Geografia Fisikoa eta Landaredia Euskal Herrian: Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,82 KB

Meteorologia

Presio Atmosferikoa

Depresioa: Behe presioetan sortzen den gorantz doan aire masa beroa. 1016 mb baino gutxiagoko zentroak dira. Inguruko aireak betetzen du hutsunea. Haizea barrurantz eta erloju orratzen kontrako norabidean mugitzen da.

Antizikloia: Goi presioko gunea, beherantz doan aire masa hotzarekin. 1016 mb baino gehiago. Eguraldi egonkorra eta haizea kanporantz eta erloju orratzen norabidean.

Hodeiak eta Lainoak

Hodeitza: Zerua estaltzen duen atmosferaren egoera. Hodei motak altueraren arabera: ninboestratoak edo kumuluak. Batzuek prezipitazioak eragiten dituzte.

Irradiazio Lainoak: Lurrak gauean beroa galdu eta aire hotzarekin kontaktuan sartzean sortzen direnak.

Abdekzio Lainoak: Aire masa bero eta heze bat lurzoru hotz batera iristean edo alderantziz sortzen direnak.

Tenperatura eta Haizea

Tenperatura: Aireak duen bero maila, Celsius gradutan (ºC) neurtua. Isotermak tenperatura bereko puntuak lotzen dituzten lerroak dira.

Presioa: Aireak lurrazalean egiten duen pisua, milibarretan (mb) neurtua. Isobarak presio bereko puntuak lotzen dituzten lerroak dira.

Haizea: Mugimendu horizontalean doan airea, presio aldeengatik sortua. Goi presioetatik behe presioetara mugitzen da beti.

Prezipitazioak eta Idortasuna

Prezipitazioak: Lainoetatik lurrazalera jaisten diren urak (likidoa edo solidoa). Milimetrotan (mm) edo metro kubikotan (m³) neurtzen dira plubiometroarekin. Isohietak prezipitazio bereko puntuak lotzen dituzten lerroak dira.

Idortasuna: Lurzoruan eta atmosferan ur falta. Prezipitazioak lurrunketa baino baxuagoak direnean gertatzen da.

Hezetasuna: Airean dagoen ur lurrun kantitatea. Itsasoarekiko hurbiltasunak eta tenperaturak eragiten dute. Tenperatura altuagoa, hezetasun txikiagoa.

Aire Masak eta Ekintza Zentroak

Aire Masak: Tenperatura, hezetasun eta presio ezaugarri jakin batzuk dituzten aire zatiak. Jatorrizko zonaren araberakoak. Espainiara hiru iristen dira: Artikoa, polarra eta tropikala. Itsasaldekoak hezeak eta kontinentekoak lehorrak izan daitezke.

Tropopausa: Troposfera eta estratosferaren arteko trantsizio gunea (10-15 km). Jet stream edo zorrotada korrontea hemen mugitzen da.

Zorrotada Korrontea (Jet): 9-11 km-ko altueran dagoen haize korronte indartsua, zirkulazio atmosferikoa gidatzen duena. Polarra eta tropikala izan daiteke. Abiadurak presioan eragiten du eta urtaroekin mugitzen da.

Ekintza Zentro Termikoa: Airea hoztu eta berotzeagatik sortutako presio eremuak.

Ekintza Zentro Dinamikoa: Zorrotada korrontearen abiadura aldaketek eta ibilbidearen goraguneek eta beheraguneek sortutakoak. Goraguneak antizikloiak eta beheraguneak borraskak dira.

Landaredia

Ibaiertzak

Ibaiertzeko Paisaiak: Lurzoru hezeak, ur eta hezetasun etengabearekin. Landare espezie gutxi batzuk soilik bizi dira (haltza, sahatsa, makala...). Ibaiei paralelo hedatzen dira.

Beste Kontzeptu Garrantzitsuak

Intsolazioa: Lurrazalak jasotako eguzki erradiazioa.

Klima: Espazio geografiko zabal batean atmosferak duen egoera.

Eguraldia: Espazio eta une zehatz batean atmosferak duen egoera.

Klimax Formazioa: Bere mugara iritsi den ekosistema.

Cliserie: Altitudearen eraginez mendietan gertatzen den landaredi zonazioa.

Koniferoak: Kono itxurako fruituak ematen dituzten zuhaitz eta zuhaixka erretxinatsuak (pinua, izeia...). Orratz formako hostoak dituzte.

Endemismoa: Lurralde jakin bateko landare formazio bereziak.

Likenak: 2400-3000 m-ko harritzetan hazten diren onddoak (eremupta rupicola).

Landare Formazioak

mantentzen dira, oso toki gutxitan iraun dutenak.

IBAIERTZEKO PAISAIAK: Lurzoru oso hezeak dira. Etengabeko ur eta hezetasunagatik landare espezie batzuk soilik bizi daitezke. Ibairekiko paralelo hedatzen dira ibai ertzetan zehar. Ekosistema honetan aurkitzen dira altza, sahatsa edo makala.


TROPOPAUSA: Troposfera eta estratosferaren arteko trantsizio duen eremua da. 10/15 km-ra dago lurrazaletik. Jet stream edo zorrotada korrontea tropopausa barrena mugitzen da. Airearen altuerako zirkulazio eremua da.

ZORROTADA KORRONTEA (JET):  9/11 kilometro bitartean dagoen egitura tubularreko haize-korronte indartsua, zirkulazio atmosferikoa gidatzen duena. Bi mota daude, polarra eta tropikala. Honen abiadura moteltzean, presio atmosferikoan eraginak izaten ditu. Urtaroen arabera zorrotada korrontea desplasatu egiten da. 

EKINTZA ZENTRO TERMIKOA: Airea hoztu eta berotzearen ondorioz sortzen diren presio eremuak.

EKINTZA ZENTRO DINAMIKOA:. Zorrotada korronteak abiadura galdu eta bere ibilbide zonaldetik ateratzea eragiten duten goraguneak eta aske ondorioz sortzen diren ekintza zentroak dira. Goraguneak antitzikloiak eta beheraguneak borraskak... 

HOSTO ERORKORREKO LANDAREDIA: Hosto erorkorreko zuhaitzak udazken eta neguko urtaroen artean beraien hostoak galtzen dituzten zuhaitzak dira. Zuhaitzak oro har garaiak eta laua dira. Espezie ohikoenak pagoa, aritza, ametsa eta arkametsa dira.

OTALURRA: Sastrakadi tinkoa da. Garaiera baxukoa (lau metrora irits daiteke). Basoz gaindiko eremuetan agertzen dira eta bertan nabarmentzen diren sastrakak txilarra, otea eta isatsa dira. 

ZUHAITZ HOSTO IRAUNKORRAK: Urtaro guztietan beren hostoak mantentzen dituzten zuhaitzak dira, Oso trinkoa ez den garaiera ertaineko zuhaitzez osatuta dago. Enbor oker, zimur eta sendoak. Enbor oker, zimur eta sendoak. Adarrek globulu formako adaburu zabalak eratu eta horrek sortutako itzalak intsolazio eta lurrunketa geldiarazten ditu. Artea edo artelatza… 

FLORA MAKARONESIARRA: Makaronesia Afrikako  kontinentearen iparraldeko 5 artxipelagok hartzen duten izena da. Eremu horietan nagusitzen dira landare batzuk, laurateak batez ere

Entradas relacionadas: