Geologia: Arroken Zikloa, Litosfera eta Sismika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,33 KB

Arroken Motak

Arroka Magmatikoak (Igneoak)

Sortzen dira: Magma hoztu eta solidotzean. Bi mota nagusi:

  • Bolkanikoak: Azalean solidotzen dira → hozte azkarra, kristal txikiak.
  • Plutonikoak: Barnean solidotzen dira → hozte motela, kristal handiak.

Adibideak: Granitoa (plutonikoa), basaltoa (bolkanikoa).

Arroka Metamorfikoak

Beste arroka batzuk presio eta tenperatura handien ondorioz eraldatzen dira. Beti solido egoeran mantentzen dira.

Adibideak: Kareharria → Marmola / Buztina → Arbel.

Arroka Sedimentarioak

Sortzen dira: Meteorizazioa + higadura → sedimentuak → metaketa + zementazioa (litogenesia).

Mota:

  • Detritikoak: Pikorren metaketaz (harea, konglomeratuak).
  • Kimikoak: Disoluzioetatik (gatz-harrobiak).
  • Organikoak: Hondakin bizidunez (ikatz, kareharria).

Adibidea: Flysch (Zumaia).

Arroken Zikloa

Arroka guztiak elkar eralda daitezke:

  • Igneo → (higadura) → Sedimentario
  • Sedimentario → (P/T) → Metamorfiko
  • Edozein → (urtzea) → Magma → Igneo berria

Energia Iturriak:

  • Barne-energia: Lurraren barrukoa (sumendiak, lurrikarak, orogenia).
  • Kanpo-energia: Eguzkia (meteorizazioa, higadura, sedimentazioa).

Litosfera eta Plaken Mugimenduak

Muga MotaMugimenduaLitosferaFenomenoakAdibidea
DibergenteaUrruntzen diraSortzen daBolkanismoa, lurrikarak, ozeano-gandorrakIslandia
KonbergenteaElkartzen diraSuntsitzen daSumendiak, mendikateak, fosak, lurrikarakAndeak, Himalaya
KontserbakorraLateralki mugitzen diraMantentzen daLurrikarakSan Andres faila

Konbergentearen Kasuak

  • Ozeano + Kontinente: Subdukzioa → fosa ez sakona + arku kontinentalak (Andeak).
  • Ozeano + Ozeano: Fosa sakona + uharte-arkuak (Japonia).
  • Kontinente + Kontinente: Obdukzioa → mendikate interkontinentalak (Himalaya).

Lurrikara eta Sumendiak

Lurrikara

  • Sortu: Arroka blokeak tentsioz apurtzean.
  • Hipozentroa: Lurreko barnean apurketa puntua.
  • Epizentroa: Hipozentroaren gainetik lurrazalean.
  • Neurketa:
    • Magnitudea: Energia (Richter).
    • Intentsitatea: Ondorioak (Mercalli).

Sumendiak

  • Sortu: Magma gorantz igotzean.
  • Magma: Ganbera magmatikoan edo kanpora (erupzioa).
  • Kanporatzen du: Lava, gas eta hautsa.
  • Non: Plaken mugetan.
  • Ondorioak: Lurralde berriak, arrisku naturala.

Lurraren Egitura eta Uhin Seismikoak

Metodoak

  • Zuzenak: Zulaketak (gehienez 13 km, Kola).
  • Zeharkakoak: Uhin sismikoen azterketa.

Uhin Motak

Uhin MotaEzaugarriaHedapena
P (primarioak)Azkarrenak, luzetarakoSolido eta likidoetan
S (sekundarioak)ZeharkakoakSoilik solidoetan
L eta R (azalekoak)Azalean, kalte handienakAzalean

Ondorioa: Lurra geruzaz osatua dago (Lurrazala, Mantua, Nukleoa).

Entradas relacionadas: