Gerra Hotza: Termino Garrantzitsuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,12 KB

Burdinazko Errezela

Europa Ekialdea eta Mendebaldea banatzen zituen muga ideologikoa Gerra Hotzean.

Truman Doktrina

1947an, Truman presidenteak (AEB) sortutako doktrina. Helburua komunismoaren hedapena gelditzea eta herri libreei (mendebaldekoak) laguntza ematea zen.

Marshall Plana

Truman doktrinaren barnean sortua (1947-1951), Europako herrialdeei laguntza ekonomikoa eskainiz, ekonomia berreraikitzeko. Laguntza lortzeko (kredituak), herrialdeek baldintza bat bete behar zuten: gobernuetatik komunistak kanpo uztea.

Zhdanov Doktrina

SESBen doktrina, 1946an sortua. Doktrinaren arabera, SESBen kontrolpean zeuden estatuek Marshall Planean eskaintzen ziren laguntzak eskatzea debekatuta zegoen.

Kominform

Sobietar Batasunak sortutako alderdi komunisten arteko koordinazio-erakundea (1947).

COMECON Aliantza

Ekialdeko blokeko herrialdeen arteko laguntza ekonomikoko erakundea (1949), Sobietar Batasunak gidatua.

NATO Ituna

1949an sortutako mendebaldeko herrialdeen aliantza militarra, Sobietar Batasunaren aurka babesteko.

Varsoviako Ituna

1955ean, SESBak sustatutako aliantza militarra. Bertan Ekialdeko Europako estatuak sartu ziren, SESBak desegin arte iraun zuen (1991).

Iraultza Kulturala

Txinako gerra zibila bukatu eta Alderdi Komunistak irabazi zuen (Mao Zedong), Txinako Herri Errepublika sortu zen. 1966an, ez ziren hazkunde-helburuak lortzen, eta krisialdia eta barne-tentsioak sortu ziren. Baita SESBekiko desadostasunak areagotu ere.

Panmunjom-eko Armistizio-Akordioak

Koreako Gerra 1950ean hasi eta 1953an amaitu zen, Hego Korea eta Ipar Korea artekoa. Akordio honek gerraren amaiera ekarri zuen 1953an: muga lehengo leku berean ezarri, eta bi Koreen arteko zatiketa finkatu zuen.

Askapenerako Nazio Frontea

Kolonialismoaren aurka borrokan aritu zen aliantza politiko-militarra, Afrikako eta Asiako hainbat lurraldetan.

Vietnamgo Errepublika Sozialista

1976an, Vietnamek iparraldeko eta hegoaldeko lurraldeak batu ondoren sortutako estatua, komunismoaren pean.

Budapesteko Ikasleak

1956an Hungariako komunismoaren aurka protestan hasi ziren gazteak; matxinadaren hasiera izan zena.

Suezko Kanaleko Gatazka

1956an Egiptoren eta mendebaldeko herrialdeen arteko gatazka, kanalaren kontrolagatik.

Kubako Iraultza

1959an Fidel Castroren gidaritzapean, Kuba komunista bihurtu zen, Batistaren diktadurak porrot egin ondoren.

Defentsa Estrategikorako Ekimena

Ronald Reaganek AEBko hauteskundeak irabazi (1980) eta 1983an ekimen hau proposatu zuen, baita Izarretako Gerra izenarekin ere ezaguna. Reaganek distentsioa alde batera utzi zuen eta SESBri aurre egiteko sendotasun nuklearra sustatu zuena.

Sputnik

1957an Sobietar Batasunak espaziora bidalitako lehen satelite artifiziala.

Berlingo Harresia

1961ean, Alemania Demokratikoak (Ekialdea) Berlinen eraikitako hesi fisikoa, Ekialdeko eta Mendebaldeko Alemaniaren arteko banaketa adierazten zuena.

Pragako Udaberria

1968an, Txekoslovakiako erreformistek egindako saiakera politiko eta sozialen liberalizazioa, Sobietar Batasunak erreprimitu zuena.

SALT I Hitzarmena

1972an AEBek eta Sobietar Batasunak sinatutako akordioa, armamentuak murrizteko lehen urratsa, batez ere misil interkontinentalak.

Solidarnosc Sindikatua

1980an Polonian sortu zen langileen eta oposizioaren mugimendu sindikalista, komunismoaren aurkako borrokan.

Genevako Konferentzia

1954an, Indotxinan Frantziaren eta Vietminhen artean egindako hitzarmenak, Vietnamen banaketa eta gerraren amaiera ekarri zituzten.

Mugimendu Hippya

1960ko hamarkadan sortu zen gazte mugimendu kontrakulturala, gerraren, kontsumismoaren eta autoritatearen aurkakoa, askatasuna eta maitasuna aldarrikatzen zituena.

Glasnosta

Mikhail Gorbatxovek 1980ko hamarkadan ezarritako politika, informazioaren askatasuna eta gobernuaren gardentasuna sustatzen zituena.

Perestroika

Gorbatxovek 1980ko hamarkadan ezarritako erreforma ekonomiko eta politikoen multzoa, Sobietar Batasuna modernizatzeko asmoz.

Herri Demokraziak

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Sobietar Batasunak eratutako estatu sozialista batzuk, Ekialdeko Europan, komunismoaren pean.

Izuaren Bidezko Oreka

Gerra Hotzean, bi potentzia nagusiek (AEB eta Sobietar Batasuna) duten ahalmen nuklearra oinarri hartuta, elkarren aurka ez borrokatzeko egoera.

Parisko Bake Ituna (1954ko Genevako Akordioak)

1954an sinatutako hitzarmenak, Indotxinan Frantziaren porrota eta Vietnamen independentzia aitortu zirenak.

Entradas relacionadas: