Geodinamika eta Biologiaren Oinarriak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,05 KB
Geodinamika
Planetaren dinamika da, lur eta eguzki energiaren menpe eta kanpo zein barneko eragileen bidez bideratua. Bi atal ditu: Kanpo geodinamika eta Barne geodinamika.
Ziklo Geologikoa
Lurrazalari eta mantuko goiko aldeari eragiten dien fenomenoen multzoa da, denboran gertatutako prozesuen etapak barne hartzen dituena.
Ezaugarriak
- Prozesu ziklikoa: Etapa ezberdinak bata bestearekin batzen dira, prozesu itxia osatuz.
- Prozesu ebolutiboa: Lurrazalaren aldaketa progresiboak eragiten dituelako.
- Prozesu errepikakorra: Lurraren historian zehar askotan gertatu baita, ondorioz ziklo orogeniko asko sortuz.
- Prozesu geldoa: Ondorioz, ikertuz bakarrik ikus dezakegu.
- Edozein etapatan geldi daiteke: Adibidez, harri sedimentarioak azaleran ager daitezke, beren geruza-plana eta beste ezaugarri batzuk agertuz.
- Prozesu itzulezina da: Etapa batera heldu eta ezinezkoa da hasierako etapara itzultzea.
Kanpoko Ziklo Geologikoa
Erliebearen Denudazioa edo Biluzketa
(Lehendik dauden harrien desegitea)
1. Meteorizazioa
Materialen aldaketa, ekintza atmosferikoagatik edo mekanikoagatik sorturiko apurketa. Adibidez, uraren bolumenaren edo tenperaturaren aldaketa gogorrak.
2. Garraioa
Higakinen garraioa lurrazaleko eskualde baxuetara. Normalean ura izaten da. Garraioa beti grabitatearen aldekoa da. Adibidez: ibaiak.
Barneko Ziklo Geologikoa
Metamorfismoa
Presio eta tenperatura gehitzearen eraginez harrien aldaketa kimiko eta mineralogikoa da.
Sedimentazioa
Garraiatutako materiaren metaketa da, garraio agenteak energia/indarra galtzean gertatzen dena. Garrantzitsuena itsasoa da. Denbora luzez gertatzen da.
Diagenesia edo Harri Sedimentarioen Eraketa
Presio eta tenperatura gero eta altuagotan, sedimentua trinkotu eta harri bihurtzen da.
Magmatismoa
Harriaren urtze partziala edo anatexia gerta daiteke, horrela magmatismoaren muga gainditzen delarik.
Orogenesia
Harri sedimentarioak zuzenean azaleratzea, mendikate moduan. Anatexia jasan beharrean harri metamorfikoak azaleratzea.
Biologia eta Fisiologia
1. Liseriketa
1.1. Arnas Aparatua
- Arnas mekanika (hartu, bota)
1.2. Arnas Fenomeno Fisiko-Kimikoak
- Albeoloen azalpena
1.3. Zirkulazio Aparatua
2. Zirkulazio Aparatua
- Odol Hodiak
- Bihotza
2.1. Odolaren Zirkulazioa
2.2. Gizakiaren Iraitz Aparatua
- Giltzurruna
- Gernu Bidea
2.3. Tubulu Uriniferoa eta Gernua
3. Haziaren Erneketa eta Landarearen Hazkundea
- Nola bilakatzen da hazia landare?
- Hazkunde primarioa
3.1. Hazkunde Sekundarioa
3.2. Landare Mugimenduak
4. Goi Mailako Landareak
- Morfologia: Sustraia, Zurtoina, Hostoa
4.1. Fisiologia
- Mantentzea
- Zurgapena
- Garraioa
5. Fotosintesia eta Arnasketa Zelularra
5.1. Energi Fluxua
6. Ugalketa
- Ugalketa sexuala
- Ugalketa zikloa
6.1. Elikadura Aurreideiak
6.2. Landare Aurreideiak
Duela 30 Urte Isabelen Zuhaitza
Zuhaitzak lurzoruko gaiak zurgatu ditu. Lurzorutik, sustraien ile xurgatzaileetatik ura eta gatz mineralak hartzen ditu. Hostoetatik CO2 eta eguzki energia lortzen du, eta fotosintesia eginez elementu eta molekula sinpleak molekula konplexu bihurtu ditu. Fotosintesiaren ekuazioa: 6CO2 + 6H2O + Eguzki Energia → C6H12O6 + 6O2. Zuhaitzak molekula konplexuak lortu eta arnasketa zelularra egiten du energia lortzeko. Energia hori gorputza eraikitzeko erabili du. Honela, orain dela 30 urte landatutako zuhaitzak 220 kilo irabazi ditu fotosintesi eta arnasketa zelular bidez.
Van Helmonten Esperimentua
Ura bakarrik galdu bada lurraren materialak garraiatzeko, ondoren lurra ebaporatu egiten da. Denbora bat pasa ondoren, landareak irabazitako pisua lurrak galdu duenaren parekoa izan behar du. Van Helmontek arrazoi eman zuen bere konklusioarekin. Bere ustez, ura bakarrik egon zelako kontaktuan, orduan pisu hori guztia landareak jaso zuen uraren araberakoa da.
Uraren Xurgapena (Txisa)
Edaten dugun ura gorputz osoak xurgatzen du. Ura edatean liseri aparatura doa eta gero odolera.
Animalien Arnasketa
Nahiz eta elikagaiak eta ura izan, hil egingo da oxigenorik ez duelako, eta oxigenorik gabe ezin da bizi. Elikagaia (gai organikoa) + Oxigenoa → Energia + Hondakinak (CO2 + H2O). Hondakinak arnas aparatuaren bitartez kanporatzen dira. Zelulek odoletik lortuko dute bizitzeko behar duten guztia. Energia lortzeko arnasketa zelularra egingo dute.
Kandelaren Erreketa
Oxigenorik gabe kandela itzali egingo da. Erretzen jarraitzeko oxigenoa behar du. Argizaria + Oxigenoa → Energia (beroa, argia) + Hondakinak (CO2, kea). Argizaria da erretzen dena. Kandelak CO2 eta beroa ematen digu.