Gerra eta iraultza (1808-1814)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,05 KB

3. Independentzia Gerra (1808-1814)


Espainiako Errege-familia Frantziarantz abiatu zen. Madrildarrak asko haserretu ziren eta maiatzaren 2an hiriburua okupatzen zuten frantziar indarren aurka altxatu ziren. Murat jeneralak matxinada zapaldu zuen, ehunka pertsona fusilatuz. Fernando VII.Ak utzitako Gobernu Batzordeak ez zuen ezer egin zigorra saihesteko. Baionako abdikazioak eta Madrileko gertaerak ezagutu zirenean, frantziarren aurkako altxamenduak Espainia osoan hedatu ziren.


3.1 Nazioko gerra eta nazioarteko gatazka

Espainia osoan hedatu zen, Nazio-
gerra izan zen, herrikoa, baina ez iraultzailea; nazioarteko gatazka.


Altxamenduaren oinarrian zeuden ideiek erlijioa eta monarkia absolutista defendatzen zuten, eta gizartearen ikuskera tradizionala zen. Gutxiengo liberala bere iraultza egin nahi zuten.


Gerrako diskurtso ideologikoa behe-kleroak eman zuen Gerrillaren bidez. Estatuaren burokrazia jokoz kanpo geratzean, Elizak bakarrik zuen nazio-antolaketa zentralizatua, herrialdeko txoko guztietara iristeko gai zena eta doktrina-eraginarekin altxamenduaren motor izan zitekeena.


Baina Elizak ezin izan zuen saihestu Cádizen gerraren eraginez bildutako gutxiengo aurrerakoiak etorkizuneko iraultza liberalaren oinarriak ezartzea.


3.2 Josef I.Aren gobernua. «Frantsestuak»


Josef Bonapartek ez zuen gutxiengo ilustratuen babesa lortu, konkista-espiritua oso hedatuta zegoen. Frantziako tropek okupatutako Espainian, Baionako Estatutuan ezarritako eraldaketak aplikatzen ahalegindu zen behin eta berriro, frantsestuen laguntza izan zuen, hau da, erreformismo ilustratuaren aldekoak baina neurri iraultzaileen aurkakoak. Goyak gerrak eragindako indarkeria irudikatu zuen.

Entradas relacionadas: