Geografia eta Lurralde Antolaketako Kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,38 KB

Geografia: Lurrazalean gertatzen diren izadi, biologia eta giza gertaerak aztertzen dituen zientzia da.

Mapa: Mapa bat fenomeno edo gertaera erreal baten abstrakzio sinbolikoa da; azaltzeko, aztertzeko, interpretatzeko eta balioesteko erabiltzen da.

Paisaia: Lurralde baten kanpoko fisonomia da paisaia. Faktore naturalaren (erliebea, flora, fauna) eta giza faktoreen (jarduera ekonomikoak eta kulturalak) eragina jasotzen du.

Europar Batasuna eta Haren Aurrekariak

Erromako Ituna

Erromako Ituna: 1957an sinatutako EB-ren bi hitzarmenetako bat da. Lehenak Europar **Amankomunetako Merkatua** ezarri zuen eta bigarrenak **Energi Atomikoaren Europar Elkartea** sortu zen. Herrialde sinatzaileak hauexek izan ziren: Mendebaldeko Alemania, Belgika, Frantzia, Italia, Luxenburgo eta Herbehereak. Europan, lehenengo nazioz gaindiko erakundeak izan ziren.

Europar Batasuna

Europar Batasuna (EB): Europar Batasuna (EB) Europako 27 estatuk osatzen duten nazioz gaindiko erakundea da. 1993ko azaroaren 1ean **Batasunaren Tratatuarekin** sortu zen. 1957an sortu zen Europako Komunitate Ekonomikoaren (EEE) ordezkaria da. Bere helburua ekonomikoaz gaina politikoa eta soziala da. Brusela da Europar Batasuneko erakundeen egoitza nagusia; bertan daude Kontseiluaren, Komisioaren eta Legebiltzarreko egoitza administratiboa. Parlamentuari dagokionez, Estrasburgo da hiriburu ofiziala, Brusela hiriburu exekutiboa eta Estrasburgo hiriburu administratiboa.

Euskal Herriko eta Lurraldeko Egiturak

Autonomi Erkidegoa

Autonomi Erkidegoa: Espainiako konstituzio antolamenduaren barruan dagoen lurralde entitatea da, legegintza autonomia eta betearazle ahalmenak dituena eta bere ordezkarien bitartez bere burua administratzeko ahalmena duena.

Mendikate Motak eta Egiturak

Aintzinako Mendiak

Aintzinako Mendiunea: Hertziniar orogeniak sortutako erliebeak dira; antzinako plakak deformatu edo makurtzerakoan, gero higadurak suntsitu zuena eta Alpetar orogeniak altxatu eta gaztetu zuena (adibidez, Sistema Zentrala/Leongo mendiak).

Tolestura Mendiak

Tolestura Mendikatea: Mendikate gazteak dira, Aro Tertziarioan Orogenia Alpetarren mugimendu orogenikoek sortutakoak, geosinklinal batean Sekundarioan zehar pilatutako sedimentuak tolestzean.

Arro Sedimentarioa

Arro Sedimentarioa: Sedimentuen metaketa garrantzitsua da, lurgainaren higaduraren ondorio dena. Arro sedimentario bati buruz hitz egiteko gutxienezko baldintzak dira 100 m sedimentu lodiera eta 10 km² eremua. Hala ere, hainbat kilometrotako lodiera eta milaka kilometro karratuko eremua oso ohikoak dira. Adibidez: Ebroren arroa.

Klima eta Geomorfologia

Modelatu Karstikoa

Modelatu Karstikoa: Kaltzio-karbonato proportzio handia duen harri sedimentarioa da. Bestetik, konposatu kimiko hau erraz disolbatzen da gas karbonikoz kargatutako uretan; honela, uraren erasoak eragin nabarmena du kararrian, kararra higatu eta modelatu egiten baita disolbaketaren ondorioz. Paisaia karstikoa sortzen da. Gainazalari dagokionez, kararra disolbatzen denean guztiz pitzatu eta zatitutako harri-egiturak dira. Honako paisaiak sortzen dira:

  • Dolina
  • Uvala
  • Kobazuloa
  • Leizea

Entradas relacionadas: