Geologiaren Oinarriak: Lurra, Paisaiak eta Denbora Geologikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,55 KB
Lurraren Egitura eta Erliebea
Lurraren Geruzak
Gure planeta hiru geruza zentrokidetan dago egituratuta: lurrazala, mantua eta nukleoa.
Litosfera
Litosfera goi-mantuaren kanpoaldeko zatia da, lurrazalera sendo lotuta dagoena. Multzo zurruna osatzen dute biek.
Erliebearen Aldaketak
Erliebea barneko eta kanpoko prozesu geologikoen bidez aldatzen da.
Paisaia eta Erliebearen Definizioak
Paisaia
Paisaia ingurua begiratzen dugunean ikusten dugun guztia da. Natura-ingurunearen osagai fisiko eta biologikoen eta giza jatorriko osagaien arteko elkarreraginaren emaitza da.
Erliebea
Erliebea lurraren gainazalaren itxura da, elementu biotikoak alde batera utzita.
Haitzuloen Sorkuntza eta Modelatze Karstikoa
Azido Karbonikoaren Papera
Carlsbad haitzuloa eta beste batzuk kareharria azidoaren bidez disolbatuta sortu ziren. Baina, nola sortu zen azido hori? Eta nola sortzen dira normalean haitzuloak?
Azido hori azido karbonikoa da (H2CO3). Azido hau oso ahula da, baina gai da urte askoren ondoren lurraren gainazalean dagoen kareharria disolbatzeko.
Honela sortzen da azido karbonikoa:
- Euri-urak atmosferan dagoen CO2-rekin erreakzionatzen duenean:
CO2 + H2O
H2CO3
Kareharrietan osagai ugariena karbonato kaltzikoa da, buztin pixka bat ere egoten da. Karbonato kaltzikoak azido karbonikoarekin erreakzionatzen du eta bikarbonato kaltzikoa sortzen da, uretan disolbagarria dena:
CaCO3 + H2CO3
(CO3H)2Ca
Haitzuloen Sorkuntza Modelatze Karstikoan
Haitzuloak modelatze karstikoan sortzen dira, azido karbonikoak pixkanaka karbonato kaltzikoarekin erreakzionatzen duenean, bikarbonato kaltzikoa sortuz, uretan disolbagarria dena.
Hau da, azido karbonikoak kareharrian meteorizazio kimikoa eragiten duenean, eta honen ondoren prozesu hauek gertatzen direnean: garraioa, higadura eta sedimentazioa.
Denbora Geologikoa
- Zein abiaduratan burutzen dira prozesu geologikoak? Milioika urtetan.
- Zenbat denbora behar da mendi bat sortzeko? Kasu gehienetan ehun milioi urte inguru.
- Noiz hasi zen sortzen Ozeano Atlantikoaren hondoa? Orain dela 200 milioi urte.
- Zein da denbora-unitate geologian? Milioi urtean.
Modelatze Karstikoa: Definizioa eta Sorkuntza
Zer da modelatze karstikoa? Nola sortzen da?
Kareharri asko dagoen toki handi eta zabaletan eratzen diren egitura berezien multzoa da.
Honela sortzen da: euri-uraren eraginez kareharria pixkanaka disolbatu egiten da eta egitura bereziak eratzen dira, adibidez, kobazuloak, estalaktitak eta estalagmitak.
Estalaktitak eta Estalagmitak: Nola Sortzen Dira?
Ikusi al duzu inoiz haitzuloren bat? Zer izan dute sabaian eta lurrean sortzen diren zutabe itxurako egiturek? Nola sortzen dira?
Bai. Sabaian estalaktitak eta lurrean estalagmitak. Modelatze karstikoan dagoen bikarbonato kaltzikoak CO2 eta ura galtzen dituenean (bero asko egiten duenean), ez du uretan disolbatuta jarraitzen. Orduan, karbonato kaltzikoa eratzen da, honek prezipitatu egiten du eta egitura gogor horiek sortzen dira.
Agente Geologikoak eta Klima
Zer dira agente geologikoak? Ba al dago loturarik klimaren eta agente geologikoen jardunaren artean?
Lurraren gainazalean dauden harrian meteorizazioaz askatzen diren materialak garraiatzen dituzte. Bai, klimaren arabera, toki bakoitzean agente geologiko bat da nagusi.
Geologiaren Beste Kontzeptu Garrantzitsu Batzuk
- Zer da arro sedimentarioa? Lurraren gainazaleko eremu zabalak dira, altuera baxukoak, eta beraietan sedimentuak metatzen dira.
- Zenbat urte ditu Lurrak? Eta Eguzki-sistemak? Eguzki-sistemaren adina 4.600 milioi urtekoa dela uste da. Lurraren adina, berriz, 4.470 milioi urtekoa dela uste da.
- Higidura egiten al dute kontinenteek ala orain dauden tokietan izan dira beti? Bai, kontinenteek higidura egiten dute.
Prozesu Geologikoak eta Erliebearen Berdintzea
Gogoan al duzu zer prozesu egiten duten agente geologikoek eta zer ondorio dituzten erliebean?
Agente geologikoek meteorizazioa, higadura, garraioa eta sedimentazioa prozesuak egiten dituzte. Hauen eraginez kanpoko prozesu geologikoak gertatzen dira, eta horien ondorioz erliebea berdintzen da.