Geologia: Plaken Tektonika eta Deformazioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,25 KB

Ertz Konbergenteak

Bi fenomeno mota:

Subdukzio-eremuak

  • Litosfera ozeanikoa suntsitzen da.
  • Jarduera sismiko eta bolkaniko handia sortzen da.
  • Magmatismoa sortzen da, hondoratzen den plakako basaltoa.
  • Metamorfismoa eta eraldaketak gertatzen dira.

Kontinenteen Talka-eremuak

  • Litosfera kontinentala loditu egiten da.
  • Talka-orogeno bat sortzen da.
  • Orogenoak igoera isostatikoa izaten du.

Ertz Dibergenteak

  • Milaka kilometroko haustura-eremuak dira.
  • Bolkanismoak basalto-bolumen handia sortzen du.
  • Konbekzio-korronteen indarrez bi aldeak aldendu egiten dira.

Ebakidura-ertzak (Ertz Kontserbatzaileak)

Ebakidura-ertzei ertz kontserbatzaile ere esaten zaie. Ertz horietan ez delako gainazalik sortzen, ez eta suntsitzen ere.

Bi plaka horizontalean eta kontrako noranzkoan higitzen direnean eratzen dira.

Plaka Barnekoak

  • Jatorri bolkanikoko uharteen formazioa: Hawaii eta Kanariak fenomeno honen bitartez sortuak dira.
  • Riften formazioa: Gune beroek riftak eratu ditzakete, eta horren bidez kontinente bat hausten has daiteke.

Barne eta Kanpoko Dinamikaren Arteko Interakzioak

  • Erliebearen sorrera: Barne dinamikak, mantuko konbekzio-korronteen bidez, materialak garraiatzen ditu sakoneko eremuetatik lurraren gainazalera.
  • Modelatua: Kanpo agente geologikoek eragin handia dute gainazalean.
  • Plaken suntsiketa: Ozeano-fosetan subdukzioa gertatzen da, plakak sakoneraino hondoratzen dira grabitatearen eraginez.

Deformazioak

  • Elastikoak: Ez dira behin betiko deformazioak; indarra gelditzen denean materialak hasieran zuen forma hartzen du.
  • Plastikoak: Atzeraezinezko deformazioak dira, harriak milioika urtean zehar konpresio-indar handien menpe egotearen ondorioz gertatzen direnak.
  • Haustura: Atzeraezinezko deformazioak dira, material zurrunetan gertatzen direnak.

Tolestura Motak

  • Antiklinala: Geruza zaharrena tolesturaren nukleoan dago.
  • Sinklinala: Geruza berriena tolesturaren nukleoan dago.
  • Zuzena edo simetrikoa: Plano bertikala da, bi alpeak simetrikoak.
  • Inklinatua: Planoak 45 gradu baino gutxiagoko angelua eratzen du bertikalarekiko.
  • Belaunikatua: Planoak 45 gradu eratzen ditu bertikalarekiko.
  • Etzana: Planoa bertikalarekiko ia zuta da.

Diaklasak eta Failak

  • Diaklasa: Harriak haustean zatiak higitzen ez badira eta lehengo tokian geratzen badira.
  • Faila: Hautsitako blokeak bata bestearekiko higitzen edo dislokatzen badira.

Faila-motak

  • Faila zuzena: Distentsio-esfortzuen eraginez sortzen dira.
  • Alderantzizko faila: Konpresio-esfortzuak sortzen dituzte. Faila hauetan bloke bat bestearen gainean dago.
  • Urradura-faila: Ebakidura-esfortzuen eraginez sortzen dira. Horizontalean higitzen dira.

Entradas relacionadas: