-ez gero / ezean
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,14 KB
Garestiagoak izan arren, hobe lukete produktu ekologikoak erostea.
Garestiagoak izanagatik, hobe lukete produktu ekologikoak erosiko balituzte.
Bizitzaren araberako heriotza izaten dugula esaten da.
Nolako bizitza, halako heriotza.
Gaixoa ahul dago. Horrek biziki kezkatzen du sendagilea.
Gaixoaren ahuldadeak berebiziko kezka eragiten dio sendagileari.
Aspaldikoak dira disko horretako kantak.
Gazte tximaluze eta idealistak ginen orduan.
Gazte tximaluze eta idealista ginenekoak dira disko horretako kantak.
Mikel, osaba Txorninen aldean, lasaitasun handiko gizona da.
Osaba Txomin ez da Mikel bezain gizon lasaia.
Ez gara Ekialde Ertainera itzuliko. Ez, behintzat, egoerak hobera egiten ez badu.
Harik eta egoerak hobera egin arte, ez gara Ekialde Ertainera itzuliko.
Herria gero eta biziago dago. Beraz, biziago egongo da belaunaldien arteko lehia.
Zenbat eta herria biziagoa, orduan eta biziago egongo da belaunaldien arteko lehia.
Ez naiz zurekin adiskidetuko, non eta herenegun jaurtikitako irainengatik barkamena eskatzen ez didazun.
Herenegun jaurtiki zenizkidan irainengatik barkamena eskatu ezean ez naiz zurekin adiskidetuko.
GKE-en lanaz hitz egin genien herriko liburutegian elkartu ziren gazteei.
GKE-en lanaz mintzatu gintzaizkien herriko liburutegian elkartu ziren gazteei.
10. Txostena epea amaitu baino lehen bidaliko dizugu. Horretarako gu estutu beharrik ez duzu.
Txostena epea amaitu baino lehen bidal diezazugun ez gaituzu zertan estutu.