Geologia: Definizio eta Prozesu Gakoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,14 KB
Magma
Lurraren edo beste planeten barneko arroka urtuen masak hartzen duen izena da. Tenperatura handiko nahasketa faseanitza da, osagai likidoz, gasez eta solidoz osaturik dagoena. Bere sorreratik, gainazalean solidotu baino lehenago goraka doan magmari laba deritzo. Magma hozten denean, arroka igneoak sortzen dira.
Laba
Laba erupzio batean sumendi batek jariatutako arroka urtua da. Labak magman du jatorria, planeta barnean eratzen dena lurrazala baino geruza sakonagoetan.
Harri Sedimentarioa
Sedimentazio-prozesuak lurrazalean edo horretatik hurbil dauden inguruetan gertatzen dira, sedimentazio-arroak deiturikoetan. Oro har, behealdeko inguruak dira eta horietan higaduratik datozen materialak metatu ohi dira, hala nola ibai-oheetan eta itsasondoetan.
Arriskua
Ezbeharra edo kaltea dakarren zerbait gertatzeko probabilitatea.
Isosista
Lurrikara bat gertatzean intentsitate bereko puntuak elkartzen dituen lerroa da.
Diapiroa
Arroka sedimentarioetan, azpian kokatutako material bigunek (gatza eta buztina, adibidez) intrusioak egitean sortzen diren egitura geologikoak dira, dentsitate txikiagoaren ondorioz goraka eragiten duten indarraren eraginez.
Narrasketa edo Creep
Grabitatearen ondorioz mendien maldetan prozesu geldo baten bidez gertatzen den apurketa.
Lokatz-koladak
Lokatz-fluxuak edo lokatz-koladak, lurra urarekin nahasten denean gertatzen diren lur-mugimenduak dira.
Hidrograma
Ibai baten emaria hidrograma deituriko kurba baten bidez neurtzen da. Urte osoko emariaren aldaketaren arabera edo egun batzuen inguruan egiten dira. Ibai baten erantzuna aurreikusteko balio du.
Harana
Lurrazaleko sakongunea da, forma luzekoa eta ibai edo glaziar baten higadurak sortua. Inklinatua da, itsasorantz, laku baterantz edo arro baterantz.
Ibai-emaria (Kaudala)
Ibai batek eramaten duen ur kantitateari deritzo. Prezipitazio kopuruaren arabera gora edo behera egin dezake.
Oinarrizko Ibai-mailaren Altuera
Q, emari batek garraiatzen duen material kopurua; eta C, ibaiak une jakin batean garraiatzen duen garraioa. Bi alderdi edo ezaugarri horien artean oreka lortzen da, baina horretarako, ibaiak bere atal guztietan bere altuera gutxitzen du.
Higadura Igokorra edo Erremontantea
Oinarrizko maila jaisten denean gertatzen den prozesua da higadura igokorra edo erremontantea; eta honi, higadura orokorra ere deitu ahal zaio. Prozesu horretan, ibaien ibilguek irregulartasunak dituzte haien abiadura handitu egiten delako; horrela, higaduraren ahalmena ere gehituz.
Meandroa
Ibaiak oinarrizko maila bilatzen duen bitartean, egitura hau hartzen du, hau da, egitura kurbatua.
Diagenesia
Sedimentuak mekanismo fisiko-kimiko edo biokimikoen bidez arroka sedimentario bilakatzean gertatzen den prozesua da.
Orogenesia
Mendien osatzea edo berritzea da, litosfera kontinentalaren eremu zabalago edo txikiagoen deformazio konpresiboek sortua. Loditze kortikal bat sortzen da, eta materialek hainbat deformazio tektoniko konpresibo jasaten dituzte, tolesturak, failak eta mantu-luzapenak barne.