Geologia: Plaken Tektonika, Jitoa eta Lurraren Egitura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,92 KB

KONTINENTEEN JITOAREN HIPOTESIA

XX. mende hasieran ideia fixistak ziren nagusi. 1912an, Alfred Wegenerrek kontinenteen jitoaren hipotesia landu zuen.

Frogak

  • Froga Geografikoak: Kontinenteak elkarrekin puzzle bat bezala enkajatzen dira.
  • Froga Paleoklimatikoak: Kontinente ezberdinetan garai bereko glaziazio baten arrastoak aurkitu dira.
  • Froga Paleontologikoak: Dinosaurio berdinen fosilak kontinente ezberdinetan aurkitu dira.

PLAKEN TEKTONIKA

Bigarren Mundu Gerraren (2. M. G.) ondoren, ozeanoa hedatzen zela konturatu ziren, eta horren ondorioz Plaken Tektonikaren teoria sortu zen.

Postulatuak

  • Litosfera plakatan zatituta dago. Litosfera ozeanikoa kontinentala baino meheagoa eta dentsitate gutxiagokoa da.
  • Lurraren barne-beroaren eta grabitate-indarraren ondorioz konbekzio-korronteak sortzen dira.
  • Plaken artean interakzioak daude.

Plaken Ertzak

Konbergenteak (Elkartze-ertzak)

Plaka bat bestearen aurka jotzen du. Ozeanikoa kontinentalaren azpian hondoratzen da (dentsitate handiagoa duelako) eta ozeanikoa suntsitu egiten da. Adibidez: Andeak.

Dibergenteak (Aldentze-ertzak)

Bi plakak elkarrengandik urrundu eta litosfera ozeaniko berria sortzen da.

Ebakidurazkoak (Transformazio-ertzak)

Litosfera ez da suntsitzen ezta sortzen ere. Bi plakak horizontalean eta kontrako noranzkoan mugitzen dira.

AKREZIO PLANETESIMALAREN HIPOTESIA

Eguzki-sistemaren jatorria azaltzen duen hipotesia da. Nebulosa baten erdigunean, grabitatearen ondorioz, partikulak elkartuz joan ziren: lehenik Eguzkia, eta gero planetak (harrizkoak gertu eta gasezkoak urrun).

LURRAREN BARNE-EGITURA

Lurraren barnealdea ikertzeko lurrikarak erabili ziren, hauen hipozentrotik uhinak transmititzean.

Uhin Sismikoak

  • P Uhinak (Primarioak): Azkarragoak, solido eta likidoetatik igarotzen dira, eta partikulek noranzko berean higitzen dute.
  • S Uhinak (Sekundarioak): Motelagoak, soilik solidoetatik igarotzen dira, eta partikulek ibilbidearekiko zut bibratzen dute.

Grafikoen Analisia

Materialaren dentsitatea eta zurruntasuna gora, uhinen abiadura (V) gora. Grafikoek geruza kopurua, dentsitateen konparaketa, zurruntasuna eta egoera aztertzeko aukera ematen dute.

LURRAREN EREDUAK

P eta S uhinen portaeren arabera Lurraren bi eredu sortu ziren:

Eredu Geokimikoa (Konposizioa)

Geruzen konposizioan oinarritzen da:

  1. Lurrazala (Moho etenunea): Kontinentala (25-70 km) edo ozeanikoa (5-10 km). Granitoz eta basaltoz osatua.
  2. Mantua (Gutenberg etenunea): 2900 km-raino, solidoa.
  3. Kanpo Nukleoa (Wiechert-Lehmann etenunea): 5150 km-raino, Fe eta Ni, likidoa.
  4. Barne Nukleoa: 6371 km-raino, Fe eta Ni, solidoa.

Eredu Geodinamikoa (Egoera Fisikoa)

Geruzen egoera fisikoan oinarritzen da:

  1. Litosfera: Kontinentala eta ozeanikoa, 75-100 km-raino.
  2. Astenosfera: 670 km-raino, goi-mantua.
  3. Mesosfera: Behe-mantua, 2900 km-raino.
  4. D" Geruza: Kanpo nukleotik datorren beroa metatzen da.
  5. Endosfera (Nukleoa): 6371 km-raino. Barne-nukleo solidoaren beroa kanpo-nukleo likidora zabaltzen da.

Lurraren Barne Eragileak

Lurrean gero eta gehiago barneratu ahala, konbekzio-korronteei esker materiala litosferara igotzen da. Han gailur ozeanikoa sortzen da. Plakaren beste aldea lurrazal kontinentalarekin talka egin eta hondoratzen da (subdukzioa), Lurraren barnealderantz joanez. Ozeanoko harriek alderantzizko polaritate magnetikoak izan dituzte historian zehar.

Entradas relacionadas: