati buruzko zertzelada multzoa da. Gertaera bere osotasunean uler ahal izateko, gertaeraren testuinguruko informazioa eman behar zaio.
Hiru pauso
- Gertaera testuinguruan kokatzea: testuaren ardatza gertaera zehatz bat da. Gertaera testuinguruan kokatzeko, gertaera inguratzen duen errealitatea azaldu behar da. Adibidez, esku bat bakarrik ikusten badugu, ez dakigu noren eskua den.
- Gertaera denboran kokatzea: azaldu nahi dugun gertaera kate luze bateko katebegia da. Kontatu nahi dugunaren aurrekariak, ondorioak eta zerk eragin zituen kontatu behar dira.
- Gertaeraren xehetasunak azaltzea: gertaerarekin zuzenean zerikusia duten xehetasunak jorratzen dira. Zer gertatu zen, nori, nor izan zen protagonista...
Izenondoa (adjektiboa)
Aditz jokatugabeak
- Aditzoina: ibili, ikusi, etorri...
- Aditz-partizipioa: ibili, ikusi, konpondu...
- Aditz-izena: ibiltzea, jatea...
Moduzko perpausak
Perpaus nagusiari dagokion ekintza nola gertatzen den adierazten duten menderakuntza bidezko perpausak dira.
Menderagailuak: nahi dugun bezala/moduan egingo dugu. (e)legez/(e)n eran/(e)n gisan.
Helburuzko perpausak
Perpaus nagusiko ekintzaren helburua, asmoa edota xedea zein den adierazten duten menderakuntza bidezko perpausak dira.
- Aditz jokatuekin: -(e)n. Zuk ikus ditzazun egin dut.
- Aditz jokatugabeekin: -t(z)era, -t(z)eko, -t(z)eko asmotan/-t(z)ekotan, -t(z)eagatik/-t(z)earren.
Espazioa
Osagai oso garrantzitsua da. Tokien deskribapenak ez dira ezertarako egiten, beti dute zergatiren bat: poetarengan eragiten duen sentipena, pertsonaiaren psikologiarekin lotura... Fenomeno atmosferikoek ere eragina dute.
Espazioa kontakizunean
Tratatzeko era desberdinak
- Espazioari buruzko xehetasunak oso urriak izatea.
- Espazioak pertsonaien garapenean zerikusia duenean, oso garrantzitsua izatea.
- Espazioak historia erabat baldintzatzen duenean.
Errealitateari begira
- Erreala: benetako tokia.
- Alegiazkoa: Vetusta (Oviedo), "La Regenta" (Clarín). Ez da existitzen, baina benetako tokietan dago oinarritua.
- Fantasiazkoa: ez da existitzen eta ez du inorekin antzik. "Metropolis" (Superman). Burutua, burutugabea.
Pertsonaiak kontakizunean
Pertsonaiak garrantziaren arabera sailkatzen dira:
- Pertsonaia nagusia: bat, batzuk edo talde bat izan daiteke. Bere izaera garatuz doa kontakizunean zehar. Batzuetan, antagonista bat izaten dute.
- Bigarren mailako pertsonaia: ez du garapenik izaten. Batzuetan oso gaiztoa da, besteetan oso ona, baikorra edo ezkorra...
- Konpartsak: "extra" moduan agertzen dira une jakin batean soilik.
Pertsonaien ezaugarritzea (deskribatzea)
Zuzeneko ezaugarritzea
Kontalariak deskribatzen duenean, edo beste pertsonaia batek edo pertsonaiak emandako xehetasunengatik deskribatzen duenean gertatzen da. Xehetasun guztiak batera eman daitezke, edo pixkanaka.
Zeharkako ezaugarritzea
Pertsonaia zuzenean deskribatzen ez digutenean gertatzen da, baizik eta bere ekintzengatik, hitz egiteko moduagatik... ezagutzen dugunean.