Gerra Karlistak, Berrezarkuntza eta Foruen Desagerpena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 11,07 KB
Gerra Karlistak eta Foruen Desagerpena
5) Lehen Gerra Karlistaren testuinguruan idatzitako testu honetan, gatazkaren kausak eta ondorioak aztertzen dira. Gerra arazo dinastiko batetik sortu zen: Fernando VII.ak Lege Salikoa indargabetu zuen bere alaba Isabelen ondorengotza bermatzeko, baina bere anaia, Carlos M. Isidrok, tronua erreklamatu zuen. Honek Antzinako Erregimenaren aldekoen (karlistak) eta liberalen arteko talka eragin zuen. Antzinako Erregimenak absolutismoa, erlijio bakarra eta foruak mantentzea defendatzen zuen, modernizazioa eta printzipio liberalak oztopatuz. Liberalismoak, berriz, laikotasuna, berdintasuna eta zentralismoa sustatu nahi zituen.
Gizartea bitan banatu zen. Karlistak tradizioaren, foruen eta katolizismoaren aldekoak ziren, eta bereziki Euskal Herrian eta Nafarroan babesa zuten, baita Aragoi eta Maestrazgon ere. Isabelino liberalek hirietako intelektualen, militar eta merkatari klaseen laguntza izan zuten. Gerra 1833an hasi zen eta Euskal Herrian 1839an amaitu zen, Bergarako Besarkadarekin, Maestrazgoan 1840ra arte luzatu arren.
Lehen Gerra Karlistan hiru etapa bereizten dira. Hasieran, 1835ean Zumalakarregi hil arte, karlistak gailendu ziren. Bigarren etapan, 1835-1837 artean, beste lurraldeak konkistatzen saiatu ziren, baina porrot egin zuten. Azkenik, liberalek indarra hartu eta gerra amaiera Bergaran negoziatu zuten. Gerraren amaieran karlisten artean bi jarrera zeuden: borroka jarraitzearen aldekoak eta negoziazioaren aldekoak. Azken hauek gailendu ziren, eta Maroto jenerala bakea lortzeko akordioak negoziatzen hasi zen.
1839ko abuztuaren 31n, Marotok eta Esparterok Bergarako Hitzarmena sinatu zuten, non karlistak Isabel II.a erregina onartu zuten, eta liberalek Gorteetan foruak defendatzeko konpromisoa hartu zuten. Gainera, armada karlistako kideak armada nazionalera integratu ziren beren karguak mantenduz. Hitzarmen hau sinatu ondoren, foruak berretsi ziren 1839ko urriaren 25eko dekretuan, nahiz eta aldaketak egiteko bidea zabalik utzi. Hitzarmen honek Lehen Gerra Karlistaren amaiera ekarri zuen.
Karlistaldiak eta Ondorioak
6) Karlista eta isabelinoen arteko borroka 1833an hasi zen Fernando VII.aren heriotzaren ondoren, ondorengotza arazoengatik. Karlistak Antzinako Erregimenaren aldekoak eta foruen defendatzaileak ziren, eredu tradizional eta erlijioso batean oinarrituta. Isabelinoek, aldiz, zentralismoa eta liberalismoa sustatzen zituzten. Euskal Herrian karlistak nekazal eremuetan nagusitu ziren, eta liberalak hirietan.
Lehen Gerra Karlista (1833-1839) izan zen lehenbiziko gatazka nagusia. Gatazkak lurraldea ahitu eta pobretu zuen, eta Bergarako Besarkadarekin amaitu zen. Marotok isilpeko negoziazioak egin zituen Esparterorekin, eta akordioaren bidez, karlistak Isabel II.a erregina gisa onartu zuten, foruak errespetatzeko konpromisoarekin. Soldadu karlistak armada nazionalean integratu ziren, baina karlisten zati handi bat erbesteratu egin zen.
Bigarren Karlistada (1848-1849), "Matiners" izenekoa, Kataluniako inguruan gertatu zen, arazo dinastikoak eta krisi ekonomikoak piztuta. Karlistak tropa liberalak ustekabean harrapatzen saiatu ziren egunsentiko erasoekin. Hala ere, gerra laburra izan zen eta emaitza erabakigarririk gabe amaitu zen.
Hirugarren Karlistaldia (1872-1876) testuinguru politiko ezegonkorrean hasi zen, Isabel II.a erbesteratuta eta Amadeo Saboiakoaren erregetzak porrot egin ondoren. Carlos VII.ak erresistentzia karlista zuzendu zuen, baina nahiz eta Katalunia, Nafarroa eta Euskal Herrian eragin handia izan, hiri nagusirik ez zuten menderatu. Euskal Estatua eratzeko saiakera egin zuten, erakunde eta zerbitzu propioekin, baina ez zuten nazioarteko aitortzarik lortu.
Azkenik, Martínez Campos jeneralak 1876an karlistak garaitu zituen, eta Carlos VII.a ihes egin zuen. Garaipenaren ondoren, Cánovas del Castillok foruak bertan behera utzi zituen zentralizazioaren izenean. Hirugarren Karlistaldia izan zen azkena, Espainiako historian tradizioaren eta modernitatearen arteko talka sinbolizatuz.
Berrezarkuntza eta Sistema Politikoa
7) Lehenengo errepublika amaitu zenean egoera politikoan ezegonkortasuna zen nagusi eta gerra karlista oraindik indarrean zegoen. Canovasek irtenbide bakartzat monarkia borboitarra berrezartzea adierazi zuen eta armadaren babesaz, Alfontso Espainiako errege izendatu zuten. Alfontso XII.ak, Cánovasen laguntzaz biztanleen arteko bizikidetza ona eta elizaren babesa lortzea zuen helburu. Gorte konstituziogileetako deialdia prestatu zuen konstituzio berri bat prestatzeko. Konstituzio berri hau sufragio unibertsalaren bidez ezarri nahi zuten; indarrean zegoena aurrerakoia zen eta 1876koa, berriz, moderatua. 1890an egoera aldatu zen Sagasta gobernaburua zela, gizonezko sufragio unibertsala aldarrikatu zuten. Cánovasen helburua konstituzio irekia eta malgua egitea zen, oreka politikoa lortzeko, Estatuari egonkortasuna emateko eta pronuntziamenduak ekiditeko. Horretarako Seiurteko demokratikoa gertatu baino lehenagoko egoerara itzuli behar ziren. Konstituzio hau 1931ra arte egon zen indarrean (Primo de Riveraren diktaduraren garaia salbu, 1923-1930). Cánovasen sistemaren planteamendua: bi alderdi egon behar ziren gobernuan txandaka baketsua egiteko. Alde batetik, Cánovasen alderdi liberal kontserbadorea, eta beste aldetik Sagastaren alderdi progresistagoa. Txandakatze honekin beste alderdi guztiak jokoz kanpo geratu ziren. Hori zela eta, sistema kazikismo eta hauteskunde-iruzurrean soilik funtzionatuko zuen. Kazikeak antzinako lur-jabeak izan ziren eta Espainiako bizitza politika, sozial eta ekonomikoa kontrolatzen zuten, ondorioz, botere handia zeukaten. Nekazariak kazikeen menpe zeuden eta bera euren bizitzen eta ondasunen jaun eta jabe zen. Kazikeek hau erabili zuten hauteskundeetako emaitzak manipulatzeko, gobernuan egon behar zen alderdiari laguntzeko hauteskunde-aktak faltsutzen zituzten (putxerazoa deitua). 1885ean Alfontso XII.a hil zen eta bere ondorengoa oraindik jaio gabe zegoenez, Maria Cristina erreginaorde bihurtu zen. Egonkortasuna ez galtzeko, Cánovas eta Sagastak itun bat sinatu zuten alderdien txandatze-sistema mantentzeko.
Estatu Liberalaren Porrota
8) Estatu Liberala eraikitzen hasi zirenean, Espainiaren modernizazioa lortzea eta Inperio kolonialari eustea espero zuten, baina ia mende bat pasatu ondoren emaitzak ez ziren esperotakoak: Inperio koloniala galdu zuten, modernizazio ekonomikoa ez zen gauzatu, analfabetismo maila altua zen, trenbide-sarea ez zen errentagarria eta eremu zabalak komunikazio eskasekin zeuden, industrializazioan ez zen aurrerapauso nabarmenik ematen. Nekazaritza neurri handi batean iraupenekoa zen. Desamortizazioarekin nekazari pobreak oso egoera kaskarrean geratu ziren. Garbi zegoen liberalismoa oso modu bortitzean ari zirela eta Costak egoera hori zuzendu nahi zuen. Testua Canovas del Castillok definitutako Berrezarkuntzako sistema politikoaren kontrako kritika gogorraren barnean kokatu behar da. Berrezarkuntzako sistema 1876an ezarri zen, eta une horretan onartu zen konstituzioa, berrezarkuntzaren oinarri juridikoa zena. Sektore kontserbadoreenen babesa izan zuen sistema horrek, iraultza demokratikoa eta errepublikanoen nahiz karlisten mehatxua amaiarazi nahi baitzuten. Sistemaren oinarri ideologikoak 1876ko konstituzioaren bidez ezarri ziren: subiranotasun elkar banatua, alderdi-bitasuna, sufragio zentsitarioa eta turnismoa. Sistemaren funtzionamendua hauteskunde-iruzurrean oinarritzen zen, eta aldez aurretik erabakitzen zuten hauteskundeetako emaitza. Iruzur egiteko, putxerazoa eta kazikeen laguntza baliatu zuten; hori dela eta kazikismo esaten zitzaion horri. Sistema horren gizarte-oinarria goi-mailako eta erdi-mailako burgesiak osatzen zuen, bai eta erdiko klaseko sektore batzuk ere, bezero-sareen eta patronatuzko harremanen bidez boterearekin lotuta zeudenak. Baina sistema honek joko politikotik at utzi zituen biztanleriaren sektore handiak, hala nola behe-mailako burgesia, industriako langileak eta nekazaritzako jornalariak: horien guztien interes ekonomikoek, politikoek eta sozialek ez zuten ordezkaririk Gorteetan. XIX.aren amaierako eta XX.aren hasierako Espainiako egoeraren diagnosia egin zuten idazle eta pentsalari talde handi batek sustatu zuen: Costa nabarmendu zen, baina baita 98ko belaunaldiko literaturagile taldea (Unamuno, Baroja, Maeztu, Machado anaiak).
Laburpenak
5
Kokapena: Gerra Karlistaren amaiera
Testuingurua: gerra karlista zergatik hasi zen?
Gizartea bitan banatuta
Lehenengo karlistada
Bukatzeko: bergarako besarkada
Garrantzia: foruak desagertzeko oso garrantzitsua. 1841eko legea, Esparterok hartutako neurriak
6
Kokapena: Espainiako 3.gerra karlista (EHen 2na) (foruen deuseztapena)
Testuingurua: gerra karlista zergatik
lehenengo karlistada
3. gerra karlista (azkena) nola bukatu zen
foruak deuseztatu
Garrantzia: garrantzia nabarmena (foruen deuseztapena/kontzertu ekonomikoak)
7
Kokapena: errestaurazioaren hasieran (1874-1923)
Testuingurua: seiurteko demokratikoa. Isabel II.na tronutik kanpo
bukatzeko txandakatze sistema
Garrantzia: espainiako historian gehien iraun duen 2. konstituzioa. Oinarriak azaldu
8
Kokapena: Espainiak bere koloniak galdu zituenean (1898) handik gutxira (1901)
Testuingurura: errestaurazioko garaian (1875-1923)
1898ko krisia (kubako kolonia)
Garrantzia: Ez oso handia
5
Kokapena: Gerra Karlistaren amaiera
Testuingurua: gerra karlista zergatik hasi zen?
Gizartea bitan banatuta
Lehenengo karlistada
Bukatzeko: bergarako besarkada
Garrantzia: foruak desagertzeko oso garrantzitsua. 1841eko legea, Esparterok hartutako neurriak
6
Kokapena: Espainiako 3.gerra karlista (EHen 2na) (foruen deuseztapena)
Testuingurua: gerra karlista zergatik
lehenengo karlistada
3. gerra karlista (azkena) nola bukatu zen
foruak deuseztatu
Garrantzia: garrantzia nabarmena (foruen deuseztapena/kontzertu ekonomikoak)
7
Kokapena: errestaurazioaren hasieran (1874-1923)
Testuingurua: seiurteko demokratikoa. Isabel II.na tronutik kanpo
bukatzeko txandakatze sistema
Garrantzia: espainiako historian gehien iraun duen 2. konstituzioa. Oinarriak azaldu
8
Kokapena: Espainiak bere koloniak galdu zituenean (1898) handik gutxira (1901)
Testuingurura: errestaurazioko garaian (1875-1923)
1898ko krisia (kubako kolonia)
Garrantzia: Ez oso handia