Geologiaren Oinarriak: Lurra, Erliebea eta Prozesuak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,24 KB

Geologia: Lurra aztertzen duen zientzia da.

Paisaia bat lurraren gainazalaren formek, elementu biotikoek, elementu antropikoek, etab. osatzen dute. Lurraren gainazalaren itxura da erliebea, elementu biotikoak alde batera utzita.

Erliebearen sailkapenak egiteko bi irizpide erabiltzen ditugu: deskribatzailea eta interpretaziozkoa.

Erliebearen Sailkapena

Erliebe Formen Sailkapen Deskribatzailea

Itxura kontuan hartuta sailkatzen dira erliebe formak:

  • Mendia: Oinarritik gailurreraino malda handia duen erliebe bakartua da.
  • Muinoa: Malda txikia duen erliebe bakartua da.
  • Haitzartea edo arroila: Hondo estuko harana da, eta pareta malkartsuak ditu bi aldeetan.
  • Goi-ordokia: Erliebe bakartua da, eta gailur laua du.
  • Terrazak: Erliebe malkartuak dira.

Erliebe Formen Interpretaziozko Sailkapena

Interpretaziozko sailkapenak sortzeko prozesua hartzen du oinarritzat:

  • Mendia: Materialen tolesturaren bidez edo sumendien eraginez sortua. Ilaran dagoen mendi multzoari mendilerro edo orogeno deritzo.
  • Muino lekukoa: Erliebe bakartua da, eta bere tontorrak inguruko eremu guztiak iraganean garaiera zuen.
  • Terrazak: Eremu zatikatu eta mailakatua da, ibai bat ondoz ondo ahokatzean sortua.
  • Modelatze antropikoa: Gizakiek sortutako modelatzea da.

Lurraren Azala

Azal ozeanikoa: Basaltoz osatuta dago, batez ere. Ozeano-arroak osatzen ditu, eta urez estalita dago ia osorik.

Azal kontinentala: Granitoz eta harri metamorfikoz osatuta dago, funtsean. Azal ozeanikoa baino lodiagoa da.

Erliebe Forma Bereizgarriak

Azal Ozeanikoko Erliebe Bereizgarriak

  • Ordoki abisalak: Oso ordoki zabalak dira, eta itsaspean daude, 4.500 metroko sakoneran, batez beste.
  • Dortsal ozeanikoak: Ilaran dauden pitzadura-sumendiak dira; hau da, pitzaduretan zehar laba isurtzen duten sumendiak. Milaka kilometroko luzerako mendikateak osatzen dituzte.
  • Sumendi erliebe bakartuak: Sumendi bakartuak dira, eta jarduera bolkaniko puntual baten ondorioz sortzen dira. Uretatik kanpora ateratzen direnean, sumendi-uharteak sortzen dituzte; besteak beste, Hawaii eta Kanariak.
  • Fosa ozeanikoa: Ildo izugarriak dira, eta sakonera handia izaten dute; jarduera handiko eremuak dira; izan ere, eremu horietan azal ozeanikoa mantuan hondoratzen da.
  • Uharte-arkuak: Mendikate bolkanikoak dira. Itsasotik azaleratzen dira, eta uharteak osatzen dituzte; Japonia adibidez.

Azal Kontinentaleko Erliebe Bereizgarriak

  • Peniordokiak: Ordoki zabalak dira, agente geologikoek sortutako higaduraren ondorioz eratuak.
  • Mendikateak: Materialak tolestuta edo sumendien jardueraren ondorioz sortutako mendi multzoak dira.
  • Riftak: Sakonune luzangak dira, eta azal kontinentala haustearen, tartea zabaltzearen eta haustura handietan zehar hondoratzearen ondorioz sortzen dira.
  • Plataforma kontinentala: Azal kontinentalaren zatia da, eta itsasoak estaltzen du.
  • Kontinente ezpondak: Kontinenteen ertzak dira, plataforma kontinentalaren eta azal ozeanikoaren artean dauden malda-eremuak.
  • Pitoia: Gain zorrotza duten uharteak dira.
  • Guyot-a: Gain laua duten uharteak dira.

Lurraren Gainazalaren Aldaketak

Lurraren gainazala etengabe aldatzen ari da, kanpoko lau prozesu geologikoren ondorioz:

  • Meteorizazioa: Ingurumen agenteen eraginez, harriak disgregatu egiten dira; hau da, harriak hautsi, eta aldatu egiten dira beren mineralak.
  • Higadura: Agente geologikoek materialak eramaten dituzte. Prozesu horren ondorioz, erliebeak higatu egiten dira.
  • Garraioa: Agente geologikoek materialak eramaten dituzte.
  • Sedimentazioa: Materialak metatu egiten dira Lurraren gainazaleko eremu beheratuetan.

Entradas relacionadas: