Geografia eta Ingurumen Terminoen Hiztegia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,29 KB

Hona hemen hainbat termino geografiko eta ingurumenari buruzko definizio zehatzak:

Definizio Geografikoak

  • Geografia: Lurraren azterketa da, eta beronen itxura, kontinenteak, ibaiak, herrialdeak, mendiak, hau da, aspektu fisikoen eta gizakiarekin erlazionatuta dauden aspektuen harremanak ikertzen dituen zientzia da.
  • Mapa: Eskualde bateko edozein aldagai irudikatzen duen adierazpen grafikoa da.
  • Paisaia: Natura-ingurunearen osagai fisiko eta biologikoen eta giza jatorriko osagaien arteko elkarreraginaren emaitza da.

Egitura Geologikoak eta Erliebea

Unitate Morfoestrukturalak

  • Unitate morfoestrukturala: Egitura geologiko eta modelaketa konbinatzetik sortzen diren erliebe multzo handiak.
  • Mendigune zaharra/Mazizo zaharra: Paleozoikoko material kristalino eta metamorfiko zurrunek sortutako egitura geologikoa, alpetar orogenesian ezin izan zirenak tolestu eta desitxuratu ziren konkor edo hausturaren bidez.
  • Tolestura-mendikatea: Forma aldakorreko erliebe-unitatea da, bi plaka tektonikoak hurbildu eta beraien artean egindako tolesturaz eta konpresioaz sortzen dena. Honen ondorioz, mendi hauen tontorrak altuak eta malkartsuak izaten dira.
  • Arro sedimentarioa: Hondoratze-eremua, non higaduraren ondorioz materia sedimentarioen pilaketa gertatzen baita.
  • Modelatu karstikoa: Kareharrietan erliebeak hartzen dituen formen multzoa da; endokarstikoak, lurrazpian eratzen direnak, eta forma exokarstikoak, azalean eratzen direnak.

Klima eta Hidrografia

Fenomeno Atmosferikoak

  • Klima: Eskualde bateko egurats edo atmosfera-egoeren seriea da, denbora luzean neurtua.
  • Eguraldia: Une jakin batean atmosferak daukan egoera da, hainbat elementu meteorologikoz definitua.
  • Eguraldi mota: Atmosferak izan ohi dituen egoera tipifikatuei deritzo, egonkor edo ezegonkorra izan daitekeelarik. Elementu atmosferikoen konbinaziotik finkatzen dira. Iberiar Penintsulan, adibidez, iparreko hotzaldia, Levanteko ekaitzak (tanta hotza), barnealdeko eguraldi eguzkitsua, baita udako ekaiztsuak ere aurki ditzakegu.
  • Ekintza-gunea (Antizikloia eta Depresioa – Borraska): Presio altuko (antizikloi) eta behe-presioko (depresio) gunea, maiztasun estatistikoan leku jakin batean kokatzen dena eta bere inguruko aire-masak eta fluxuak bideratzen dituena.
  • Aire-masa: Aire gorputz erraldoia, propietate fisiko homogeneoak dituena, bereziki tenperatura eta hezetasuna.

Uraren Zikloa

  • Arro hidrografikoa: Ibai batek eta haren ibaiadarrek drainaturiko lurraldea.
  • Ibai-erregimena: Ibai bateko ur-bolumenak edo emariak urtean zehar dituen gorabeherak, prezipitazio-motekin eta maiztasunarekin erlazioa duena.

Baliabideak eta Arriskuak

Ingurumen Baliabideak
  • Landaredi potentziala: Leku batean berez sor daitezkeen landaredi teorikoa, kanpoko eragin nahastailerik gertatzen ez bada.
  • Baliabide naturala: Naturan aurkitzen ditugun elementuak dira, hau da, naturak eskaintzen dituenak gizakiak ezer egin gabe.
  • Arrisku naturala: Toki bateko biztanleriak edo tokiak berak kalteak sufritzeko dauzkan aukerak dira, fenomeno natural jakin batengatik.

Erakunde Politikoak

Definizio Politiko-Geografikoak
  • Erromako Ituna: 1957an Belgikak, Herbehereek, Luxenburgok, Frantziak, Alemaniako Errepublika Federalak eta Italiak sinatutako akordioa, CEE/EEE (Europako Erkidego Ekonomikoa) eta EURATOM (Energia Atomikoaren Europako Erkidegoa) sortzeko.
  • Europar Batasuna: Europako Elkarte Ekonomikoaren ondorengo bezala 1993an eratutako elkarte ekonomiko eta politikoa. Gaur egun, 27 estatuz osatuta dago. Parlamentua, Europar Batasuneko Ministro Kontseilua eta Batzordea dira erabaki organo nagusiak.
  • Autonomia-erkidegoa: Bere ordezkarien bidez bere burua administratzeko ahalmena eta autonomia legegilea eta betearazteko eskumenak dauzkan Espainiako lurralde-entitatea.

Entradas relacionadas: