Gerra Zibila Euskal Herrian: Bilakaera eta Ondorioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,1 KB
Gerraren hasiera eta Euskal Estatutua
Matxinatuen lehen helburu nagusia Madril hartzea izan zen; horretarako, Afrikako armada (Francoren zuzendaritzapean zegoena) Madrilerantz abiatu zen. Euskal Herrian, bitartean, Gipuzkoak erasoak jaso zituen Nafarroan eta Araban zituzten posizioetatik. 1936ko irailean, Irun eta Gipuzkoa ia osoa nazionalen menpe geratu ziren.
Gipuzkoa erori ondoren, EAJren eta Fronte Popularreko gobernuaren arteko negoziazioak hasi ziren estatutua lortzeko. 1936ko urriaren 1ean, Gorteek Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabarentzako estatutua onartu zuten (Elgetako Estatutua izenez ezaguna), Jose Antonio Agirrek zuzenduta.
Eusko Jaurlaritzaren jarduna eta defentsa
Eusko Jaurlaritzak egundoko autonomiaz jardun zuen: bere polizia sortu zuen (Ertzaintza) eta euskal armada osatu zuen. Eusko Jaurlaritzaren eragina Bizkaiara mugatu zen, eta oso denbora laburrerako.
Nazionalak Bizkaiko mugan presionatzen ari zirela ikusirik, Eusko Jaurlaritzak Legutioko kontraerasoa agindu zuen, baina porrot egin ondoren, Bizkaiaren defentsa eta hiriburuaren babesa izan ziren helburu nagusiak.
Iparraldeko Kanpaina
Francok, Madril ezin zuela hartu ikusirik, gerra iparraldeko frontera eraman zuen. Erasoak 1937ko martxoan hasi ziren, Italiako tropen eta Alemaniako armadaren laguntzaz; Bizkaiaren kontra aritu ziren eta itsasoan ere blokeoak egon ziren.
Nazionalek Otxandio, Gernika eta Durango hartu ondoren, Bilboko Burdinezko Gerrikora heldu ziren eta ondoren apurtu egin zuten. Uztailaren hasierarako, Bizkaia osoa nazionalen menpe geratu zen. Bizkaia erortzean, euskal armada Kantabriara erretiratu zen eta Eusko Jaurlaritza Bartzelonan babestu zen.
Azkenik, euskal armada italiarren aurrean errenditu zen eta horrela amaitu zen gerra Euskal Herrian.
Gerraren amaierara arteko bilakaera
Iparraldeko frontea desagertu ondoren, matxinatuen helburu nagusia Espainia erdibitzea izan zen. Errepublikarrek kontraerasoa egin zuten, baina guda oso luze eta odoltsuaren ondoren, errepublikarrek ibaia zeharkatu behar izan zuten.
Egoera oso larria zen: Katalunia isolatuta geratu zen nazionalen menpe. Gerra galduta zegoela ikusirik, Madrilgo Defentsa Juntak errendizioa agindu zuen. Nazionalek Levanteko erresistentzia guneak desegin ondoren, Madril hartu zuten 1939ko apirilaren 1ean, gerra zibilari amaiera emanez.
Gerraren ondorio nagusiak
- Galera demografikoak: Gerrak galera garrantzitsuak ekarri zituen: gaixotasunak, elikadura urritasuna eta milioi bat biztanle inguruko populazio kaltetua.
- Ekonomia: Kalte handiak izan ziren eta sistema finantziarioak hondoa jo zuen; ondorioz, elikagaien errazionamendua ezarri zen.
- Politika: Gerrak erregimen autoritarioa ezartzea ekarri zuen, eta zenbait intelektual zein politikari erbesteratu ziren.
- Hezkuntza eta kultura: Hezkuntzan herri hizkuntzak debekatu eta erlijio katolikoa inposatu zen.