Gerraurreko Euskal Erakundeak eta Mugimenduak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,17 KB
Gaia: Gerraurreko Erakundeak eta Taldeak
Euskararen aldeko mugimenduak XIX. mende amaieran
XIX. mendearen azken urteetan bi gertaerak bideratu zituzten euskararen aldeko hainbat mugimendu eta ahalegin. Zeintzuk?
Alde batetik, foruen deuseztapena izan zen (1876, Gerra Karlista galdu ondoren). Bestetik, Industria Iraultza zegoen. Gertaera hauen ondorioz, mende amaieran euskal kultura eta hizkuntza suspertzen hasi ziren, batez ere langile mugimendua eta populazioa handitu egin zirelako eta kanpotarrenganako sentipen ezezkorra zutelako.
Zer ziren Lore Jokoak?
Zer ziren Lore Jokoak? Zer egiten zen lehiaketetan sarituriko lan onenekin? Aipatu Lore Jokoetan saritutako hiru idazle.
Lore Jokoak Anton Abadia zientzialari eta mezenasak eratu zituen lehendabizikoz 1853an Lapurdiko Urruñan, euskal jai gisa. Jai hauetan bertso sorta onenarentzat saria jarri zuten eta Iparraldeko bertsogilerik ezagunenek parte hartzen zuten. Lanik onenak Donostiako Euskal-Errian argitaratzen zituzten. Lore Jokoek aldizkari hark iraun arte iraun zuten.
'Neguko gau izugarri bat' testua
'Neguko gau izugarri bat' testua. Nor da egilea? Azaldu nola ikusten duen egoera.
Testu honen egilea Felipe Arrese Beitia da. Nahiko negatibo ikusten du egoera, baina azkenean esperantza dagoela uste du. Nahiz eta eskubide guztiak galdu, egoera horretatik irten daitekeela uste du.
Eusko Ikaskuntza
Noiz eta non sortu zen Eusko Ikaskuntza? Aipatu Eusko Ikaskuntzaren helburua eta kezkarik behinena eta horretan egindako ahalegin handiak.
Gerra aurrean sorturiko euskal kultur erakundeen artean Eusko Ikaskuntza da famatuena. Pentsaera ezberdineko hainbat euskaltzalek sortu zuten Oñatin 1918an, Hego Herriko lau diputazioen babespean. Helburu nagusitzat euskal munduari dagozkion gaiak ikertzea du, eta kezkarik behinenetako bat irakaskuntza zenez, ahalegin handiak egin zituzten. Hala nola:
- Sortu berriak ziren ikastoletako testuliburuak egin.
- Euskal gaiei buruzko Udako Ikastaroak eratu.
- Euskal Unibertsitaterako aurreproiektua taxutu.
Aipatzekoak dira Lekuona eta Barandiaran.
eta 6. Euskaltzaindia
5. Noiz eta non sortu zen Euskaltzaindia? Nor izan zen lehen euskaltzainburua? Eta gaurkoa? 6. Zein da Euskaltzaindiaren xederik garrantzitsuena? Eta noiz heldu zion xede horri? Zeintzuk dira Euskaltzaindiak izan dituen bi lan nagusi beraren hastapenetik?
Eusko Ikaskuntzaren Oñatiko Biltzarrean Euskararen Akademia bat sortzea erabaki zen, Hegoaldeko lau diputazioen laguntzarekin. Lehenengo euskaltzainburua Resurrección Maria Azkue izan zen, eta gaur egungoa Andres Urrutia da. Euskaltzaindiaren xederik garrantzitsuenetakoa euskararen batasuna izan zen. 1968an heldu zion ofizialki Akademiak batasunaren auziari. Hastapenetatik bi lan arlo nagusi izan ditu:
- Iker saila: hizkuntzaren azterketari begiratzen diona.
- Jagon saila: hizkuntza zaintzea eta zabaltzea du helburu.
'Maripa ta Katalin' testua
'Maripa ta katalin' testua. Nor da egilea? Azaldu zer kontatzen duen testuak.
Egilea Resurrección Maria Azkue da. Testuak kontatzen duenez, Euskal Herritik kanpo datorren bat txarto ikusita dago haientzat, ez da fidatzekoa. Gehienbat tradizio desberdinak dituztelako da.
Euskaltzaleak elkartea
Zer izan zen Euskaltzaleak elkartea? Aipatu Euskaltzaleetako bazkide porrokatuenaren ametsa.
1926an Elgoibarreko euskal jai batean bildu zen taldetxo batek hurrengo urtean I. Euskararen Eguna eratu zuen Arrasaten. Ospakizun horretara garai hartako euskal idazle eta kulturgilerik gehienak joan ziren, eta euskararen aldeko talde bat sortzeko biltzarra egin zuten: Euskaltzaleak elkartea. Aipaturiko Euskararen Eguna ez ezik, Olerti eta Antzerti Egunak ere ospatu zituzten. Xede nagusia kazetaritza zabaltzea izan zen. Erakunde honetako eragile nekaezin bat Jose Ariztimuño 'Aitzol' izan zen.