Geosfera: Egitura, Harriak eta Prozesu Geologikoak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,84 KB
Eredu Estatikoa: Lurraren Barne Konposizioa
Lurraren barnea nola dagoen egituratuta adierazten duen eredua, konposizio kimikoaren arabera:
- Lurrazala: Lurraren kanpoko geruza solidoa da.
- Mantua: Harriz osatuta dago, lurrazalaren azpian kokatua.
- Nukleoa: Planetaren erdian dagoen geruza.
Eredu Dinamikoa: Geosferaren Ezaugarri Mekanikoak
Geosfera nola osatuta dagoen aztertzeko materialen ezaugarri mekanikoak kontuan hartzen dituen eredua:
- Litosfera: Kanpoko geruza elastikoa da.
- Astenosfera: Geruza plastikoa da.
- Mesosfera: Mantuaren gainontzeko zatia, astenosfera ez dena.
- Endosfera: Lurraren barneko geruza da.
Harriak: Lurreko Osagai Nagusiak
Harriak lurreko elementu edo osagai nagusiak dira. Mineralez osatuta daude.
Hiru Talde Nagusi:
- Harri sedimentarioak: Sedimentuen, materia organikoen edo prezipitazio kimikoaren metatzearen ondorioz sortutako harriak dira.
- Harri detritikoak: Konglomeratua, adibidez.
- Harri kimikoak: Kareharria, adibidez.
- Harri organikoak: Ikatza eta petrolioa, adibidez.
- Harri metamorfikoak: Edozein harri mota, bere sorrerakoa ez bezalako tenperatura eta presio kondizioetan jarrita sortzen den harria da.
- Harri magmatikoak: Magma hoztearen edo solidotzearen ondorioz sortzen diren harriak dira.
- Harri plutonikoak: Magma lurrazalaren barnean sakon samar geratu eta milaka urtean apurka-apurka hozten bada sortzen dira. Mineral kristalduak dituzte, begi hutsez antzemateko modukoak. Adibidea: Granitoa.
- Harri bolkanikoak: Magma gainazalerantz atera eta sumendi-erupzioa gertatzen bada sortzen dira. Magmaren baitako gasek ihes egiten dute, eta azkar-azkar hozten da. Kanpoaldean bat-batean solidotzen dira.
Eragile Geologikoak
Kanpoko Eragile Geologikoak
- Ura: Kanpoko eragile garrantzitsua da, lur gaineko eta lur azpiko urak barne.
- Haizea: Kanpoko eragile nabarmena da. Materialak higatu eta garraiatzen ditu.
- Izaki bizidunak: Erliebearen kanpoko eragileak ere badira.
- Gizakia: Izaki bizidunen artean bereziki aipatu beharrekoa da.
- Meteorizazio fisikoa: Tenperatura-aldaketa gogorren eraginez arrokak zati txikietan zatitzen dira.
- Meteorizazio kimikoa: Atmosferako gasek eragiten dute.
Barneko Eragile Geologikoak
- Orogenia: Litosferako hainbat lekutan mendiak sortzera bultzatzen dituen barne indarra da.
- Lurrikarak: Lurzoruaren astinaldi edo mugimendu bortitzak dira, normalean jatorri tektoniko edo bolkanikoa dutenak.
- Sumendiak: Lurraren gainazalean edo lurrazalean dagoen irekidura bat da, barnean dagoen arroka urtu eta beroa (magma), errautsak eta gasak lur barnetik ateratzen uzten duena.
Kanpoko Eragile Geologikoen Prozesuak
Hiru fase nagusi dira:
- Higadura: Gune bateko materialak zatitzea eta erauzteko prozesua.
- Garraioa: Higaduraren ondorioz erauzitako harri-zati edo partikulak lekualdatzea da.
- Sedimentazioa: Prozesu geologiko bat da, non material solidoa, korronte batek garraiatua, ibaiaren, urtegiaren, nabigazio-kanalaren hondoan metatzen den, edo xede horretarako eraikitako gailuetan.
Adibideak:
- Errekak eta ibaiak
- Itsasoa
- Ur basatiak
- Lur azpiko urak
- Glaziarrak
- Haizea
- Gizakia