Geografia eta Demografia Hiztegia: 44 Kontzeptu Nagusi

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,7 KB

Geografia, Demografia eta Ekonomia Terminoen Hiztegia

ABELTZAINTZA ESTENTSIBOA

Lurrazaleko abelburu dentsitate baxua izanik, errekurtso propioen aprobetxamenduaz baliatuz egiten den abere produkzio sistema. Oro har, bertako arrazekin eta ohiko lan-teknikekin ere lotzen da.

ABELTZAINTZA INTENTSIBOA

Inguru fisikotik bereizita dago, ukuiluratuta dagoelako eta pentsuekin elikatzen delako erabat edo zati handi batean. Ipar-ekialdean. Teknika modernoak erabiltzen ditu; horien prezioek gora egin dute nabarmen.

ALDE ZAHARRA

Hiriaren hasierari dagokion esparrua da, etxe txikiak eta kale estu eta bihurriak ditu ezaugarri. XIX. mendeko hazkundearen ondorioz, hiriak hazi eta zabalguneak eraikitzeko alde zaharra inguratzen zuten harresiak bota zituzten.

ARRO HIDROGRAFIKOA

Ibai batek eta haren ibaiadarrek drainaturiko lurraldea.

ARRO SEDIMENTARIOA

Hondoratze-eremua, non higaduraren ondorioz material sedimentarioen pilaketa gertatzen baita.

AUTONOMIA-ERKIDEGOA

Bere ordezkarien bidez bere burua administratzeko ahalmena eta autonomia legegilea eta betearazteko eskumenak dauzkan lurralde-entitatea.

BIZI-ITXAROPENA

Belaunaldi baten jaiotza-urteko hilkortasun baldintzak aldaketarik gabe mantenduz gero, belaunaldi horrek bizi ahal duen batez besteko urte kopuruaren kalkulua.

BIZTANLERIA AKTIBOA

Ondasunak eta zerbitzuen ekoizpenerako lan-eskua ematen duten edo ekoizpen-prozesuari gehitzeko egoeran eta aukeran dauden pertsona multzoa.

BIZTANLERIAREN BENETAKO HAZKUNDEA

Hau kalkulatzeko, berezko hazkundea eta migrazio-saldoa batzen dira. Formula hau da:

BenH = BerH (Jaiotzak – Heriotzak) + MS (Immigranteak – Emigranteak).

BIZTANLERIAREN ZAHARTZEA

Pertsona zaharren gehikuntza erlatiboa. Zaharren gehikuntza eta gazteen garrantziaren galera erlatiboa sortzen dituen jaiotza-gutxitzea da zergati nagusia.

CBD (CENTRAL BUSINESS DISTRICT)

Merkatal kontzentrazio handia, merkataritza espezializatua, jolas-establezimenduak eta finantza-jarduera nabarmen dagoen hiri erdiko barrutia.

DESERTIFIKAZIOA / BASAMORTUTZEA

Klima-aldaketak eta giza jarduerak (gehiegizko ustiapena, gehiegizko artzaintza, deforestazioa) bezalako zenbait faktoreren ondorioz lur elkor, erdielkor eta alde subheze lehorren degradazioa.

EKINTZA-GUNEA (ANTIZIKLOIA ETA DEPRESIO-BORRASKA)

Presio altuko (antizikloi) eta behe-presioko (depresio/borraska) gunea, estatistika-maiztasunean leku jakin batean kokatu egiten dena eta bere inguruko aire-masak eta fluxuak bideratzen dituena.

ERROMAKO ITUNA

Europako Energia Atomikoaren Erkidegoa (EURATOM) eta Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) sortzeko Belgikak, Herbehereek, Luxenburgok, Frantziak, Alemaniako Errepublika Federalak eta Italiak, 1957an, sinaturiko akordioak.

EUROPAR BATASUNA (EB)

Europako Ekonomia Erkidegoaren oinordekoa den komunitate ekonomiko eta politikoa, 1993an sortua. Europako 28 estatuk osatuta dago. Haren organo erabakitzaile nagusiak Parlamentua, EBko Ministroen Kontseilua eta Batzordea dira.

GARAPEN IRAUNKORRA (JASANGARRIA)

Etorkizuneko belaunaldien beharrizanak arriskuan jarri gabe oraingo belaunaldien beharrak asetzea posible egiten duen garapena.

GARRAIO-AZPIEGITURAK

Garraio-sistemaren oinarri materiala da, hau da, garraio-azpiegiturak eraikin edo egitura finkoak dira:

  • Errepideak, autobideak, trenbide-sareak, portuak, aireportuak, etab.

Azpiegitura hauetaz gain, garraio-baliabideek ere garraio-sistema osatzen dute. Baliabideak osagai mugikorrak dira: ibilgailuak, autobusak, ontziak, kamioiak, hegazkinak, etab.

GOI-TEKNOLOGIAKO INDUSTRIA

Ezagutzaren berrikuntza azkarra, beste teknologietan baino askoz handiagoa, eta konplexutasun maila altua, I+G-n etengabeko ahalegina eta oinarri teknologiko sendoa eskatzen dituena, ezaugarriak dituena.

HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA (HAPO)

Udalerriek hirigintza antolatzeko erabiltzen duten oinarrizko tresna da. Plan orokorrak hiriaren garapena zenbait urtetarako proiektatzen du: inguru bakoitzeko lurra zertan erabiliko den eta abar.

HIRI-HIERARKIA

Hiri batek bere inguruko edo urruneko beste hiriekin dituen harremanen ondorioz sortzen den mailaketa da (hiri batzuek metropoli nagusiak dira, beste batzuek eskualdeko metropoliak, azpi-eskualdeko metropoliak, etab.).

INDUSTRIA-DESLOKALIZAZIOA

Enpresa industrial baten jarduera osoa edo parte bat bere jatorrizko kokalekutik kostu txikiagoak (soldatak, zergak, eta abar) edo langile kualifikatuak dituen beste herrialde batzuetara edo beste industria-eskualde batzuetara lekualdatzea.

KONURBAZIOA

Bi hiri edo gehiago paraleloan haztea hiri-aglomerazio batean batu arte.

LANDAREDI POTENTZIALA

Gizakiaren esku-hartzerik gabe toki batean berez, era naturalean, hedatu beharko lukeen landaredia.

MENDIGUNE ZAHARRA

Paleozoikoko material kristalino eta metamorfiko zurrunek sortutako egitura geologikoa, alpetar orogenesian ezin izan zirenak tolestu eta desitxuratu ziren konkor edo hausturaren bidez.

METROPOLI-INGURUA

Hiri nagusi eta dinamiko batek eta haren eraginpean era osagarrian hazten diren inguruko beste batzuek osatzen duten multzoa.

MIGRAZIO-SALDOA

Leku jakin bateko immigrazio eta emigrazioaren arteko balantzea.

MODELATU KARSTIKOA

Uraren eta CO2-aren eraginez kareharrizko arroken desegite-prozesuen ondorioz sortzen den modelatua.

MODELATU KARSTIKOA EDO ERLIEBE KARSTIKOA

Haitz sedimentario edo metamorfikoen gainean modelatutako forma multzoa, bere osagai mineralen disoluzioaren ondorioz sortua.

NEKAZARITZA ESTENTSIBOA

Tokian tokiko baliabide naturaletan oinarrituta dagoen nekazaritza-sistema eta hektareako errendimendu baxua ematen duena.

NEKAZARITZA INTENTSIBOA

Ekoizpen-baliabideak (eskulana, makineria, ongarriak, eta abar) modu intentsiboan erabiliz azalera-unitatetik ekoizpen kantitaterik handiena atera nahi duen nekazaritzako ekoizpen-sistema.

NEKAZARITZA-USTIATEGIA

Jabe edo enpresari bakar baten erantzukizunaren menpe dagoen nekazaritzako ekoizpen-unitatea.

NEKAZARITZA-PAISAIA

Gizataldeen baso, nekazaritza eta abeltzaintzako kulturak modelaturiko paisaia.

NEKAZARITZA-USTIAPENA

Enpresa batek edo nekazariak berak dituen lur eta produkzio-bitartekoak (instalazioak, makineria, irrigazio-sistema…) gizakiarentzako baliozko diren produktuak, bereziki elikagaiak eta lehengaiak lortzeko.

NPB (NEKAZARITZA POLITIKA BATERATUA)

Europar Batasunak ezarritako nekazaritza arloko estrategia multzoa da. Helburu batekin sortu zen: Europar Batasuna osatzen zuten herrialdeetako nekazaritza azpisektorean zeuden arazoei aurre egiteko. NPB finantzatzeko, EBko aurrekontu osoaren erdia erabiltzen du gutxi gorabehera.

PENDULU-MUGIMENDUAK

Aldizkakotasun jakineko populazioaren joan-etorrizko desplazamendua. Normalean, bizilekua eta lantokiaren arteko eguneroko desplazamenduak.

POPULAZIO-DENTSITATEA

Pertsonen eta berek hartzen duten lurrazalaren arteko erlazioa. Kilometro karratuko biztanletan (bizt./km2) adierazi ohi da.

TERTZIARIZAZIOA

Jarduera ekonomikoaren barnean zerbitzu-sektore edo hirugarren sektorearen hazkunde nabarmena dakarren eraldaketa ekonomiko eta soziala; hirugarren sektorea, hala, lanpostu gehien sortzen dituen eta BPGari (Barne Produktu Gordinari) gehien ematen dion sektorea izatera pasatzen da.

TOLESTURA-MENDIKATEA

Sekundarioan eta Tertziarioan itsas arroetan metatutako material sedimentarioen tolesturaren ondorioz orogenesi alpetarrean sortutako mendiak.

TRANTSIZIO DEMOGRAFIKOA

Jaiotza- eta heriotza-tasa altuak ezaugarri dauzkan gizarte preindustrial batetik tasa baxuak dauzkan gizarte industrial edo postindustrial baterako bilakaera-aldia deskribatzen duen teoria.

URBANIZAZIO BARREIATUA

Hiria lur-eremu zabalak modu ez jarraituan erabiliz sakabanatzea. Hiriaren eta landaren arteko muga argirik gabeko urbanizazio-prozesu berria da, hiri postindustrialari lotua.

UREN MUGA-LERRO EDO BANALERRO

Bi arro hidrografiko banatzen dituen lerroa.

ZABALGUNEA

Burgesiak eskatu eta zoru urbanizatu egokia ez duten hirien zabalkundeari erantzuna emateko sortutako hiri-plangintza.

ZENTSUA

Denbora jakin bateko estatu bateko biztanle guztien zenbatzea, beren ezaugarri demografikoak, kulturalak, ekonomikoak eta sozialak kontuan hartuta.

ERROLDA

Urtero urtarrilaren 1ean eguneratzen den udalerri bateko biztanleriaren zerrenda, biztanleen zenbait ezaugarri ere biltzen dituena.

Entradas relacionadas: