Gerraosteko Ekonomia: Taylorismoa, Krisia eta Inflazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,58 KB

Produkzioa Areagotu: Taylorismoa eta Ekoizpen Katea

Industria-produkzioaren formek aldaketa nabariak izan zituzten. Aldaketarik garrantzitsuena produktibitatea gora egitea izan zen, lana antolatzeko modu berriak aplikatzearen ondorioz. Mendebaldeko herrietan, fenomeno horri Taylorismo izena eman zioten, produkzio-sistema berria Ameriketako Estatu Batuetako Frederick W. Taylor ingeniariak asmatu zuelako.

Taylorismoa produkzio-kateetan denbora hilak ezabatzean eta ahalik eta automatizazio handiena erabiltzean oinarritzen zen. Horrela, produkzio-kostua merkeagoa zen, fabrikaziorako denbora murriztuta. Prozesu horiek kontzeptu berriak sartu zituzten fabriketan, adibidez:

  • Kateko lana
  • Kronometrazea

Hasieran, Taylorismoaren metodoak automobilen industrian orokortu ziren. Horien aplikazioaren adibide bat Ford automobilen kateko fabrikazioa da; horri esker, automobil horien prezioa merkeagoa zen.

Taylorismoaren ondorioak langileengan

Taylorismoak langilearen funtzioak aldatu zituen. Langilea makinaren erritmoaren mende geratu zen. Produktibitatea asko hazi zen; Amerikako Estatu Batuetan bikoiztu egin zen (1913tik 1939ra). Horrela, enpresaburuek irabaziak handitu zituzten eta kontsumitzaileek ondasun merkeagoak eskuratu zituzten. Enpresen pilaketa nabarmendu zen.

Hazkunde Ekonomiko Desorekatua

Hogei hamarkadako oparotasunaren erdian, ahultasun-zeinu batzuk agertu ziren. Lehen Mundu Gerran, nekazaritza-produktuak garestitu egin ziren; gainera, munduko produkzioa hazi egin zen, mekanizazioari eta ongarrien kontsumo handiagoari esker. Baina 1920-21eko krisian, nekazaritzako prezioak eta errendimenduak jaitsi egin ziren.

Mundu osoko fenomeno hori larriagoa izan zen Ameriketako Estatu Batuetan. Landa-inguruaren une txarra nabarmendu zen. Errenten beherakada geldiarazteko, produkzioa eta errendimenduak handitu egin zituzten. Horrela, merkatuan produktuen eskaintza handiagoa egon zen, eta horren eraginez, prezioak gero eta merkeagoak izan ziren.

Industria-sektoreen arteko aldeak

Lehengai horiek sortzen eta esportatzen zituzten herrietan, diru-sarrerak gero eta gehiago murriztu ziren. Krisiaren beste eragile bat industria-sektore klasikoen eta berrien arteko errendimenduetan zegoen aldea izan zen. Industria zaharrak geldituta geratu ziren. Horien arazoak larriagotu egin ziren, Lehen Mundu Gerrako herri borrokalariak hornitzeko industriak instalatu zituztenean. Kaltetuenetako bat Europako ehungintza izan zen.

Nazioarteko Moneta-Sistemaren Zailtasunak

Moneta eta finantza-arazoak kapitalismoaren historian fenomeno berri baten bidez geratu ziren agerian: inflazioa, hau da, prezioen gorakada orokorra.

Inflazioaren gorakada eta ondorioak

Gerra-garaian, inflazioaren eragile nagusiak pobrezia eta hornidura-arazoak izan ziren. Gerra amaitu ondoren, inflazio-prozesuak aurrera jarraitu zuen, herriak berreraiki behar zirelako eta biktima ugariek zituzten gastuei aurre egin behar zitzaielako.

Europako herriek kredituak eskatu zizkieten Amerikako Estatu Batuei, eta horiek urte gutxitan nazioarteko hartzekodun nagusi izatera igaro ziren. Gerrarekin, moneta nagusiek galdu egin zuten urrearekiko balio finkoa. 1919tik aurrera, urre bihurtzeko moduko eta truke finkoko moneta bakarra dolarra izan zen; nazioarteko dibisa nagusia izan zen.

Gainera, monetak balioa galtzeko prozesuan sartu ziren. Moneta-sistema hondatzearen adierazle nagusia Europako erdialdeko herrietako inflazio handia izan zen. Marko alemanak balio osoa galdu zuen.

Entradas relacionadas: