Geografia eta Ekonomiako Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,73 KB

Europa

Erromako Ituna

1957an Belgikak, Herbehereek, Luxenburgok, Frantziak, Alemaniako Errepublika Federalak eta Italiak sinaturiko akordioa, Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) eta EURATOM sortu zituena.

Europar Batasuna

Europako 27 estatuek osatzen duten nazioz gaindiko erakundea da. 1993ko azaroaren 1ean sortu zen, Maastrichteko Itunarekin (indarrean 1993ko azaroaren 1ean sartu zen). Nahiz eta hasieran helburu ekonomikoei erantzun, gerora politikan eta gizarte politikan ere batasuna bultzatu zuen.

Espainiako Antolamendu Politiko-Administratiboa

Autonomia Erkidegoa

Espainiako antolamendu konstituzionalaren barnean dagoen lurralde-entitate bat da. Estatuaren banaketa eta administrazioa da. Bere eskumenen artean, legegintza autonomia eta konpetentzia exekutibo eta administratiboak ditu.

Geografia Fisikoa

Landaredi Potentziala

Gizakiaren esku-hartze gabe toki batean berez, era naturalean, hazi beharko litzatekeen landaredia.

Arro Hidrografikoa

Ibai eta ibaiadarren eraginez drainatutako lur zatia.

Mendigune Zaharra

Mendi baxua eta gailur lautukoa; Era Tertziarioko zokalo edo goi-ordokiaren blokea altxatuz sortua. Material paleozoikoa da nagusi.

Tolestura-Mendikateak

Aro Tertziarioko Alpetar Orogenesian sortutako goraguneak dira, itsasoak Aro Sekundarioan utzitako material sedimentarioak, batez ere kareharriak, tolestean sortutakoak. Forma malkartsuak dituzte.

Arro Sedimentarioa

Era Tertziarioko zokalo edo goi-ordokia hondoratzean sortutako alde hondoratua. Geroago, material tertziarioz edo kuaternarioz betetzen da, eta ordokia eratzen du.

Padurak

Sedimentuz betetako lohi-ordokiak dira. Behe-badietan sortzen dira, eta zeharkatzen dituzten ibaiek eta itsasoak utzitako sedimentuz betetzen dira. Itsasoak itsasgoran estali egiten ditu, eta itsasbeheran agerian uzten ditu.

Basamortutzea

Lurralde baten eraldaketan giza ekintzen eraginen ondorioz, basamortu ezaugarriak hartzen dituenean.

Uren Banalerroa

Bi isurialde banatzen dituzten lerro edo mendikatea.

Föhn Efektua

Mendi bat zeharkatu eta mendi-hegala jaistean berotu eta lehortu den haizea.

Ekintza Gunea

Goi- eta behe-presioko inguruak dira. Isobaren bidez irudikatzen da. Presio arrunta 1013,5 mb-koa da. Eguraldi egonkor edo ezegonkorra ekartzen dute.

Erliebe Karstikoa

Kareharrian pitzadurak eta arraildurak sortuz, apurtu eta urarekin erraz disolbatzen den erliebe konplexua.

Ekonomia

Tertziarizazioa

Ekonomiaren hirugarren sektoreak beste bi sektoreekin alderatuta pisua irabaztea da, sektore nagusi bihurtu arte, okupatutako biztanleri aktiboari zein BPGari egindako ekarpeneri dagokionez.

Garapen Iraunkorra

Garapen mota bat da, ondorengo belaunaldien garapena eragozten ez duena, baliabide naturalen eta ondarearen kalitatea eta kantitatea zaintzen dituena.

Garraio Azpiegitura

Garraioa ahalbidetzeko sistemaren oinarri materiala osatzen duten azpiegiturak dira, hau da, eraikin finkoak.

Nekazaritza Estentsiboa

Lur hedadura handietan egiten den eta etekin txikiak ematen dituen ustiapen formari deritzo. Inbertsio gutxi egin eta teknika tradizionalak nagusitzen dira.

Nekazaritza Intentsiboa

Produkzio tresnak era intentsiboan erabiliz lur zati bati ustiapen handiena ateratzen saiatzen den nekazal produkzio sistema.

Abeltzaintza Estentsiboa

Lurrazaleko abelburu dentsitate baxua izanik errekurtso propioen aprobetxamenduaz baliatuz egiten den abere produkzio sistema.

Abeltzaintza Intentsiboa

Inguru fisikotik bereizita, ukuiluetan eta pentsuekin elikatuz egiten den produkzio sistema. Teknika modernoak erabiliz, ahalik eta ustiapen handiena lortzea helburu duena.

Nekazaritza Ustiapena

Titular edo enpresari baten ardurapean dagoen nekazal-produkzio unitatea.

Nekazaritza Paisaia

Nekazaritza-espazioaren morfologia edo itxurari deritzo. Inguru naturalaren eta bertan egindako nekazaritza-jardueraren arteko konbinazioaren emaitza da.

Nekazaritza Politika Bateratua (NPB)

Europar Batasunak 1962an sortu zuen nekazaritza politika komuna arautzeko. Nekazarien bizi kalitatea hobetzeko, merkatuak egokitzeko eta kontsumitzaileen hornikuntzan prezioak bermatzeko helburuarekin.

Entradas relacionadas: