Gerraosteko Mundua eta Kapitalismoaren Urrezko Aroa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,24 KB
Bigarren Mundu Gerraren Ondorioak eta Aurre Egiteko Neurriak
Bigarren Mundu Gerrak aurrekoak baino kalte handiagoak sortu zituen teknologia aurreratuengatik.
Ondorioak:
- Milioika hildako egon ziren, gehienak zibilak.
- 14-50 urteko gizonak hil zituzten, lan egiteko ahalmena zutenak. Horrek aktiboen galera handia ekarri zuen.
- Jaiotzen defizita izan zen.
- Gerra-kostuak milioi dolarrekoak izan ziren.
Aurre Egiteko Neurriak:
- Bretton Woodseko Hitzarmenak: Moneta debaluatzen ari zelako eta moneta sistemaren egonkortasuna lortu nahi zutelako sinatu ziren. Nazioarteko moneta sistema berrantolatzeko asmoarekin dolar-patroia sortu zuten. Dolarra izango zen urrearekin harremana zuen moneta bakarra. Hainbat erakunde sortu ziren eta kideen kuotarekin hornitzen ziren. Erakundeak defizit egoeretan eta moneta-parekotasuna aldatzerakoan funtzionatuko zuten. Horrela, moneta-egonkortasuna eta epe luzeko kapitalaren mugikortasun askea nagusitu ziren.
- Marshall Plana: AEBk aliatuei laguntza ekonomikoa eman zien haien erosteko ahalmena handitzeko. Dirua mendebaldeko herriek jaso zuten eta uko egin zieten SESB eta Ekialdeko Blokeari. Horrek bi Europen arteko zuloa handitu zuen. Planaren baldintza EBren interbentzionismo eza zen inbertsioen norabidean, eta horretarako, dirua jasotako lurraldeak bildu beharko ziren. Erakunde bat sortu zuten Europa barneko elkartrukeak askatzeko.
- Merkataritza Berrantolaketa: La Habanako Konferentzia izan zen abiapuntua, eta merkataritza eta aduana-tarifei buruzko akordio orokorrak idatzi zituzten. Konferentzian ezin zen diskriminaziorik egon, muga-sarien beherapen orokorra finkatzen zen, eta nazio mesedetuaren klausula erabiltzen zen merkataritza zabaltzeko. Horri esker, BPGa azkar hasi zen errekuperatzen Bigarren Mundu Gerraren ondoren.
Kapitalismoaren Urrezko Aroa (1950-1970)
1950-1970 artean sistema ekonomikoa egonkor handitu zen hiru arrazoiengatik:
Urrezko Aroaren Arrazoiak:
- Gerra eta teknologiaren arteko harremana: Gerra Hotzak I+G finantzaketa bultzatu zuen; hemen hasiko da I+D+I. Erresuma Batua, Alemania eta EB gai berrien fabrikazioan inbertitzen hasi ziren: energia autonomikoa, sateliteak, ordenagailuak, eta abar.
- Estatu-eskari harremana: Gobernuaren helburua enplegu osoko egoera mantentzea eta kontsumoa berraktibatzea zen. Enpresariena, berriz, eduki teknologiko handiko makinerian inbertitzea zen, baldin eta gastu maila handi bat mantentzen bada. Estatuak ekonomian zuen parte-hartzea handitu zen Keynesen teoria aplikatuz.
- Ongizate Estatua: Gerren arteko moneta-politikatik politika fiskalera pasatzean sortu zen. Printzipio orokor bezala ezarri zen gerren arteko langabezia masiboaren aurrean.
Gobernuaren helburua:
- Nahitaezko heziketa eta segurtasun sozialaren sistema orokorra ezartzea. Hau finantzatzeko fiskalitate progresiboa ezarri zen.
- Lan egiteko adina finkatu zen, eta 16 urtetik gorakoentzat astero kotizazio baten ordainketa ezarri zen.
Enpresa Publikoen helburua:
- Prezioak helburu sozialetara egokitu zituzten.
- Inbertsio pribatua erakartzeko monopolio-pribilegioa erabili zuten.
- Nazionalizazio prozesuak gertatu ziren. Horrela, errentaren birbanaketa lortu zuten.
- Telekomunikazioetan, guztientzat zerbitzu unibertsala eman nahi zen, prezio berean distantzia eta kostuan erreparatu gabe.
Gerentzia Enpresa Handiaren Urrezko Aroa
Negozio munduan aldaketak gertatu ziren; enpresa handi honen loraldia hasi zen eta multinazionalen bitartez zabaldu egin ziren. Amerikanizazioa eman zen.
Amerikanizazioa
Europako enpresa eredua munduan zehar zabaldu zen, gerentzia-enpresek enpresa patronalak ordezkatu zituzten. Masa-ekoizpena eta banakuntza integratu ziren; horrela, ekoizpen-eskala eta lantegi-tamaina handitu ziren. Lanaren antolakuntza zientifikoa zabaldu zen; negozio-eskalak sortu ziren exekutiboak trebatzeko, eta kontsultoria-enpresa handiak sortu ziren ekoizpen-prozesuak planifikatzeko. Estatuak langabezia-tasa kontrolatu zuen, eta lehia askearen aldeko eta monopolien aurkako legeak ezarri zituen.