Geologia eta Geomorfologia: Oinarrizko 15 Definizio

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,3 KB

Geologia eta Geomorfologia: Oinarrizko Definizioak

Minerala

Gai solido naturalak dira; substantzia homogeneoak, uniformeak eta kristalinoak izan daitezke. Guztiak solidoak dira, eta ez dago likido zein gas egoeran dagoenik.

Terraza Flubiala

Plataforma sedimentario txikiak dira, ibai-haran batean eraikiak, ibaiaren sedimentuekin. Ibaiaren ertzetan metatzen dira, eta, era berean, ibaiaren ur-kantitatea eta indarra txikiagotzen dituzte.

Uholde Lautada (Ibai Batean)

Ibai edo erreka baten alboan dagoen lurralde laua edo ia-laua da, ibai-ertzetatik ibaiaren bailara inguratzen duten mendietaraino doana, eta uholdeak jasaten dituena ur-emari handiko sasoietan.

Sistema Karstikoa

Kareharria dagoen guneetan urarekin gertatutako erreakzioari deritzo. Uretan dagoen azido karbonikoarekin erreakzionatzen dute, kaltzio bikarbonatoa emanez.

Lapiaza

Forma karstikoen multzoa da. Gailur zorrotzez bereizitako ildaxka sakon eta zulo irregularrez osatuta dago.

Dolina

Karstikoko sakonune itxi eta txikia da, erliebe karstikoen ezaugarri berezi den sakonune geologikoa.

Trabertinoak

Gune karstikoetan, uretan disolbatuta doan kaltzio karbonato metaketek eratutako harkaitz baten izena da, eraikuntzan apaindura-harkaitz gisa asko erabiltzen dena.

Itsas Barrak

Itsasoan sortzen diren lurrez eginiko eraketak dira. Normalean barrak luzeak eta linealak izaten dira, eta batez ere grabaz edo hareaz pilatuta dagoen tokian, sakonera gutxiko eremuetan, eratzen dira.

Tonboloa

Itsasertza eta uharteak lotzen dituzten metaketak dira, hau da, lur eremu estuak, sedimentuz edo normalean harez osatuak. Uharte bat lur barnera lotu edo bi uharte bateratzen dituen lur eremu estu bat da, sedimentuz osatua.

Albufera (Itsas Aintzira)

Sakonera txikiko ur-masak dira, itsaso zabaletik hareaz, legarrez edo uharriz osatutako kordoi batez bereizirik dagoena. Mareak oso indartsuak ez direnean, itsas aintzirak luzeak eta estuak sortzen dira, Mediterraneoaren kasuan.

Meteorizazioa

Agente edo eragile atmosferikoek eragindako prozesu multzoa da, eta harriak apurtu, hautsi eta zatikatu egiten ditu garraiorik gabe; apurketa-prozesua ez da inoiz izaten harrien desplazamenduaren ondorioa.

Meteorizazio Motak:

  • Kimikoa: Gatzen eraginez.
  • Fisikoa: Tenperatura aldaketaren ondorioz.

Harri Magmatikoa

Magma hoztearen ondorioz sortzen diren harriak dira, magma solidotzean. Solidotzea lurraren barruan eta kanpoan gerta daiteke.

Magma

Harri urtuaren eta gasen nahastea da.

Harri Metamorfikoak

Beste harri batzuetatik eratorritako harriei esaten zaie harri metamorfikoak. Tenperatura oso altuek edota presio handiek eraldatu egin ditzakete harriak. Horrelako eraginen ondorioz eraldatutako harriei metamorfikoak deitzen zaie.

Sinklinala

Lurrazalak bereganatzen duen egitura geologiko bat da, tolesdura baten eraginez sortua, plaka tektonikoen mugimendu konbergenteen ondorioz. Materialaren kurbadura beherantz ematen da.

Antiklinala

Lurrazalak bereganatzen duen egitura geologiko bat da, tolesdura baten eraginez sortua, plaka tektonikoen mugimendu konbergenteen ondorioz. Materialaren kurbadura gorantz jotzen du.

Entradas relacionadas: