Gerra eta Politika: Termino Historikoen Glosarioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,78 KB

Faxismoa

Mussolinik 1919an Italian sortutako mugimendu politikoa, alderdi bakarraren diktaduran, nazionalismoaren goraipamenean eta korporatibismoan oinarritua.

Nazismoa

Nazionalsozialismoa edo nazismoa Alemanian 1933tik 1945era boterean egon zen erregimenaren (Hirugarren Reicha) ideologia da. Nazismoak faxismoarekin hartu-eman zuzena dauka eta ezaugarri nagusietako bat arrazismoa du.

Totalitarismoa

Erregimen ez-demokratiko bat, non estatuak botere guztia duen eta honetaz baliatzen den gizarteko alderdi guztiak kontrolatzeko.

Demokrazia

Subiranotasuna herriaren esku uzten duen sistema politikoa da, non agintaria hauteskundeen bidez aukeratzen den.

Labana Luzeen Gaua

1934ko ekainaren 30eko gauari deritzo, non Adolf Hitlerren aginduz SAko buruzagiak atxilotuak izan ziren.

Kontzentrazio-esparrua

Aurkari politikoentzako, etsaientzako edo talde erlijioso zein etnikoentzako, gerra garaian gehienetan, eraikitako atxilotze-gune erraldoia da. Hitlerren Alemania Naziko eta Stalinen Sobietar Batasuneko kontzentrazio-esparruak arte, hitzak presoak biltzen ziren gunea esan nahi zuen. Gaur egun, hitza Holokaustoari lotzen zaio, izan ere, hauek presoak hil egiten zituzten.

Weimar Errepublika

Alemaniako sistema demokratikoari deritzo, Konstituzio berria bertan idatzi zelako.

Kristal Hautsien Gaua

Herrialde guztiko hiritar judutarren aurkako indarkeria ekintzak gauzatu ziren, eta askorentzat Holokaustoaren lehen pausoa izan zen.

Erromako Martxa

Izpiritu liberal-demokrata suntsitzeko lehen ekintza izan zen.

Eskuin Muturra

Hauteskundeetan parte hartzen dute eta sistema parlamentarioaren parte dira.

Ultraliberalismoa

Liberalismoaren eredu erradikala da.

Sozialdarwinismoa

Gizarte-darwinismoa da Charles Darwinen eboluzioaren teoria gizartera heda daitekeen ideia. Hau da, banakako organismoen arteko lehiak, egokienen biziraupenaren bidez bilakaera biologikoa ekartzen duen bezala, gizabanako, gizatalde edo nazioen arteko lehiak ere bilakaera soziala ekartzen du.

SS eta SA

Alderdi naziaren talde paramilitarrak.

Xenofobia

Atzerritarrei, beste talde etnikoei edota kultura arrotzeko pertsonei mesfidantza, gorrotoa, arbuioa eta fobia eragiten dien aurreiritzi bat da.

Neonazia

Bigarren Mundu Gerraren ondoren nazismoaren ideologiari jarraitzen dioten talde eta mugimendu politikoen multzoa da, besteak beste arrazakeria, xenofobia, antisemitismoa eta nazionalismoa bilduz bere ideologian.

Skinhead

1960ko hamarkadan Britainia Handian sortutako gazte mugimenduko kideak.

Ghetoa

Arraza bateko edo testuinguru sozioekonomiko txiroa duten pertsonak bizi diren zona da, bazterketaren egoeran normalean.

Entradas relacionadas: