Gerra arteko garaia: Iraultzak, Krisiak eta Totalitarismoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,6 KB

Errusiako Iraultza eta Sobietar Batasunaren Hasiera

Iraultzaren Aurrekariak (1905-1917)

  • Igande Odoltsua

    San Petersburgon apaiz ortodoxoek gidatutako manifestazioa, Tsarrari hobekuntza politiko-sozialak eskatzeko (8 orduko lanaldia, gutxieneko soldata, biltzar konstituziogilea deitu). Gogor zapaldu zuten (200.000 hildako edo zauritu). Ondorioz, Tsarraren babesa galdu zen eta iraultza etorkizunean gertatuko zen.

  • 1905-1917: Igande Odoltsutik Iraultza Boltxebikera

    Nabarmendu Potemkin korazatuaren matxinada. Tsarraren Urriko Manifestua argitaratu zen (Witte ministroaren aholkuz). Erreforma politiko mugatua (Duma deitu eta hauteskunde legea). Oposiziorako nahikoa ez izan, eta Sobieten bitartez antolatu ziren. Zer dira Sobietak? Langileen kontseiluak, Trotskirena nabarmendu zen (San Petersburgo).

  • 1906ko Erreformak

    Nikolas II.ak azken erreformak egin zituen. Duma "sortu" zen ("legebiltzarra", ez eraginkorra botere mugatuak zituelako eta ordezkaritza eza). Nekazaritza erreforma (lurrak banatu nahi sozial eta liberal). Porrot egin zuen (bultzatzailea Stolypin, 1911n).

Leninen Aldia (1917-1924)

  • Lehen Neurriak

    • Urriko Dekretuak (1917):
      • Bakearena: Lehen Mundu Gerratik ateratzea. Brest-Litovsk ituna sinatu zen (Trotskik negoziatu eta Sobieten Batzarrak onartu zuen 1918ko martxoan), ondorioz lurraldeak galdu ziren (Finlandia, Georgia...).
      • Lurrarena: Lurrak birbanatu (lurjabe handiei kendu eta nekazariei eman – kolektibizazioa). Hala ere, arazoak eta gosetea gertatu ziren 1918an, eta lur guztiak estatuaren menpe geratu ziren.
    • Herriaren Komisarioen Batzordearen beste neurri batzuk:
      • Tituluak eta pribilegioak ezabatu.
      • Autodeterminazio eskubidea nazionalitateentzat.
      • Soldatak parekatu.
      • Emakumeen berdintasuna onartu.
  • Ekonomia

    Bankuak eta enpresak nazionalizatu, langileen kontrolpean geratuz. Kanpoko zorra ezabatu zen (atzerriko gobernu eta enpresekin).

  • Politika

    Txeka (polizia sekretua) sortu zen kontrairaultzaileei eta sabotajeei aurre egiteko. 1918ko hauteskunde konstituziogileetan mentxebikeek irabazi zuten. Leninen dekretuak kendu nahi izan zituzten, baina Guardia Gorriak ez zuen onartu eta boikota egin zuen. Sobieten III. Biltzarra bildu zen eta Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren (ESESF) konstituzioa sortu zen (Duma "ofizialaren" kontra).

Errusiako Gerra Zibila (1918-1922)

  • Blokeak

    • Armada Zuria:
      • Indar kontrairaultzaileak (mentxebikeak, tsaristak...).
      • Leninen kontra elkartu ziren.
      • Zenbait zonaldeetan esku hartu zuten (Siberia, Polonia edo Krimea).
      • Atzerriko potentzien laguntza jaso zuten (ekonomikoa eta tropak bidali zituzten AEB, Japonia, Frantzia eta Erresuma Batuak, komunismoaren hedapenaren beldur).
    • Armada Gorria:
      • Boltxebikeak (boluntarioak, nekazariak, langileak...).
      • 1918an sortu zen eta Trotskik antolatu zuen (Guardia Gorriaren ondorengoa).
      • Diziplina zorrotza, +3 milioi soldadu eta komisario politikoen menpe.
      • Neurri militarrek "Izu Gorria" hedatu zuten (Tsarra eta bere familia hil edo antisobietarrak zapaldu).
  • Gerrako Faseak eta Ondorioak

    • Hasieran, Armada Zuriak hartu zuen aurrea (liskar gutxi eta ez gogorrak).
    • 1919an, Armada Gorriak hartu zuen aurrea eta Armada Zuria erretiratu zen (Trotskiren armada erreformaren ondoren, baina hildako asko).
    • Armada Zuria Krimean baztertuta geratu zen, eta azkenean, Armada Gorriak irabazi zuen 1922an.
    • Gerraren ondorioak:
      • Armada Gorriak Errusiako lurralde guztiak kontrolatu zituen.
      • +5 milioi hildako.
      • Herrialdea guztiz suntsituta geratu zen.

Stalinen Garaia eta Sobietar Batasuna

  • Leninen Ondorengotza

    Sobietar Batasunean, 1924an Lenin hil zenean, haren ondorengotza lortzeko borroka. Bi pertsonen artean borrokatu ziren: Trotski eta Stalin. Trotskik iraultza iraunkorra defendatzen zuen eta Armada Gorriaren sortzailea izan zen. Stalin, berriz, burokrata zen eta herrialde bakarreko sozialismoaren alde zegoen. Azkenean, Stalin atera zen garaile, eta herrialdea totalitarismoz gidatu zuen.

  • Iraultza Iraunkorra

    Errusiar Iraultzaren garaian martxan jarritako joera politikoa. Trotskik defendatutako iraultza SESBtik kanpora esportatzearen aldekoa zen. Bortizkeria erabiltzearen aldekoa zen. Leninen ondorengotzan ere agertzen da. Horrek herrialde guztietan une oro iraultzak egotea eragingo zukeen. Azkenean, Stalinen pentsamendua ezarri zen.

  • III. Internazionala

    1919an Leninek sortua, internazionalismo proletarioa sustatzeko. Errusiako Alderdi Komunistaren kontrolpean zegoen, eta komunismo iraultzailea inposatzea eta sozialismo erreformista baztertzea eskatzen zuen. Egoitza Moskun finkatu zen, eta haren inguruan komunisten eta sozialisten arteko banaketa gertatu zen.

  • Gerrako Komunismoa

    Errusian, 1918 eta 1921 urteen arteko gerra zibilean ezarritako sistema ekonomiko eta politikoa. Gatazkekin batera sortu zen, estatuak ekonomia erabat kontrolatzea zuen helburu, sektore guztietan produktibitatea ahalik eta gehien areagotzeko. Horretarako, neurri guztiz zorrotzak aplikatu ziren, hala nola nahitaezko lana inposatzea, industria militarizatzea eta elikagaiak errazionatzea.

  • 1936ko Konstituzioa

    Sobietar Errepubliken Batasunean, 1936an onartu zuten, estalinismoaren garaian. Estatu federal moduan berrantolatu zen, antolatzeko lege gorena zen. Hala ere, estatu federal baten moduan antolatu zen, eta Sobiet Gorena bi ganberatan antolatu zen. Egiazko botereak Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren eskuetan jarraitu zuen, eta estatua kontrolatzeaz eta herritarrekiko harremanez arduratzen zen. Azkenean, konstituzioaren bidez mugimendu iraultzailea kendu zen totalitarismoa ezartzeko.

  • Purgak (1936–1938)

    Stalinek bere aurkarien aurkako purga handiak egin zituen boterea sendotzeko. Milioika pertsona atxilotu, lan behartuetara bidali edo exekutatu zituzten, estalinismoaren beldurraren bidez sistema diktatoriala ezartzeko.

  • Errealismo Sozialista

    1932tik aurrera arte ofizial bihurtu zen. Langileak eta iraultza goraipatzen zituen, eta aurreko estilo burges eta abangoardiako artistak kontrairaultzailetzat hartu zituzten. Horietako asko erbesteratu ziren, Marc Chagall kasu.

  • Atzerriko Politika Sobietarra

    1920ko hamarkadatik aurrera Sobietar Batasunak nazioarteko harremanak zabaldu zituen. Alemania eta Mendebaldeko demokraziekin harremanak hobetu zituen eta faxismoaren aurka elkarlanean jardun zuen, nahiz eta Alemaniarekin ituna sinatu zuen 1939an.

Gerraosteko Krisi Ekonomikoa eta Depresio Handia

AEBko Hedapen Ekonomikoa (1920ko Hamarkada)

Lehen Mundu Gerraren ondoren, oparotasun ekonomikoa izan zen eta munduko potentzia bihurtu zen. 1918ko hauteskunde partzialetan errepublikanoek irabazi zuten (eskuina). Europarekin loturarik ez zuen (ez zen Nazioen Ligan sartu) – Wilson presidentea.

  • Aldi Errepublikanoa (1921-1933)

    • Harding, Coolidge eta Hoover presidenteak (errepublikanoak).
    • Ekonomian interbentzionismo gogorra defendatu zuten.
    • Politikan kontserbadurismoa nagusitu zen.
    • Lege Lehorra (alkohola, jokoa... debekatu) ezarri zen, eta horrek gangsterismoa sustatu zuen ("Mafia").
    • Arrazismoa hedatu zen ("Ku Klux Klan", adibidez) eta ezkertiarren boterea urratu zen.
    • Kanpo politikan isolazionismoa nagusitu zen, baina Hego Amerika kontrolatu zuten ("Kanoien zuloen politika").
  • Aldi Demokrata (1933-1945)

    • Franklin D. Roosevelt presidenteak New Deal martxan jarri zuen.

1929ko Krisiaren Arrazoiak

  • Superprodukzioa AEBn

    1920ko hamarkadatik Estatu Batuetako ekonomia hazten ari zen, baina gehiegizko produkzioak eta kontsumoaren beherakadak desoreka ekonomiko larriak sortu zituen oinarrizko sektoreetan, eta horrek krisia eragin zuen.

  • Espekulazioa

    Jendeak akzioak masiboki erosten zituen irabazi azkarren bila, baloreak benetako prezioen gainetik kotizatuz. Enpresek mailegu gehiago behar zituzten, eta horrek burbuila ekonomikoa sortu zuen.

1929ko Krisia eta Depresio Handia

  • 1929ko Krisia

    Urriaren 29an, akzioak masiboki saldu ziren Wall Streeten, burtsa hondoratu eta ekonomia krisian sartu zen. Milioika dolar galdu ziren, eta horrek Depresio Ekonomikoaren hasiera markatu zuen.

  • Depresio Handia AEBn

    1929ko krisiak Estatu Batuetan Depresio Ekonomiko Handia eragin zuen: bankuak itxi ziren, produkzioa %38 jaitsi zen eta langabezia 13 milioira igo zen. Herritar askok aurrezkiak galdu zituzten eta suizidioak ugaritu ziren.

  • Depresio Handia beste herrialdeetan

    AEBko krisia mundu osora zabaldu zen. Merkataritza uzkurtu zen, ekonomia ahuldu zen Europan, eta kolonietako herrialde esportatzaileek galera handiak jasan zituzten. Sobietar Batasuna salbuespen izan zen.

Krisiari Emandako Erantzunak

  • Hooverren Liberalismoa

    Hoover presidenteak merkatu librea babestu nahi izan zuen eta hasieran ez zuen esku hartu. Hala ere, krisia hain larria izan zenez, estatuko laguntzak aplikatu behar izan zituen. 1932an Roosevelt garaile atera zen hauteskundeetan.

  • Londreseko Konferentzia (1933)

    1933an Londresen krisiaren aurkako konferentzia ekonomikoa egin zen. Herrialde bakoitzak bere neurriak hartu zituen, baina Rooseveltek ez zuen diru-politika bateraturik onartu, eta ekimenak porrot egin zuen.

  • Frantziako Politika Monetarista

    1932-1936 bitartean Frantziako eskuineko gobernuek deflazioa bilatu zuten, baina horrek langabezia eta krisia areagotu zituen. 1936an ezkerreko Fronte Popularra boterera iritsi zen eta langileen eskubideak hobetu zituen.

  • Alemaniaren Autarkia

    Hitlerrek autarkia ezarri zuen Alemanian: barne produkzioa bultzatu, armagintza garatu eta langabezia desagerrarazi zuen. Horrela, enplegua eta hazkunde ekonomikoa lortu zituzten, nahiz eta zor publiko handiarekin.

Depresio Handiaren Ondorioak

  • Ondorio Ekonomikoak

    • AEBko produkzio industriala asko jaitsi zen (erdira, 1936an berreskuratu zen).
    • Gariaren prezioa hondoratu zen (nekazari asko kiebran).
    • Estatuek ekonomietan esku hartu zuten, liberalismoaren doktrina hautsiz.
    • Nazioarteko merkataritza erdira jaitsi zen.
    • Ekonomia bultzatu zen (New Deal) eskaria sustatuz eta estatuak ekonomian esku hartuz. Ondorioz, "inflazio kontrolatua" gertatu zen.
  • Ondorio Politikoak

    • Nazioen artean gorrotoa piztu zen (krisia eragitea leporatu zioten elkarri, merkatu borroka protekzionismoagatik...).
    • Horrek ekimen inperialistak eragin zituen (Alemania, adibidez, lehengaiak lortzeko).
    • Barne politikan demokraziak kolokan jarri ziren.
    • Ondorioz, erregimen autoritarioak eta totalitarioak hedatu ziren (nazismoa, faxismoa... autokratikoak).
    • Horren aurrean, ezkerra fronte popularretan batu zen (Espainian eta Frantzian irabazi zuten).
  • Ondorio Demografikoak

    • Jaiotza-tasa jaitsi zen herrialde industrializatuetan.
    • Ozeanoz gaindiko migrazioak bultzatu ziren (Europatik Amerikara).
    • Aldi berean, barne migrazioak gertatu ziren (nekazarien exodoa landatik hirietara).
  • Ondorio Sozialak

    • Langabezia drama sozial bat bihurtu zen (+30 milioi mundu garatuan).
    • Egoera pixkanaka hobetu zen 1930eko hamarkadan, baina itxaropenik gabe eta ongintza publikoari esker bizi ziren.
    • Egoera horrela, langile mugimendua hazi zen (Iraultza Boltxebikeak eta kapitalismoaren krisiak bultzatuta), eta horrela areagotu zen haren eragin soziopolitikoa.

Totalitarismoen Gorakada Gerren Arteko Garaian

Faxismoaren Igoera

Faxismoa: "Fasces" hitzetik dator, "batasuna" esan nahi du. Europan gerren arteko garaian sortutako mugimendu nazionalista erradikala. Italian jaio zen (Mussolini), gero Alemaniara hedatu zen (nazismoa) eta Europa osora (gobernu autoritarioak ezarriz, bere ikur eta helburuekin).

  • Faktoreak

    • Lehen Mundu Gerraren ondoren zabaldu zen, helburu militarista eta nazionalistekin jarraituz.
    • Horrez gain, iraultza sozialistaren aurkako erreakzio gisa agertu zen.
    • Ezin da ulertu masen gizartea gabe (XIX. mende bukaeran agertu zen, komunikabideekin batera), manipulazioak ekarriz.
  • Printzipio Komun Batzuk

    • Nazionalismo erradikala: inperialismoa bultzatu.
    • Borondatea eta instintua lehenetsi: arrazoiaren gainetik emozioa, irrazionaltasuna... ondorioz, bortizkeria xedeak lortzeko/defendatzeko.
    • Gizakiak eta nazioak desberdinak: lider eta eliteen garrantzia + maskulinitatea eta gaztedia goraipatu eta aldaketa sozialerako.
  • Helburu Politikoak eta Gobernu Metodoak

    • Estatu totalitarioak ezarri nahi: Taldea gizabanakoen interesen eta sinesmenen gainetik.
    • Horretarako, alderdi bakarra (eliteek osatua) – hierarkia zorrotza (milizia diziplinatuak + gazte sailak doktrinatu).
    • Lider bat (buruzagia): karismatikoa, ezin eztabaidatua.
    • Ekonomia estatuak gidatu, baina ekimen pribatua mantendu (sindikatuak debekatu eta enpresaburuak pozik).
    • Ordena soziala aldarrikatu: jaiotzak bultzatu, estatuak hezkuntza eta denbora librea gidatu, komunikabideak kontrolatu eta ekitaldi publiko handiak antolatu.
  • Gizarte Oinarriak

    • Gizarte talde guztiei zuzenduta.
    • Euskarri nagusia erdi mailako klaseak (medikuak, funtzionarioak).

Gertaera Garrantzitsuak

  • Erromako Martxa

    Mussoliniren diktaduran, 1922 eta 1926 artean Erromako Martxa gertatu zen. Italiar Alderdi Nazional Faxistaren kideek mobilizazio handiak egin zituzten. Alkandora Beltzak deitzen zitzaien, uniformeagatik. Haiek lortu zuten Viktor Emanuel III.a erregearen erresistentzia gainditzea eta faxismoaren indarra areagotzea.

  • Reichstaga Sutan

    Alemania Nazia 1921eko uztailean sortu zen, Hitler alderdiko buru izendatu zutenean. Gero, kantziler izendatu zutenean, 1933ko hauteskundeak baino lehen, otsailaren 27tik 28rako gauean su eman zioten Alemaniako Parlamentuari, Reichstagari. Nahiz eta aztarnak pertsona bakar bati egotzi, Hitlerrek komunistei egotzi zien errua, susmagarriak espetxeratu eta prentsa askatasuna eta bestelako berme konstituzionalak bertan behera uzteko.

Demokraziaren Arazoak Gerren Arteko Garaian (1919-1939)

Lehen Mundu Gerraren ondoren, demokrazia nagusitu zen Europan eta beste leku batzuetan. Baina demokrazia hauek ez zieten irtenbiderik aurkitu arazo sozioekonomikoei, eta gainera, langile mugimendu iraultzailea eta sistema demokratiko liberalak hedatu ziren: sufragio unibertsalarekin (emakumeena onartuz), beste eskubide batzuk lortu ziren (8 orduko lanaldia, adibidez). Horri esker, alderdi askoren arteko hauteskundeak egin ziren (askatasun osoz). Laster, demokraziak krisi larrian sartuko ziren (alde batetik ezkerrarengatik eta bestetik faxismo antikomunistagatik). Ondorioz, gobernu autoritarioak eratuko ziren, bereziki faxistak.

Entradas relacionadas: