Gernikako Estatutua: Testuaren Azterketa eta Historia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,74 KB

Gernikako Estatutuaren Azterketa

Sarreran, Erregeak aurkezten du Gorte Nagusiek hurrengo lege hau onartu dutela eta hark berretsi egin duela.

Artikulu Garrantzitsuenak

  • 1. artikulua: Euskal Herria erkidego autonomo gisa antolatzen da, Euskadi izenarekin.
  • 2. artikulua: Euskal Autonomia Erkidegoa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak osatuko dute. Nafarroak ere batu nahi badu, aukera izango du. 2.2 artikuluan muga historikoak mantenduko direla esaten da.
  • 3. artikulua: Euskal Autonomia Erkidegoko probintziek beren antolakuntzarako erakunde propioak berrezarri ditzaketela (Bizkaia eta Gipuzkoaren kasuan) edo eguneratu (Arabaren kasuan) azaltzen da.
  • 6. artikulua: Euskararen ofizialtasuna aipatzen da: Gaztelaniarekin batera Euskadiko hizkuntza ofizialak izango dira.
  • 17. artikulua: Euskal Autonomia Erkidegoko polizia autonomoa sortzeko aukera ematen da (Ertzaintza).

Xedapen Gehigarria

Estatutu hau onartzeak ez diola uko egiten betiko eskubide historikoei, zeinak nahi izanez gero eguneratu ahalko diren, azaltzen da.

Inguru Historikoa eta Bilakaera

Foruen Desagerpena eta Kontzertu Ekonomikoa

XIX. mendean Foruen aurkako erasoaldiak egon ziren. Lehenengo murrizketarekin eta 1876ko Foruen desagerpenarekin, Kontzertu Ekonomikoa sortu zen.

Errepublika garaian 3 autonomia proiektu egin ziren, baina Gerra Zibila hasita zegoela bakarrik onartu zen Elgetako Estatutua. Frankistek Bilbo konkistatu zutenean, indargabetu egin zituzten Bizkaiko eta Gipuzkoako Kontzertu Ekonomikoak.

Gernikako Estatutuaren Sorrera (1978-1980)

Frankismoan ez zegoen autonomiarik Euskal Herrian. Franco hil ondoren, autonomia estatutua lortzeko prozesua hasi zen. 1978ko Konstituzioak erkidego historikoentzako bide berezia aurreikusi zuen, eta horrela sortu zen Gernikako Estatutua.

1980ko hauteskundeetan Carlos Garaikoetxea izan zen lehen lehendakaria, eta Gasteiz izendatu zen hiriburu. Kontzertu Ekonomikoa Bizkaiarentzat eta Gipuzkoarentzat berreskuratu zen, eta Osakidetza eta Ertzaintza sortu ziren.

Estatutuaren Garapena (1983-2012)

  • 1983: Lurralde Historikoen Legea onartu zen.
  • 1986: Garaikoetxeak EAJ utzi zuen, Eusko Alkartasuna (EA) sortuz. Jose Antonio Ardanza izendatu zuten lehendakari (1985-1999).
  • Ardanza Agintaldia: PSOErekin koalizioan gobernatu zuen. Industria-krisiari aurre egin zion: industria astuna desagertu eta ekonomia birmoldatu zen. Ajuria-Enea eta Lizarrako Akordioetan parte hartu zuen, ETArekin amaitzeko saiakera politikoetan.
  • 2001: Ibarretxe lehendakari bihurtu zen eta Ibarretxe Plana aurkeztu zuen, "estado libre asociado" baten alde, baina Espainiako Gorteek atzera bota zuten.
  • 2009: Patxi Lopez (PSOE) izendatu zuten lehendakari, PPren babesarekin.
  • 2011: ETAk behin betiko utzi zuen indarkeria.

Egungo Egoera eta Etorkizuna

2012tik aurrera, Iñigo Urkullu (EAJ) izan da lehendakari, 12 urtez karguan egonik.

Estatutua gaur egun indarrean dago, baina hainbat eskumen oraindik transferitu gabe daude. Euskaldun askorentzat autonomia ez da nahikoa; beste batzuentzat, berriz, eredu egokia da egungo sistema. Nafarroak, nahi izanez gero, batu zitekeen erkidegora, baina ez zuen egin.

Testu hau garrantzitsua da gaur egun oraindik indarrean dagoelako. Izan ere, Espainiako Gobernuak oraindik transferentziak ematen dizkio Eusko Jaurlaritzari; adibidez, aurtengo martxoan aldiriko trenen kudeaketa eman zion.

Entradas relacionadas: