Geografia Fisiko eta Ekonomikoko Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,67 KB

Akuiferoa

Lurpeko ur-poltsak dira. Euri edo elur prezipitazioen urak lurzoruan iragaztean eta arroken hutsuneak betetzean sortzen dira, geruza iragazgaitz bat topatu arte.

Anplitude Termikoa

Leku bateko tenperaturen maximoaren eta minimoaren arteko aldea da. Urteko, hilabeteko edota eguneko tenperatura aldaketak neurtzeko erabiltzen da.

Antizikloia

Presio altuko ekintza-zentroa da. Inguruko presio baxuagoko guneez inguratuta dagoenez, aireak pisu handiagoa duenez, atmosferaren beheko geruzetara mugitzen da. Epe luzeko eguraldi egonkorra, aire lehorra eta zeru garbiak ekartzen ditu. Ipar hemisferioan erlojuaren orratzen noranzkoan mugitzen da.

Borraska edo Depresioa

Presio baxuko ekintza-zentroa da. Inguruko presio altuagoko guneez inguratuta dagoenez, aireak pisu txikiagoa duenez, atmosferaren goiko geruzetarantz jotzen du.

Isobara

Mapa batean presio atmosferiko bereko puntu guztiak lotzen dituen irudizko lerroa da.

Isohieta

Mapa batean denbora-tarte jakin batean prezipitazio kopuru bera izan duten puntu guztiak lotzen dituen irudizko lerroa da.

Isoterma

Mapa batean denbora-tarte jakin batean airearen tenperatura bera izan duten puntu guztiak lotzen dituen irudizko lerroa da.

Ur-banalerroa

Urak arro hidrografiko desberdinetara doazen puntuak lotzen dituen lerroa da. Gailur-lerroekin bat etorri ohi da. Banaketa lekuetan, gailurretan erortzen diren prezipitazioetako batzuk arro batera joaten dira eta, beste batzuk, aldiz, kontrako isurialdeko beste ibai-arro batera.

Isurialde Hidrografikoa

Urak itsaso berean isurtzen dituzten ibai-arroen multzoa da.

Ibilgua

Ur-korronteak zirkulatzen duen lurraren ahurtasun edo sakonune natural edo artifiziala da.

Delta

Itsas-mareak ahulak direnean eta alubioien metaketak higadura gainditzen duenean, zenbait ibairen bokalean sortutako ibai-sedimentuen pilaketa eremua da.

Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA)

Jarduera jakin batek ingurumenean duen eragina aztertzeko estrategia da. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa (IIE) giza jarduerek sor ditzaketen ingurumen-arazoak diagnostikatzeko tresna bat da.

Itsasadarra

Zenbait kostaldeetako ibai-haran baxuetan itsas urek hartutako eremuak dira. Itsas mailak gora egitearen edo azal kontinentalak behera egitearen ondorioz gerta daiteke.

Bioaniztasuna

Organismo bizien kantitatea, aniztasuna eta aldakortasuna islatzen dituen terminoa da. Kontzeptuaren barruan sartzen dira:

  • Espezieen barneko aniztasuna
  • Espezie arteko aniztasuna
  • Ekosistemen arteko aniztasuna

Klima-aldaketa

Lurreko klimaren elementuen epe luzeko aldaketa da.

Sistemen Teoria Orokorra (STO)

Sistemak eta horiek bizitzako edozein eremutan duten aplikazioa aztertzea helburu duen teoria da. Helburua kontzeptu teorikotik arau orokorrak ezartzen ahalegintzea da, horrela arau orokorrak edozein sistemari aplikagarriak izango direlarik. Sistemen arau orokorrak, gainera, sistemen arteko erlazioak ezartzeko baliagarriak izango dira.

Biologiaren esparruan sortu zen naturaren eta giza-gorputzaren funtzionamendua ezagutu eta deskribatzeko. Gaur egun, hala ere, oso diziplina anitzetan erabiltzen da.

Berotegi Efektua

Atmosferaren beheko geruzen gainberotzea da. Bereziki erregai fosilen erreketaren ondorioz atmosferara isurtzen diren karbono dioxido (CO2) eta metanoaren (CH4) kontzentrazio-igoerak eragiten du. Ondorioz, tenperatura eta prezipitazio erregimenak aldatzen dira.

Ekosistema

Biosferako (izaki bizidun guztiak) eta biotopoko osagai guztien arteko harremana da. Hau da, ekosistema bat aipatutako elementu horiek guztiek osatzen duten sistema interaktiboa da, zeinean elementu bakar baten aldaketak gainerakoak aldatzea dakarren. Adibidez, baso bat ekosistema bat da.

Naturgune Babestua

Natura kontserbatzeko ezarritako izendapen administratiboa da.

Natura 2000 Sarea

Europar Batasuneko bioaniztasuna kontserbatzeko eremuen sarea da. Bere azken helburua Europako espezieen eta habitat moten epe luzeko biziraupena bermatzea da, bioaniztasunaren galera geldiarazten lagunduz.

Akuikultura

Ur gazi zein gezako animalia- eta landare-espezieen hazkuntza da. Jarduera hauek giza kontsumora bideratutako helburu komertzialekin egiten dira gehienbat, nahiz eta, espezie batzuen kasuan, hauen kontserbazioa izan daitekeen helburua ere.

Adibidez, piszifaktoriak eta itsaski-haztegiak dira ekoizpenerako instalazioetako batzuk.

Arrantza Politika Bateratua (APB)

Europar Batasuneko uren barruan zein kanpoan itsasoko baliabide biologikoak kontserbatzea eta Europako arrantza kudeatzea eta kontrolatzea helburu duten arauen multzoa da. Hau da, politika honen helburu nagusia itsas bioaniztasunaren biziraupena arriskuan jarri gabe EBko arrantza sektorearen lehiakortasuna mantentzea da.

Nekazaritza Ekologikoa

(Biologikoa edo Organikoa ere deitua)

Elikagaien ekoizpena ingurumenaren kontserbazioarekin orekatzea bilatzen duen nekazaritzako ekoizpen-sistema bat da. Praktika naturalak erabiltzea eta produktu kimiko sintetikoak (ongarriak, plagizidak, etab.) baztertzea dira bere ezaugarri nagusiak.

Helburu nagusia kalitate handiko elikagaiak lortzea da, lurraren eta ingurumenaren osasuna errespetatuz.

Nekazaritza Industria (Agroindustria)

Nekazaritzarekin lotutako industrien multzoa da. Industria hauen jarduera ekonomikoa nekazaritza eta abeltzaintzako produktuak, basogintzakoak eta beste baliabide natural biologiko batzuk ekoiztu, industrializatu eta merkaturatzean oinarritzen da.

Entradas relacionadas: