Gerra Handia (1914-1918) - Mugimenduen Gerra eta Posizioen Gerra
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,5 KB
Gerra Handia (1914-1918)
Gerraren aldiak. Mugimenduen gerra: alemaniarren planaren porrota (1914ko abuztua-abendua).
Alemaniarren planaren helburua (1905ko Schlieffen plana) mendebaldeko frontean garaipena ahalik eta azkarren lortzea zen. Alemaniarrak, Moltkeren gidaritzapean, Frantzian sartu ziren hasieran, baina aliatuek alemaniarrak geldiaraztea lortu zuten, Joffrek uzendatuko kontraerasoak baten bidez (Marneko Gudua, 1914ko iraila).
1914ko abuztuaren amaieran, ekialdeko frontean, errusiar tropek Ekialdeko Prusia hartu zuten, eta alemaniarrak ustekabean harrapatuta, lau dibisio erretiratzea behartu zituzten. Kontraerasoan, alemaniarrek garaipen garrantzitsua ortu zuten Tannenbergen, errusiarrei aurrera egitea eragotzita.
Posizioen edo lubakien gerra (1915-1916)
1915etik aurrera, mugimenduen gerraren ondoren, posizioen gerra edo lubakietakoa hasi zen. Fronteak egonkortu egin ziren, eta armadak posizioak hartu zituzten. 1914. urtearen amaieratik, beste herrialde batzuek ere sartu ziren gerran: Turkiar Inperioa (1914aren amaieran) eta Bulgaria (1915ean), inperio zentralen aide; eta Japonia (1914ko abuztuan), Italia (1915ean), Errumania (1916an) eta Grezia (1916an), aliatuen aide. Ondorioz, bigarren mailako fronte batzuk sortu ziren: Austriaren eta ltaliaren areko mugan, eta Ekialde Hurbilean.
Alanbre-hesiak zeharkatzen saiatzen ziren soldadu-armadak artilleria eta metrailadoreak erabiliz sarraskitzen zituzten. Soldaduei lubakietan erasotzeko, berriz, eskuko granadak jaurti eta su-jaurtigailuak erabiltzen zituzten. Beste berritasun bat alanbre-hesiak zeharkatzeko tankeak erabiltzea izan zen. Erabateko gerra haren bereizgarrietako bat gerra kimikoa izan zen; izan ere, gas pozoitsuak erabili zituzten.
1915ean, mendebaldeko frontean, aurkarien arteko oreka apurtzeko saben ondorioz, Frantziako armadak 1.500.000 kíde galdu zituen.
1916an, ahitzeko gerra nagusitu zen: Verdungo Gudua. Alemaniako armadak porrot egin zuen Verdungo Guduan. Sommeneko erasoa: hildako kopurua are handiagoa izen zen, eta ez zuen inork lortu garaipena. Ekialdeko frontean, Errusiako armada eta tsarren erregimena gero eta azkarragoa an ziren desegiten.
Itsasoan, Britaniako eta Alemaniako ontzindiak elkarren artean borrokatu ziren Jutlandiako Guduan, eta britaniarrak izan ziren garaile.
Ahitzeko garratik amaierako erasoaldira (1917-1918)
1917an, hiru gertaerak norabidea aldatu zuen:
- Alemaniaren itsaspeko gerrak kalteak eragin zizkien estatubatuar esportatatzaileei eta halen entzute nazionala. 1917ko apirilaren 12an, Ameriketako Estatu Batuako presidenteak, Wilsonek, gerran esku hartzea erabaki zuela iragarri zuen.
- Errusian, boltxebikeak bakea nork bere aldetik lortzearen aldekoak ziren. 1917ko urrian iritsi ziren boterea, eta urte hartako abenduan armistizioa sinatu zuten Alemaniarekin; Brest-Litovskeko Bake Itunaren (1918 marbman) aurrekaria. !tun honen bidez, ekialdeko frontean gerra amaitutzat eman zuten.
- 1917an, gizarte zivilaren nekea, milaka jende hilda, ez da ezer lortzen, eta eskatzen den gauza da, ezin daitekeelako gerra jarraitu.
Irailaren 26tik azaroaren 3ra bitartean, Bulgariak, Turkiak eta Autria-Hungarriak armistizioa sinatu zuten. Alemaniako armadak gainbehera izan zuen, frontean izandako porrotengandik ez ezik, baita egoera ekonomiko larriagatik eta herrialdeko gizarte-arazoengandik ere. Gobernu berriak, Alderdi Sozialdemokrata buru zela, armistizio sinatu zuen 1918ko azaroaren 11n. Lehen Mundu Gerra ordubce amaitu zen.