Gerra Zibilaren Finantzaketa eta Frankismoko Ekonomia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,54 KB

6.5. GERRA ZIBILAREN FINANTZAKETA:

1. 2. Errepublikako gobernua: gastuaren %90 Espainiako Bankuaren erreserben bitartez ordaindu zen.

2. Altxatutakoak: gastu militarren heren bat zergetatik, kontu irekiak blokeatzeagatik eta zorra jaulkiz ordaindu zen. Finantza iturri garrantzitsuenak Alemania (%70) eta Italia izan ziren.

2. ERREPUBLIKA = DEPRESIO HANDIA:

Arrazoiak:

  1. Esportazioa: nekazaritza produktuak esportatzen zituzten industrializatutako lurraldeetara, baina gutxitu egin ziren. Espainiak inportazioa behar zuen. Kaltetuenak ardoaren eta fruituen esportatzaileak ziren.
  2. Kapital merkatua: kaltetuta zegoen, atzerriko inbertsioak gutxitu zirelako Espainian.
  3. Migrazio mugimenduak: eten ziren, hemendik ez dira kanpora joaten eta kanpokoak etxera bueltan etorriko dira.

Barne merkatuan arazo gutxiago zegoen, 3 protagonista: nekazaritza, ehungintza, siderurgia. Enpresariak 2. Errepublikaren aurka agertu ziren.

GERRA ZIBILA BUKATU ONDOREN FRANKISMOA:

1951 arte autarkia nagusituko da, norberaren burua guztiz hornitzea. Ez zuen arrakastarik izan eta aldaketa planteatuko da. 1955ean Estabilizazio Plana martxan jarri eta azkenik desarrollismoa izango da petrolioaren krisia arte.

1940-1951, berra bukatu ondoren, Gobernuaren helburua garapen ekonomikoa bultzatzea izango da eta horretarako tresna industrializazioa bultzatzea izango da. Hau lortzeko sindikatu bertikalak sortu ziren, estatuaren agindupean egonik. INI erakundea sortuko da barruan enpresa publikoak izanik.

ONDORIOAK: Kanpo merkataritza erdira jaitsi eta ia guztiz amaitu ziren kanpoaldearekiko harremanak. Greba orokorrak hasteagatik Estabilizazio Plana finkatu zen. Honen helburuak autarkiarekin bukatzea eta garapena bultzatzea zen.

Barnealdeko egoera: helburua eskari publikoa eta prezioak egonkortzea zen, horretarako tresna plangintza indikatiboa izan zen. Helburua industria pribatua eraikitzea da garapena bultzatzeko. => Gerriko industrialak hasi ziren sortzen, ongarria fabrikatzeko 2 enpresa sortu ziren eta plastikoa zabaltzen hasi zen.

Kanpoaldean: helburua pezetaren bihurgarritasuna bermatzea dolar patroia hartuz eta ekonomia askatzea zen. EEBBko baseak Espainian finkatuko dira. Lanaren produktibitatean eta buru bakoitzeko errenta handitu zen eta kontsumo egituren aldaketa etorri zen.


3.1. Kapitalismoan merkatu ekonomia eta monopolio/oligopolioa aldagai nagusiak ziren. Dibergentzia honek industria iraultzaren sorrera eman zuen.
IND. IRTZAREN ALDAKETAK: Egur eta egur-ikatzaren zibilizaziotik burdin, altzairu eta harrikatzarenara pasatzen lehen ekonomia izan zen. Beraz, aldaketa teknologikoekin ekonomia organikoa desagertu => Egur kontsumoa jeitsi eta burdinarena igo. Aldaketa teknikoa kapital gordinetik kapital garbia lortzeko egindakoa zen.
Ordezkapen horregatik konkurrentzia eta monopolio nahia garatu ziren. Aldaketa hau egiten lehena Ingalaterra izan zen. Suediak burdinaren monopolioa zuenez, Ingalaterra egur-ikatzetik harrikatzera pasa zen. India kotoiaren lehenengo produktugilea zenez eta lan faktore merkea zuenez, Ingalaterrak bere aldaketa teknikoari esker produkzio kostuak murriztea lortu zuen.
ONDORIOAK: Aldaketa teknikoan inbertitu zuelako, Ingalaterrak bere helburua lortu zuen: Suediari monopolioa kentzea eta Indiarekin konkurrentzian aritzea.
Kapitalismoak eragindako aldaketa teknikoak eta honek era berean eragindako Industria Iraultzak Europan eta Asian ondorio desberdinak izan zituen.

Entradas relacionadas: