Geologia eta Eboluzioa: Lurraren eta Biziaren Historia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,41 KB

Geologia eta Lurraren Historia

Teoria Geologiko Nagusiak

  • Katastrofismoa

    Lurrean ikusitako aldaketak iraganean gertatutako kataklismo puntualen ondorio dira (natura handi baten eraginez). Gainera, hondamendi bakoitzaren ostean Jainkoaren kreazio berri bat gertatzen dela zioten.

  • Gradualismoa

    Katastrofismoaren aurkakoa da. Teoria honen arabera, Lurraren historiako aldaketak pixkanakakoak izan ziren. Jainkoaren esku-hartzeaz ere hitz egiten zuen.

  • Aktualismoa edo Uniformismoa

    Geologia modernoaren oinarri da. Jainkoaren eragina alde batera uzten du. Teoria honen arabera, prozesu geologikoak uniformeak dira. Beraz, gaur egun gertatzen diren prozesu geologikoak gure planeta eratu zenetik gertatu dira.

  • Geologia Modernoa

    Iraganeko prozesu geologikoak eta gaur egungoak berberak dira, baina intentsitate aldakorrekoak.

Erregistro Estratigrafikoa

Arroka sedimentarioen estratuetan dagoen informazioari erregistro estratigrafikoa deitzen zaio.

  • Estratuen Ezaugarriak

    • Estratifikazio-planoak: estratuak bereizten dituen gainazala.
    • Potentzia: lodiera.
    • Okerdura.
    • Faziesa: fosilak.
  • Estratuetako Informazioa

    Informazio kronologikoa, ingurune-kondizioei buruzko informazioa eta prozesu geologikoei buruzko informazioa.

  • Erregistroaren Interpretazioa

    Estratuak aztertzeaz, interpretatzeaz eta Lurraren iragana berregiten saiatzeaz arduratzen den geologiaren atala da.

  • Printzipio Estratigrafikoak

    • Estratuen Gainjartzearen Printzipioa

      Kronologikoki ordenatuta daude.

    • Hasierako Horizontaltasunaren Printzipioa

      Horizontalean antolatuta daude.

    • Albotarako Jarraitasunaren Printzipioa

      Estratuek konposizio bera eta adin bera dute.

    • Gertaera Geologikoen Hurrenkera

      Gertaera geologiko oro sekuentzia edo segida hori eratu ostekoa da.

    • Faunaren Segidaren Printzipioa edo Korrelazioarena

      Espezie beraren fosilak dauzkaten bi estratuk adin bera dute.

    • Aktualismoaren edo Uniformismoaren Printzipioa

      Iraganean gertatutako prozesuak, gaur egungoetatik abiatuta ondoriozta eta esplika daitezke.

Datazio Metodoak

Lurrean izandako gertaerak une batean kokatzeko, eskala kronologiko bat erabiltzen da.

  • Datazio Erlatiborako Metodoak: Denbora-eskala zehatzik ez dute ematen.
  • Datazio Absoluturako Metodoak: Gutxi-asko zehatz batean kokatzeko balio dute.

Karbono-14 bidezko Datazioa

Adibidea: Karbono-14aren bidezko datazioa. Karbonoa C12 eta C14 isotopoen nahaste bereizgarri batez osatuta dago.

Jaiotzen denetik, organismoak karbonoa hartzen du. Hiltzen denean, karbonoa hartzeari uzten dio. C14a, erradioaktiboa denez, desintegratu egiten da, erritmo konstantean.

Hilda dagoen organismo batean C14 geratzen den neurtuz gero, duela zenbat hil zen jakin daiteke. Gehienez ere 60.000 urte inguru dituzten hondakin biologikoak soilik datatu daitezke.

Mapa eta Zehar-ebaki Geologikoak

Azterketa estratigrafikoak mapa eta zehar-ebaki geologikoen bidez adierazten dira.

  • Mapa Topografikoak: Erliebearen adierazpen grafikoak dira, plano batean eginak.
  • Profil Topografikoak: Bi erreferentzia-puntu artean erliebea nolakoa den irudikatzen dute.

Mapa geologikoak arrokei buruzko informazioa daukaten mapa topografikoak dira. Zehar-ebaki geologikoak arrokei buruzko informazioa ematen duten profil topografikoak dira.

Historia Geologikoa Berregitea

Azterketa estratigrafiko guztiak laburbilduz, eskualde horretako historia geologikoa berregin daiteke. Horretarako, arroka-estratuak kronologikoki ordenatu ostean, zutabe estratigrafikoa egin behar da eta prozesu geologikoak zerrendatu.

  • Zutabe Estratigrafikoa: Arroka-estratuen ordena kronologikoaren adierazpena.
  • Prozesu Geologikoen Deskribapena: Eragina izan zuten prozesu geologikoak deskribatzea.

Batzuetan, zutabe estratigrafikoan hutsune handiak izaten dira, erregistro estratigrafikoa osatu gabe dagoelako. Hori gertatzearen arrazoia zera da: prozesu geologikoek zenbait estratu ezabatu egin dituztela.

Erregistro estratigrafikoa sakabanatuta egon ohi da bi arrazoirengatik: arro sedimentarioa oso zabala zelako eta higadurak zatitu egin zuelako.

Historia geologiko osoa berregin nahi denean, korrelazio estratigrafikoa erabiltzen da. Helburua desberdinetan adin bereko bi estratu aurkitzea eta gainjartzea da.

Lurraren Historia Geologikoaren Eskala

Lurraren historia geologikoa EONAK, ERAK, ALDIAK eta EPOKAK bezalako unitateetan banatzen da.

Eboluzioa eta Biziaren Jatorria

Bioaniztasunaren Jatorria

  • Espezieen Aniztasuna

    Ekosistemetan dagoen espezie guztien batura eta horien portzentajea.

  • Aniztasun Genetikoa

    Espezie bereko indibiduoen genometan dagoen askotarikotasuna, beren ingurunera moldatzeko eta eboluzionatzeko bidea ematen diena.

  • Aniztasun Ekologikoa

    Lurrean ekosistema asko daude.

Teoria Ebolutiboak

  • Fixismoa

    Espezieak ez dira aldatzen; Lurrean agertu zirenetik bere horretan iraun dute.

  • Kreazionismoa

    Espezie biologikoak Jainkoak sortu zituen, Bibliaren arabera.

  • Katastrofismoa (Eboluzioaren Testuinguruan)

    Katastrofe baten ondorioz Jainkoak sortzen dituen espezie berriak.

  • Teoria Eboluzionistak

    Bizia sortu eta pixkanaka aldatuz joan da historian zehar, espezie berriak lehendik zeuden espezieen aldaketetatik sortuz.

    • Lamarcken Teoria Ebolutiboa (Transformismoa)

      Espezieak pixkanaka aldatuz joaten dira, organismoak ingurunean gertatutako aldaketetara moldatzen dira. Teoria honek defendatzen duen mekanismo ebolutiboa hartutako karaktereen herentzia da, premisa hauetan oinarritua:

      • Organismoek hobetzeko joera dute.
      • Ingurunean aldaketak gertatzen direnean, organismoek organo batzuk gehiago edo gutxiago erabiltzen dituzte, eta horrek transformatzea eragiten du: beharrezkoak diren organoak garatu egiten dira, eta hain funtzionalak ez direnak, aldiz, atrofiatu.
      • Hartutako aldaketak ondorengoei transmititzen dizkiete, eta, hala, espezieen eboluzioa gertatzen da.
    • Darwinen Teoria Ebolutiboa (Hautespen Naturala)

      Wallacek ere Darwinen ondorio berberetara iritsi zen.

      • Espezie bateko indibiduo bakoitzak besteek ez bezalako ezaugarriak ditu. Ezaugarri berezi horiek ondorengoek heredatu egiten dituzte.
      • Naturan baliabideak mugatuak direnez, espezie bereko indibiduoen artean bizirik irauteko borroka edo lehia sortzen da.
      • Ezaugarri onuragarriak dituzten indibiduoek bizirik irauten dute, ondorengo gehiago dituzte, eta hauek ezaugarri horiek heredatzen dituzte.
      • Aldaketa txiki horiek pixkanaka metatu egiten dira, eta, denboraren joanean, espezie berriak sortzen dira.
    • Neodarwinismoa (XX. Mendea)

      Hautespen naturala dela defendatzen du eta aldaketa genetikoek gertatzen direla.

      • Populazio orotan aldakortasun genetikoa dago mutazioengatik, alelo desberdinak direla eta, birkonbinazioagatik eta homologoengatik.
      • Unitate ebolutiboa ez da indibiduoa, populazioa baizik, eta populazioan alelo bakoitzaren maiztasun desberdinak daude, baita aleloen genotipo-konbinazioen maiztasun desberdinak ere.
      • Hautespen naturalak eraginda, populazioan aleloen maiztasunak aldatzen dira. Ingurune-kondizioek alelo-konbinazio egokiena duena bizirik mantenduko da.
    • Saltazionismoa

      Neodarwinismoak eboluzioa esplikatzean topatzen zuen oztopo handienetako bat azaltzeko sortu zen. Aldaketa ebolutiboak etenka gertatzen dira. Hau da, organismoek denbora luzean ia batere aldatzen ez diren epeak izaten dituzte, oreka ebolutiboak deiturikoak. Ondoren, aldaketa ebolutibo azkarrak gertatzen dira, etenak, espezie berriak sortuz. Teoria honek fosilen erregistroan ageri diren saltoak eta etenak azaltzen ditu, non tarteko formak urriak diren.

    • Neutralismoa eta Jito Genetikoa

      Mekanismo ebolutibo nagusia jito genetikoa da; hau da, populazioen genometan ausaz gertatutako aldaketak. Hautespen naturala ez da mekanismo ebolutibo nagusia. Aldakortasun genetikoa eragiten duten mutazioak hiru eratakoak izan daitezke: positiboak, negatiboak eta neutroak. Mutazio onuragarriak mantentzen dira, kaltegarriak desagertu, baina neutroak ausaz finkatzen edo desagertzen dira.

      Jito genetikoa populazioa hondamendi natural edo migrazio baten ondorioz asko murrizten denean gertatzen da. Gutxitutako populazioaren gene-maiztasunak jatorrizko populazioarenak ez bezalakoak izan daitezke. Horrek aldaketa genetikoak ausaz eragiten ditu populazioan.

Beste Mekanismo Ebolutibo Batzuk

  • Hautespen Naturala
  • Jito Genetikoa
  • Sinbiosia: Bi izaki bizidunen arteko harremana, non biek onurak jasotzen dituzten.
  • Geneen Transferentzia Horizontala: Zelula batek beste bati material genetikoa transmititzea.
  • Koeboluzioa: Espezie batek eboluzionatzen badu, beste batek ere eboluzionatu beharko du bizirik irauteko.
  • Epigenetika: Geneen adierazpena kontrolatzen duten mekanismoak dira, eta inguruneko faktoreen eraginez aldatu egin daitezke.
  • Estalketa Lehenetsia edo Ez-Ausazkoa: Ezaugarri fenotipiko batzuen araberakoa (homogamia, endogamia, heterogamia).
  • Gene-Fluxua: Populazio batzuetatik beste batzuetara alelo-transferentzia gertatzea da, eta gene-maiztasunak aldatzea eragiten du (migrazioa).

Biziaren Jatorriaren Hipotesiak

Gizakiak, bere buruaren kontzientzia eta ingurunearena duenetik, biziaren jatorria azaldu nahi izan du. Proposatutako hipotesiak:

  • Naturaz Gaindiko Jatorria

    Izaera magikoa edo naturaz gaindikoa.

  • Berezko Sorrera edo Abiogenesia

    Izaki bizidunak materia bizigabetik sortzen direla dio.

  • Pasteurren Esperimentua (Berezko Sorreraren Teoriaren Aurka)

    Lepo estuko matrazean, mikroorganismoak ezin dira sartu, eta, beraz, ingurune elikagarria ez zen sekula kutsatzen. Lepoa hautsitakoan, mikrobioak sartu eta ingurune elikagarria hondatzen zen.

  • Oparinen eta Haldaneren Hipotesiak

    Materia organikoa molekula ez-organikoetatik sortu zela diote.

Espeziazioa

Aldaketa ebolutiboak metatzearen ondorioz espezie berriak sortzeko prozesua da. Honela gertatzen da:

  • Ugaltze-isolamendua gertatzen denean, espezie bereko indibiduoen artean taldeak sortzen dira, ugaltzen ez direnak eta generik trukatzen ez dutenak.
  • Populazio berriek zeinek bere aldetik eboluzionatzen dute. Populazio bakoitzak bere aldaketa ebolutiboak izango ditu, eta, beraz, dibergentzia bat gertatuko da.
  • Populazioen arteko diferentzia genetikoak direla-eta, ugaltzea ezinezkoa bihurtzen denean, espezie berriak sortzen dira. Espezie hauek denborarekin eboluzionatzen eta elkarrengandik urruntzen jarraituko dute.
  • Horrela sortutako espezieak espezie arbaso beretik datoz, arbaso komun bat dute.

Espeziazio Mota Desberdinak

Ugaltze-isolamenduaren kausen arabera, espeziazio mota desberdinak bereizten dira:

  • Espeziazio Geografikoa edo Alopatrikoa (Arruntena)

    Populazioa bi edo gehiagotan banatzen denean gertatzen da, eta barrera geografikoengatik isolatuta geratzen direnean. Populazio handiak izaten dira, eta hautespen naturalak eragiten du dibergentzia.

  • Espeziazio Peripatrikoa

    Populazio bat sakabanatu eta lurralde berriak kolonizatzen dituenean gertatzen da. Lurralde horietan ugaltze-isolamendua gertatzen denean, populazio berriak txikiak izaten dira. Beraz, mekanismo nagusia jito genetikoa da.

  • Espeziazio Sinpatrikoa

    Ekosistemaren barruan nitxo ekologiko berriak agertzearen ondoriozkoa. Mota honetan, mekanismoak jito genetikoa nahiz hautespen naturala dira.

Entradas relacionadas: