Gerra, Konstituzioa eta Fernando VII.aren Erregealdia (1808-1833)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,01 KB

Independentzia Gerra eta Aro Garaikidea

Gerraren Ondorioak

Espainian eta Euskal Herriko ekonomiaren hondamena ekarri zuen gerrak. Espainiako koloniek independentzia lortzeko gogoa piztu zuten, eta politikan kontraesanak sortu ziren: talde batek ideal liberalak defendatzen zituen bitartean, gainontzekoak monarkikoak izaten jarraitu zuten.

Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa

Gerra garaian, Batzar Goren Zentralak 1810ean Cadizen Gorteak biltzeko deia egin zuen. Bertan idatzi zen Espainiaren lehen konstituzioa, La Pepa izenez ezaguna. Erregimen berria osatu nahi zuten, liberalismoa oinarritzat hartuta berreraikiz. Militarki Napoleonen inbasioaren aurka ari baziren ere, Gorteek iraultzaren oinarrizko printzipioak babestu zituzten.

Gorteek berdintasun juridikoa, inprimatzeko askatasuna, Inkisizioa indargabetuz zentsuraren amaiera, jaunen erregimena ukatzea, eta aduanak eta gremioak deuseztatzea lortu zuten. Nobleek eta Kleroak estatu konfesionala izan zedin eta pribilegiatuek beren lurren jabe izaten jarrai zezaten lortu zuten.

Konstituzioan honako printzipio hauek onartu ziren:

  1. Subiranotasuna nazioaren baitan.
  2. Botere banaketa: exekutiboa (erregea), legegilea (Gorteak) eta judiziala (epaitegiak).
  3. Ordezkaritza eskubidea Gorteetako diputatuek dute, eta gizonezkoen zeharkako sufragio unibertsalaren bidez aukeratuko dira hauek.

Konstituzioak ez zituen foruak aipatzen; beraz, deuseztatuta gelditzen ziren. Bizkaiak izan ezik, beste lurraldeek konstituzioaren testu berria onartu zuten. Espainia Aro Garaikidean Independentzia Gerraren bidez eta Cadizko legeak aldarrikatu zirenean sartu zen.

Fernando VII.aren Erregealdia (1814-1833)

Valençayko Ituna 1813ko abenduan sinatu zen, eta Napoleonek Fernando VII.ari Espainiako koroa itzuli zion.

Seiurteko Absolutista (1814-1820)

Fernando VII.ak erregimen zaharreko printzipioak berrezarri zituen. Gorteek 'Pertsiarren Manifestua' sinatu zuten, eta erregeak, errege dekretu baten bidez, Cadizko legedia baztertu zuen maiatzaren 4an, erregimen absolutista berrezarriz. Kolonietako merkataritzaren galerak kalte handiak eragin zizkion ekonomiari. Koroaren etsaien aurkako errepresio gogorra hasi zen 1814an. Altxamendu ugari eta gogorren ostean, 1820ko urtarrilean Rafael Riegoren altxamendua garaile izan zen Cabezas de San Juanen.

Hirurteko Liberala (1820-1823)

1820ko martxoan, Fernando VII.ak 1812ko Konstituzioa zin egin zuen, esaldi hau esanez: “Marchemos francamente, y yo el primero, por la senda constitucional”. Euskal Herriko foru erregimena baliogabetu zen eta erregimen konstituzionala promulgatu. Aduanak kostaldera eraman ziren.

Hiru urtez sufritu ondoren, Fernando VII.ak Aliantza Santuari laguntza eskatu zion, eta 1823ko apirilean, Angulemako dukearen agindupeko “San Luisen Mila Semeak” armadak Bidasoa gurutzatu zuen, Fernando VII.ari botere absolutua berreskuratzeko aukera emanez.

Hamarkada Zoritxarrekoa (1823-1833)

Hamarkada absolutista izan zen. Fernando VII.ak errepresio gogorra ezarri zuen ideia liberalak zituzten guztien aurka. Dekretu konstituzional guztiak deuseztatu zituen, foruak, foru diputazioak eta batzarrak berrezarri, eta aduanak barrualdera itzuli ziren.

Fernando VII.ak emandako amnistiak ez zituen ez liberalak ezta absolutista kontserbadoreak ere asebete, eta hauek Karlos Isidroren inguruan biltzen hasi ziren. Fernando VII.ak azken urteetan oinordekotza arazoa planteatu zuen. 1830ean, Fernando VII.a Maria Kristina Borboikoarekin ezkondu zen. Fernando VII.ak Lege Salikoa indargabetu eta Lege Pragmatikoa bultzatu zuen.

Isabel II.aren jaiotzak bi bando sortu zituen: Isabeldarrak (Isabel erregina izatea nahi zutenak) eta Karlistak (Karlos Isidroren aldekoak). Fernando VII.aren heriotzak Lehen Gerra Karlista ekarri zuen bi bando horien artean, atzean absolutismoaren eta liberalismoaren arteko borroka ideologiko bat zegoelarik.

Entradas relacionadas: