Geografia eta Gizarte Zientzietako Oinarrizko Kontzeptuak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,99 KB
Politika eta Gizartea
- Erromako Ituna: 1957an, EEEko estatuek (Frantzia, Alemania Errepublika Federala, Italia eta Benelux) EEE eta Euratom eratzeko sinatu zuten akordioa.
- Europar Batasuna: Estatuz gaindiko erakundea da, Europako estatu subirano eta independenteek osatzen dutena.
- Zentsua / Errolda: Herrialde edo udalerri bateko biztanleriaren une zehatz bateko zenbaketa.
- Autonomia Erkidegoa: Espainiako antolamendu konstituzionalaren barnean dagoen lurralde-entitatea. Estatuaren banaketa administratiboa.
Geologia eta Erliebea
- Mendigune Zaharrak: Aro tertziarioan sortutako mendikatea da, zokalo baten bloke bat Alpetar orogenesiaren ondorioz berriz altxatzean. Mendigunea altuera txikiko mendiek osatzen dute, higadura handia jasan baitute, eta Aro primarioko materialak dituzte.
- Endogune Zaharrak: Aro Paleozoikoan sortutako erliebe-unitatea, aldaketa kimiko handia jasan duten materialez osatuta (kuartzoa, granitoa, eskistoa, arbela).
- Tolestura-mendikateak:
- Aro tertziarioko orogenesian sortutako goraguneak dira, jalkitako material sekundarioak (batez ere kareharriak) tolestean sortuak. Ondorioz, mendi horien tontorrak altuak eta malkartsuak izaten dira. Bitarteko mendikateak eta Alpetar mendikateak izan daitezke.
- Indar tektonikoen eraginez tolestutako materialez osatutako erliebe-unitatea. Material plastikoak izaten dira, eta sinklinalak eta antiklinalak dituzte.
- Arro Sedimentarioa:
- Sakonunea. Aro tertziarioan sortutako inguru hondoratuak dira, sedimentuz beteak (buztinez eta hareharriz batez ere). Sedimentuak desberdinak dira arroaren kanpoaldean eta erdigunean. Kanpoaldean, mendietatik gertu, materialik lodienak agertzen dira, eta xeheenak, ordea (buztina adibidez), erdigunean.
- Higatutako, garraiatutako eta metatutako materialez osaturiko esparrua. Hareharria, ikatza, buztina eta igeltsua dira ohikoenak.
- Modelatu Karstikoa / Erliebe Karstikoa:
- Kareharrietan erliebeak hartzen dituen formen multzoa da, kaltzio karbonatoa disolbatzean sortzen direnak. Forma horiek endokarstikoak (lur azpian eratzen direnak) eta exokarstikoak (azalean eratzen direnak) izan daitezke.
- Kareharri inguruan egon daitekeen moldatzea. Kaltzio karbonatoa desegitean sortzen da.
Hidrografia, Klima eta Bio-Prozesuak
- Arro Hidrografikoa: Lur eremu bat da, non euritik, elurretik edo izotzetik datorren ura, aldapan behera, ur multzo berera isurtzen den. Ur multzo hori (ibaia, aintzira, ozeanoa edo itsasoa) izango da. Arro hidrografikoan, lurrazaleko urak baino ez dira kontuan hartzen.
- Uren Muga Lerroa / Uren Banalerroa: Bi arro hidrologiko edo bi isurialderen arteko muga da, Euskal Herrian zehazki isurialde atlantikoa eta mediterraneoa bereizten dituena.
- Ekintza Guneak (Antizikloia eta Borraska): Goi-presioko (antizikloia) eta behe-presioko (borraska) aire-masak dira, eta eguraldi moten eragile dira. Antizikloiek inguruan presio baxuagoko guneak izaten dituzte. Horien barnean airea goitik behera mugitzen da eta eguraldi egonkorra eta eguzkitsua sortzen dute.
- Landaredi Potentziala: Inguru batean berez sor daitekeen landaredia da, bertako klima, lurzoru eta faktore naturalen araberakoa; gizakiaren interbentziorik gabekoa.
- Desertifikazioa / Basamortutzea:
- Hainbat kausarengatik toki batean landaredia eta lurzorua basamortu ezaugarriak hartzera bultzatzen dituen prozesua da. Basamortuko egoera basamortuaren mugetatik harat hedatzea eragiten du.
- Higaduraren, landarediaren desagertzearen eta giza eragin kaltegarriaren ondorioz sortutako paisaia.
- Padura: Itsasoko urek hartutako lurrak.