Gernikako Estatutua (1979) — Euskal Autonomia eta Historia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,01 KB
Testua: Gernikako Estatutua (1979-12-18)
Sarrera eta helburu nagusiak
Testu historikoa lehen mailakoa da. Testu juridiko eta politiko bat izan zen; helburua Euskal probintziek duten izaera nazionalagatik dagokien autogobernua eskuratzea izan zen. Madrilgo Errege Jauregian onartu zen 1979ko abenduaren 18an. Dokumentua Euskal Kontseilu Nagusiak osatu zuen, hasieran Ramón Rubial buru zela eta ondoren Carlos Garaikoetxea; betiere Adolfo Suárezen gobernuaren laguntzarekin.
Artikuluen laburpena
Lehen artikulua
Testuaren ideia nagusia Euskal Herriaren izaera nazionala izan zen, eta horren ondorioz autogobernuaren eskubidea aldarrikatzen zuen. Lehenengo artikuluan ideia hori agertzen da, eta Espainiako Estatuaren barruan Autonomia Erkidego gisa eratu zela gehitzen da.
Bigarren artikulua
Bigarren artikuluan Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan egoteko eskubidea duten probintziak zerrendatzen dira:
- Gipuzkoa
- Bizkaia
- Araba
- Nafarroa (ere aipatzen da)
Hirugarren artikulua
Hirugarren artikuluan lurralde historiko bakoitzak bere erakundeak eratu behar dituela azaltzen da.
Seigarren artikulua
Seigarrenean, Euskara Euskal Herriko hizkuntza dela aldarrikatzen da. Euskadin, gaztelerarekin batera, hizkuntza ofiziala izango zela zehazten da. Biztanle guztiek biak erabiltzeko eskubidea dutela azpimarratzen da.
Hamazazpigarrena
Hamazazpigarrenean, Euskadik bere segurtasun indar propioak izango zituela zehazten da. Hala ere, estatuko indarrek kudeatuko dituzte Autonomia Erkidegotik kanpo dauden arazoak.
Xedapen gehigarria
Azkenik, aipatu behar da xedapen gehigarrian jasotzen denez eskubide historikoetan oinarritutako estatutua dela; hau onartzeak ez duela suposatzen eskubide horiek mugatzea edo galtzea, baizik eta eguneratuko direla. Hemen finkatzen da euskal autonomiaren ezaugarri bereziena: izan ere, konstituziotik sortzen da, baina konstituzioak ez du horiek mugatzen.
Historia eta testuingurua
1936ean, Elgetako Estatutua onartu zen, Francok 1937ko ekainean deuseztatu zuen arte. Trantsizioa hasi bezain laster, Euskadik eta Kataluniak autonomia eskatu zuten. Konstituzioa onartu baino lehen Euskal Kontseilu Nagusia eratu zen, Ramón Rubial mahaiburu zelarik. Arazo nagusia Nafarroa Euskadin sartu behar zen ala ez erabakitzea zen. Konstituzioak ez zituen nazionalisten nahiak ase; ez baitzituen Euskal Herriko eskubide historikoak eta subiranotasuna kontuan hartzen.
Onarpena eta garapena
Estatutua 1978ko abenduaren 29an aurkeztu zen gorteetan, baina UCD aurka azaldu zen. Orduan Suárezek berak jarrerak hurbiltzeko parte hartu zuen. 1979ko hauteskundeen ondoren, estatutua prest edukitzeko ahaleginak bizkortu ziren: Adolfo Suárezek EAJ bereganatu nahi izan zuen, ezker abertzalea baztertzeko eta ETAren aurkako neurriak gogortzeko. Hala ere, estatutuak bakean bizitzeko esparru komuna lortzeko asmoz ideologia gehienak errespetatu nahi zituen.
Gernikako Estatutua erreferendumean onartu zen 1979ko urriaren 25ean, Esparteroren legea eman eta 140 urte geroago. Hala ere, ezker abertzaleak ezetza eskatu zuen. Azalean gelditu zen Euskal Herriaren banaketa sakona.
Hainbat puntu zehaztu gabe gelditu ziren. Suárezek kontzertu ekonomikoa emango zuela onartu zuen, eta hau 1981ean eman zen. Gernikako Estatutuan EAJ-k inoiz lortu ez zuen autogobernu-maila lortu zuen.
Gernikako Estatutarekin nazionalismo moderatua (EAJ) eta gobernuaren erreformismoa atera ziren garaile. EAJ Espainiako gobernuaren solaskide bihurtu zen, terrorismoa murrizteko.
Herri-administrazioaren aurrerapena
1980ko martxoaren 9an Euskal Parlamenturako lehenengo hauteskundeak irabazi zituen, eta Carlos Garaikoetxea lehendakari aukeratua izan zen EAJren garaipenarekin. Ezker abertzaleak (HB) eserlekuak lortu bazituen ere, ez zen Parlamentura joan. Honek EAJri botere handiagoa eman zion.
Poliki-poliki Estatutuak diseinatutako eraikina osatzen joan da, are gehiago hiru probintziek Kontzertu Ekonomikoa berreskuratu zutenean. Batzuei lortutako eskumenak gutxi iruditzen zitzaizkien. Hala ere, Gernikako Estatutak pentsamendu politiko, sozial eta nazional desberdineko herritarrentzat elkarbizitzeko aukera bermatu du.
Ondorioak eta ondarea
Euskadik ekonomia eta zerga arloetan autonomia zabala lortu du. Berariazko instituzioak ditu, berezko polizia eta osasun sistema, eta hezkuntza eta komunikabide propioekin euskara eta euskal kultura sustatu ahal izan ditu.
Oharra: Edukia ortografia eta gramatika zuzenketekin eguneratu da; jatorrizko edukia eta informazioa errespetatu dira eta ez da edukia moztu edo ezabatu.