Gerra Hotza, Deskolonizazioa eta Hirugarren Mundua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,58 KB
Gerra Hotza (1947-1991)
Gerra Hotza 1947 eta 1991 urteen artean bi bloke nagusiren arteko tentsio politiko eta ideologikoa izan zen:
- Mendebaldeko Blokea: Sistema politiko demokratikoa.
- Bloke Komunista: Ekonomia planifikatua.
Ezaugarri nagusiak
- Sistema bipolarra.
- Armamentu norgehiagoka handia.
- Superpotentzien eragin eremuen mugaketa.
- Propaganda erabilera.
- Gerra pizteko beldurraren politika.
- Intentsitate txikiko gatazkak.
Aliantza eta Programak
- Marshall Plana: Europa suspertzeko programa zen, Europako 17 herrialderi laguntza eman ziena.
- NATO (Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea): Defentsarako aliantza militarra ezartzea zuen helburu.
- COMECON (Elkarren Laguntza Ekonomikorako Kontseilua): Herrialde kideen ekonomia planak koordinatzea zen helburua.
- Varsoviako Ituna: Babes militarra ezartzeko sinatutako ituna (NATOren aurrean).
Gatazka nagusiak
Koreako Gerra
Korea bi zatitan banatu zen: Ipar Korea (gobernu komunista) eta Hego Korea (Mendebaldeko blokearen aldeko estatua). Azkenean, Ipar Koreak Hego Korea inbaditu zuen.
Hungariako Matxinada
Komunismoaren aurkako mugimendu bat sortu zen. Manifestazioak matxinada bilakatu ziren.
Kubako Misilen Krisia
1962an, Estatu Batuetako hegazkin espioiek Sobietarren misil nuklearrak Kuban jartzeko asmoaz konturatu ziren.
Pragako Udaberria
Zenbait aldaketa egin ziren, "giza aurpegiko sozialismoa" eraikitzeko itxaropenak piztuz. SESBek ez zuen onartu eta Txekoslovakia inbaditu zuten.
Vietnamgo Gerra
Ipar Vietnam (erregimen komunista) eta Hego Vietnam (erregimen diktatoriala). Gerra honetan 2 milioi pertsona hil ziren eta milioika zauritu egon ziren.
Gerra Hotzaren Amaiera
Barne arazo ekonomiko larriek eta Sobietar Batasunaren barneko herrien arteko tentsioek eragin zuten amaiera.
Ondorioak
- Sobietarrak Afganistandik atera ziren.
- Berlingo Harresia bota zuten.
- Erregimen komunistak desagertu ziren.
- Varsoviako Ituna deuseztatu zen.
- Ekonomian eta politikan erreformak egon ziren.
Deskolonizazioa
XX. mendeko 40ko hamarkadatik 80ko hamarkadaraino gertatu zen, hitzarmenen bidez lortu zelarik.
Kausak eta Testuingurua
- Metropolien ahultasuna: Ez zirela garaiezinak agerian geratu zen.
- Mugimendu Nazionalistak: Kolonien okupazioaren ondorioz, elite indigenak sortzen joan ziren.
- Nazioarteko Testuinguru Mesedegarria: Kolonizatutako herrien autodeterminazio eskubidea defendatu zen.
Ekialde Hurbileko Gatazkak
- Balfourren Adierazpena: Behar politikoengatik, Erresuma Batuak konpromisoa hartu zuen juduentzako etxe nazional bat bultzatzeko.
- PAE (Palestinaren Askapenerako Erakundea): Palestinaren askapena du helburu.
- Intifada: Israelgo armadari aurre egiteko erabiltzen den taktika.
Hirugarren Munduko Ezaugarriak
- Pobrezia eta desberdintasun sozialak.
- Biztanleria hazkunde handia.
- Zorpetze handia.
- Lehen sektorearen garrantzia eta industriaren atzerapena.
- Ezegonkortasun politikoa.
Nelson Mandela
1918an jaio eta 2013an hil zen. Hegoafrikakoa zen eta politikan aritu zen. 27 urtez egon zen kartzelan eta Hegoafrikako lehendakari bihurtu zen.