Gerra Hotzaren Sorrera, Kontzeptuak eta Teoriak

Enviado por Jony y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,38 KB

Gerra Hotza: Sorrera, Kontzeptuak eta Teoriak

Gerra Hotzaren kontzeptua oso ezaguna da, baina ez dago adostasunik definizio eta ezaugarriei dagokienez. Adostasun bakarra hasierari buruzkoa da: faxismoaren aurkako garaipena eta aliatuen arteko banaketa.

Kontzeptua

Aurrekaria: E. Bernstein sozialdemokrata alemanak 1893an Alemaniar Inperioaren politika armamentista salatu zuen.

Erabileraren hedapena 1947tik aurrera: NBEren Batzorde Atomikoaren barruan AEBren eta SBren arteko desadostasuna zela eta. Batzorde horren lehendakari amerikarrak esan zuen: “Russia is waging a cold war against us”.

Sorrera

1945 eta 1947/48 bitarteko trantsizio garaian gertatu zen.

Epe horretan, aliatu ohien arteko desadostasunak areagotzen joan ziren.

Kontrol nuklearraren gaiaz gain, funtsean lau gai gatazkatsu izan ziren:

  • Jaltako Gailurra eta Poloniako estatuaren etorkizuna.
  • Truman presidentearen doktrina.
  • Marshall ministroaren plana.
  • Kominform deituriko erakunde komunista.

Jalta eta Polonia

1939: Ribbentrop eta Molotoven arteko ituna: Polonia Alemaniaren eta SBren artean banatu zen.

Armada Gorriak ekialdeko eskualdeak eta estatu baltikoak hartu zituen.

Okupatutako lurraldeak SBn sartu nahian: zapalkuntza bortitza egon zen (1939-41: Poloniako armadaren milaka ofizial deportatu eta hil zituzten; 200.000 preso; milioi bat deportatu).

Horrek, Londresen zegoen erbestealdiko Poloniako gobernuarekiko harremanak pozoitu zituen.

Desadostasun nagusia etorkizuneko Poloniako estatuaren mugak ziren.

1943ko apirilean, Mikolajczyk-ek zuzentzen zuen gobernuaren eta Stalinen arteko harremanak bertan behera geratu ziren: tropa alemanek Katyn herrian 10.000 soldadu poloniarren gorpuak aurkitu zituzten.

Hausturaren Ondorioak

Stalinek erabaki zuen gobernu poloniar alternatibo bat sortzea.

Roosevelt eta Churchillen egoera zaila zen: erbestealdiko Poloniako gobernuaren interesak defendatu nahi zituzten, baina Stalinen laguntzaren beharra zuten Hitlerren aurkako gerra irabazi ahal izateko (1943ko Teherango Gailurrean, Rooseveltek ez zion Stalini aurre egin mugen auzian).

Stalinen Posizioa Fronte Militarrean

  • 1943ko urtarrilean: Stalingradoko gudua.
  • 1944ko udan: Armada Gorria Varsoviaren aurrean zegoen.
  • Hitlerren Wehrmacht-ak bere menpe zeukan hiriburuan, erbestealdiko gobernuaren Poloniako armadak altxamendua piztu zuen; sobietarrek ez zuten laguntzarik eman; hegazkin amerikarrei ez zieten lurreratzeko baimenik eman.

Jaltako Gailurra: Inflexio Puntua

Elkarlanetik mesfidantzara igarotzeko inflexio-puntua markatu zuen.

Mintzagai nagusia Polonia izan zen (8 osoko bilkuretatik 7tan Poloniari buruz hitz egin zuten).

Interes Desberdinak Jaltan

  • SB: etorkizuneko errebantxismo alemaniarraren beldur zen; SBren segurtasuna bermatzeko, “cordon sanitaire” bat nahi zuen Alemaniaren eta SBren artean.
  • AEB eta BH: ez zuten segurtasun interes zuzenik; hala ere, Londresko Poloniako gobernua defendatzen zuten; garaiko arazo militarrek zuten lehentasuna (Belgikako Ardenetan alemaniarrak kontraeraso bat burutzen ari ziren). Armada Gorria, bitartean, Berlindik 100 km-ra zegoen.

Jaltan Hartutako Erabakiak

  • Polonia: Lublingo gobernuan indar ez-komunistak sartzea; gerra amaitutakoan, hauteskunde libreak antolatzea; mugen gaia konpondu gabe geratu zen.
  • Alemania: hiru edo lau okupazio-eremutan banatzea; industria desegitea, desmilitarizatzea eta zenbait estatutan zatitzea; nazismoaren arduradunen aurkako epaiketak egitea.
  • NBE sortzea.
  • “Europa Askatuaren Adierazpena”: demokrazia bermatzea; herri bakoitzak bere gobernu eredua aukeratzeko eskubidea izatea.

Jaltaren Ondorena: Kezka Nagusi

Hasierako euforia epeldu eta kezka bihurtu zen:

  • Lublingo gobernuan, komunistek nagusitasun handia zuten (21 ministeriotatik 14 kontrolpean zituzten; Mikolajczyk lehendakariordea eta Nekazaritza Saileko burua zen).
  • Errumanian ere indarrez jarri zuen aldeko gobernua Stalinek.
  • Demokrazia sendotzeko asmoz mendebaldeko potentziek egindako proposamen guztiei ezezkoa eman zien Stalinek.
  • 1945ko apirilean: Roosevelten heriotza.

Kominform-a

Stalinen erantzuna 1947ko urrian iritsi zen: Poloniako bainuetxe batean “Komunismo Internazionalaren Informazio Bulegoa” (Kominform) sortu zuen.

Aitzindaria Komintern izan zen, 1943an desegina.

Bilera horretan, Andrei Zhdanovek (Politburokoa, Stalinen gertukoa) Gerra Hotzari buruzko lehen hitzaldi teorikoa eman zuen.

Zhdanoven Teoria

  • Mundua bi bloketan banatuta dago: bloke inperialista eta kapitalista; bloke antiinperialista eta sozialista.
  • Kapitalismoak sozialismoaren suntsimendua du helburu.
  • Defentsa posible bakarra SBren inguruan sozialismoaren indarrak biltzea da; ez dago hirugarren biderik.

Kominform Stalinen plataforma propagandistikoa eta edozein disidentzia zapaltzeko tresna bihurtu zen.

Entradas relacionadas: