Geologia Hitzak: Definizioak eta Ezaugarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,54 KB
Delta
Delta ibai batek bere ahoan, itsaso, estuario, aintzira edo urtegi batera isurtzen dituen urak sortzen duen hiruki formako lurraldea da. Delta bat sortzeko, hainbat baldintza bete behar dira:
- Ibaiak sedimentu ugari itsasoratu behar ditu.
- Itsas hondoak malda txikia izan behar du, jalkinak metatuz joan daitezen.
- Ibaia itsasoratzen den inguruan, itsasoak indar gutxikoa izan behar du, batetik, eta itsaslasterrik gabea, bestetik, ur-korronteek higakinak eraman ez ditzaten.
Estuarioa
Estuarioa ibaiaren bokalak 'kanal' moduko egitura bat sortzen du, baina ez edozein itxuratakoa; toki itxia da, neurri handi batean. Ibaiak eta itsasoak bat egiten duten tokia, baina nolabait babestua. Han ez dago ez ur-laster indartsurik, ezta ur sakonik ere. Estuario bat delta batean egon daiteke, eta kostaldea bien konbinazioa izan. Adibidez, Colorado ibaiaren bokala horrelakoa da.
Padura
Padura kostaldeko eremu gazi-geza eta zingiratsuak dira, ibaien bokaletan eratzen diren eta itsas mareen eraginpean dauden hezeguneak. Ibai-itsaso trantsizio hau dela eta, padurak ekosistema konplexuak dira, dinamikoak, aldakorrak eta biodibertsitate handikoak.
Mineral
Mineralak gai solido naturalak dira; homogeneoak, uniformeak, eta kristalinoak izan daitezke. Guztiak solidoak dira eta ez dago likido zein gas egoeran dagoenik. Mineralak substantzia naturalak dira eta batzuetan esperimentuak eginez gai kimiko berdinak sor daitezke.
Geosfera
Geosfera Lurreko geruza harkaiztsuek -solido nahiz fluido- osatzen duten sistema da, hidrosfera eta atmosfera kontuan hartu gabe. Hainbat geruzaz osatua dago. Zenbat eta sakonago, orduan eta handiagoa da geruzen dentsitatea. Lurrak silikato solidotuz osatutako lurrazala, bi geruzaz osatutako mantua eta beste bi geruzaz osatutako nukleoa ditu.
Zutabeak
Zutabeak lur azpiko haitzuloetako estalaktitak eta estalagmitak elkar aurkitzean sortzen den egitura da. Estalaktitak beherantz egituratzen dira eta estalagmitak berriz, gorantz; biak bat egitean sabaia eta zorua konektatu egiten dute. Milaka urte behar dituen prozesua da.
Loess
Loess basamortuen hertzetan oso lur emankorrak sortzen dituzten buztinak eta limoak biltzen dituen egitura da. Milaka urtetan zehar gertatutako areazko ekaitzengatik sortuak dira, hau da, haizearen eraginez. Kolore horixka du eta ez du estratifikaziorik.
Ripples
Ripples muino simetrikoak eta ordenatuak dira, sedimentuz osaturikoak, beraz, egitura sedimentarioak dira, harearengan haizearen edota uraren korronteen eraginaren ondorioz sortzen direnak.
Itsaslabarra
Itsaslabarra itsasoan zuzenean bukatzen den geografia gorabehera da eta faila edota ibaiak sortzen dituzte askotan. Itsaslabarrak higadurarekiko erresistenteak diren arrokaz osatuta daude.
Plataforma kontinentala
Plataforma kontinentala lurrazal ozeanikotik 200 metro baino gutxiagora eta lurrazal kontinentaletik hurbil dagoen lurrazala da. Kontinenteetako jarraipen submarinoa da, bertan ekosistema asko ematen dira, eta bizitzan oso aberatsa da.
Lautada abisala
Lautada abisala arro ozeanikoaren hondoko sakoneko ordoki edo malda leuneko tokiak dira. Ordoki abisalak.
Talude kontinentala
Talude kontinentala ur azpiko morfologiaren atal bat da, itsas azpiko 200-400 metrotara kokatuta dagoena. Hau, plataforma kontinentalatik eratzen da.
Korrosio albeolarra
Korrosio albeolarra haizeak garraiatzen duen hareak arroka heterogeneoen gainean jotzean sortzen den higidurari esaten zaio.
Deflazioa
Deflazioan, haizeak partikulak altxatzen ditu eta pisu gutxien duten partikulak urrunago eramaten ditu. Partikula lodienak narrasketaren bitartez garraiatzen dira.
Torkala
Torkala agente erosiboek arroka kalizak modelatzean sortzen diren forma partikularrak dira eta paisaia karstikoa osatzen dute.
Energia geotermikoa
Energia geotermikoa Lur barneko beroaz baliatuz lortzen den energia da. Lurraren barnealdea bero dago, baina zenbat eta hondorago egon, tenperaturak altuagoak izango dira.
Sumendia
Sumendia Lurra, beste planeta edo satelite baten gainazalean dagoen berezko arraildura da, barnealdean dauden solidoak edo jariakariak ateratzen uzten duena.