Geografia eta Lurralde Antolaketa: Oinarrizko Kontzeptuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,36 KB
1. Multzoa: Oinarrizko Eduki Geografikoak
Ikasgai honen multzo guztietan komunak diren edukiak aztertuko ditugu jarraian:
- Geografia: Lur planetaren gainazala deskribatzea eta azaltzea helburu duen zientzia da.
- Mapa: Mapa bat eskualde bateko edozein aldagai irudikatzen duen adierazpen grafikoa da, normalean bi dimentsioko planoan.
- Paisaia: Paisaia edo inguraldea biztanleria jakin batek sumatutako lurralde zatia da, izaera naturalak eta gizakiak eta hauen arteko harremanak sortua.
2. Multzoa: Lurraldea Antolatzeko Moduak
Espazio Geografikoaren Batasuna eta Aniztasuna
- Erromako Ituna: Erromako Ituna 1957ko martxoaren 25ean sinatu zuten Alemaniako Errepublika Federalak, Frantziak, Herbehereek, Luxenburgok, Belgikak eta Italiak. Itun hau Europako Batasuna eraikitzeko prozesuan aurrerapauso garrantzitsua izan zen.
- Europar Batasuna (EB): Europar Batasuna Europako 28 estatuk osatzen duten nazioz gaindiko erakunde bat da. 1993ko azaroaren 1ean Maastrichteko Itunarekin sortu zen.
- Autonomia Erkidego: Autonomia erkidegoa Espainiako antolamendu konstituzionalaren barnean dagoen lurralde-entitate bat da. Estatuaren banaketa administratiboa da.
3. Multzoa: Dinamika Ekogeografikoak
Egitura Geologikoa eta Klimatologia
Unitate Morfoestruktural:
Plaka tektonikoen mugimenduaren eta higaduraren ondorioz sortutako erliebea da.Mendizune Zahar / Mazizo Zahar:
Hertziniar orogenian, lehen aroan, eratutako mendikate higatuen plataformak dira. Antzinako mendikateen hondarrak geratzen dira eta egungo arro sedimentarioen oinarria osatzen dute.Tolesgura Mendikate:
Forma aldakorreko erliebe-unitatea da, bi plaka tektonikoak hurbildu eta beraien artean egindako tolesturaz eta konpresioaz sortzen dena. Aro tertziarioan sortuak.Arro Sedimentario:
Arro sedimentarioa sedimentazio eremu handia da, 100 m sedimentu lodiera eta 10 km² eremua gutxienez duena.Modelatu Karstiko:
Kareharrietan erliebeak hartzen dituen formen multzoa da, kaltzio karbonatoaren disolbatzean sortzen dena.Klima:
Klima eskualde bateko egurats edo atmosfera-egoeren seriea da, beraz, denbora luzean neurtuak.Eguraldi:
Eguraldia halako une batean atmosferak daukan egoera da, hainbat elementu meteorologikoz definitua.Eguraldi Mota:
Eguraldi berean bereizten ditugun egoera klimatikoak: euritsua, lainotsua, eguzkitsua...Ekintza Gune:
Goi presioko (antizikloi) eta behe presioko (depresio) aire-masak dira eta eguraldi moten eragile dira.Aire Masa:
Atmosferan gertatzen den aire mugimendua.Arro Hidrografiko:
Lurraren atal bat da, bertako urak ibai nagusi batera eta ibai adarretara iristen dira.Ibai Erregimen:
Ibai bateko ur-bolumenak edo emariak urtean zehar dituen gorabeherak.Landaredi Potentzial:
Leku batean berez sor daitezkeen landaredi teorikoa, kanpoko eragin nahastailerik gertatzen ez bada.Baliabide Natural:
Baliabide naturalak, naturan dauden eta baliabide kontsidera daitezkeen elementuen multzoa da.Arrisku Natural:
Faktore naturalek eragindako arriskuak dira.