Geopolitika, Estatua eta Nazioarteko Harremanak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,39 KB

Geopolitika: Definizioa eta Estatuaren Subiranotasuna

Geopolitikak gizarteak lurraldea antolatzeko modua aztertzen du. Estatu tradizionalaren ezaugarriak subiranotasun ekonomiko, politiko eta kulturala dira.

Gaur egun, estatuek subiranotasun horren zati bat lagatzen diete nazioz gaindiko erakundeei (adibidez, NBE, Europar Batasuna).

Estatuaren Oinarrizko Elementuak

Estatua erakunde-multzo bat da, eta hiru elementu nagusi ditu:

  • Lurraldea

    Estatuek lurralde bat dute, eta estatuaren lurraldea ondo zehaztutako muga batzuen bidez bereizten da.

  • Biztanleria

    Estatu bateko lurraldean bizi diren pertsona guztiek eskubide eta betebehar berdin batzuk dituzte.

  • Boterea

    Botereak funtzio hauek betetzen ditu:

    • Legeak egiten ditu (lege horiek parlamentu batean egiten dira).
    • Legeak betetzen direla zaintzen du.
    • Lurraldeko barne-ordenaren eta kanpo-segurtasunaren ardura du.
    • Kanpo-politikaz arduratzen da.
    • Zergak biltzen ditu.
    • Ekonomia bideratzen du.
    • Zerbitzu publikoak eskaintzen ditu.

Estatu Demokratikoaren Botere Banaketa

Estatu demokratikoetan boterea hiru adarretan banatzen da:

  • Botere Legegilea (Parlamentua): Legeak egin eta bozkatzen ditu.
  • Botere Betearazlea (Gobernua): Estatuak egingo duen politika erabakitzen du.
  • Botere Judiziala: Legeak aplikatzen ditu.

Nazioarteko Harremanak Baldintzatzen Dituzten Faktoreak

Munduan 200 estatu baino gehiago daude. Nazioarteko harremanetan kontuan hartu beharreko faktore nagusiak hauek dira:

1. Esparru Politikoa

Faktore politiko garrantzitsuak, adibidez:

  • Estatu Batuen garrantzia.
  • Zenbait estatuk islamismoa tresna politiko gisa erabiltzea.
  • Txinaren protagonismo gero eta handiagoa.

2. Esparru Ekonomikoa

Esparru ekonomikoaren zentroa Kanadak, Estatu Batuek, Japoniak eta Europar Batasunak osatzen dute.

Garapen-bidean dauden herrialdeek oso jarduera ekonomiko aktiboa dute. Adibidez: Brasil, Txina, India, Mexiko, Turkia eta Hegoafrikako Errepublika.

3. Herrialde Pobreak

Biztanleak pobrezia-egoeran bizi dira eta, sarritan, emigratu behar izaten dute. Ez dute baliabiderik, eta tribuen arteko gerra ugari daude haietan.

Nazioz Gaindiko Erakundeak: Sorkuntza eta Helburuak

Globalizazioa dela eta, mundu-sistema bat sortu da. Estatuek akordioak adostu dituzte elkarren artean, eta nazioz gaindiko erakundeak sortu dituzte.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, asko handitu dira herrialdeen arteko harremanak arazoak konpontzeko. Nazioz gaindiko erakunde garrantzitsuen adibideak:

  • Nazio Batuen Erakundea (NBE)
  • Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundea (NATO)
  • Europar Batasuna (EB)
  • Arabiar Liga

Nazio Batuen Erakundea (NBE): Historia eta Helburuak

Nazio Batuen Erakundea (NBE) da erakunde handiena eta garrantzitsuena. 1945ean sortu zuten 51 estatuk.

Gaur egun, munduko ia estatu guztiak dira erakunde horretako kide. Espainia 1955ean sartu zen.

NBEren helburu nagusiak hauek dira:

  • Nazioarteko bakeari eta segurtasunari eustea.
  • Nazioen artean harremanak sustatzea.
  • Elkarrekin lan egitea munduko arazoak konpontzeko.
  • Giza eskubideak errespetatzea.

Entradas relacionadas: