Genetika eta Nerbio Sistema: Funtzio Biologikoen Giltzarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,81 KB

Faktore Genetikoak eta Herentziaren Oinarriak

Faktore genetikoak amets egiten dugunean, haserretzen garenean, liburuak irakurtzen ditugunean, gose garenean edo horrelako ekintzetan ikusten dira.

Gregor Mendel eta Herentziaren Legeak

Gregor Mendel, fraide botanikari alemana izan zen, eta berari zor dizkiogu lehendabiziko herentziaren legeak. Ilarrekin egin zuen lan; ilar ezberdinak landareetan hainbeste aldiz gurutzatu ondoren, ilar haien ezaugarriak nola transmititzen diren aurkitu zuen.

Informazio Genetikoa eta Kromosomak

Informazio genetikoa gorputzeko zelula bakoitzaren nukleoan dago. Nukleoan 46 kromosoma daude. Gizaki bakoitzak konposaketa desberdinak eta bereziak ditu, eta bakoitzak ezaugarri ezberdinak ditu. Gizaki bakoitzak hamar milioi gene ditu.

Mutazioak eta Anomaliak

Genea kopiatzean hutsa gerta daiteke, eta ustekabeko aldaketa horiek ezaugarri fisiko desberdinak sortarazten dituzte seme-alabengan. Anomalia ezagunenak monosomiak eta trisomiak dira. Kanpoko gertakizunek aldaketa genetikoan eragina dute (adibidez, 1986an Txernobilen izandako istripu nuklearra).

Heredatzen diren Gaixotasunak
  • Daltonismoa
  • Hemofilia
  • Miopia

Jokabidearen Genetika

Sustrai genetikoak dituzten jokabideak: Azken ikerketek argi utzi dute lotsak oinarri genetikoa duela. Badirudi depresioa, baikorra edo bortitza izateko joera ere genetikoa dela.

Adimena eta Herentzia

Arimaren eta genetikaren arteko erlazioaren frogapena: Elkarrekin hazitako bikien arteko adimen-koefizienteek korrelazio handiagoa dute bikiak ez diren anaien artekoenek baino, eta ahaidetasun gabeko bi pertsonaren artekoek baino askoz handiagoa. Adimenean herentziak eragin handiagoa du inguruneak baino. Gaur egun, haurdunaldirako gertaerek ere eragina izan dezakete enbrioian, frogatuta dago.


Nerbio Sistema: Egitura eta Funtzioak

Nerbio sistema bizitzeko funtsezkoa da; izaki bizidunari ezaugarriak ematen dizkion funtzio guztiak bertan bultzatzen, modulatzen eta koordinatzen dira. Bi betebehar nagusi ditu:

  • Gorputzeko beste sistema guztiak kontrolatzea.
  • Kanpoko informazioa jaso, gorde eta hornitzea, eta erantzun egokia ematea.

Nerbio Sistemaren Osagaiak: Neuronak eta Zelula Glialak

Bi zelulaz osatuta dago: neuronak eta zelula glialak. Neuronen lana informazioa jasotzea eta gorputzeko beste leku batera eramatea da. Zelula glialek nerbio sistema sendotu eta babestu egiten dute.

Nerbio Sistemaren Banaketa

Nerbio sistema bi azpisistematan banatzen da:

  1. Nerbio Sistema Zentrala (NSZ): Organismotik kanpo zein barnean gertatzen diren aldaketak jasotzen ditu eta erantzuna sortarazten du.
  2. Nerbio Sistema Periferikoa (NSP): Bi sistematan banatzen da:
    • Somatikoa: Gorputz osoan zehar dauden gongoilek eta nerbioek osatzen dute.
    • Autonomoa: Erraien jarduera erregulatzen duena.
Neuronaren Funtzioa eta Morfologia

Neurona nerbio sistemaren oinarrizko unitate funtzionala da. Nerbio sistemaren kalte gehienak ezin dira sendatu, jaiotzen garenean neurona kopuru zehatz bat dugulako eta suntsitzen direnak betirako galtzen direlako. Neuronen gaitasuna informazioa gordetzea, berreskuratzea eta erabiltzea da.

Neuronaren morfologia: Neuronak bi zatitan banatuta daude: gorputz zelularra eta luzapena. Gorputz zelularraren barruan nukleoa dago, eta zelulak bizirik iraun dezan arduratzen diren beste osagai batzuk. Luzapenean, dendritak eta axoiak bereiztu behar dira.

Sinapsia: Komunikazio Neuronala

Sinapsia: Neurona zirkuituan, neurona bat zeharkatzen duten bulkadek axoiaren amaierara iritsi eta aurrera jarraitu ahal izateko oztopoa gainditu behar dute (sinapsia).

Nerbio Sistema Zentralaren Egitura

Nerbio Sistema Zentrala (NSZ) nerbio funtzio guztiak koordinatzen dituen nerbio sistemaren zatia da. Bi zatitan banatzen da: entzefaloa eta bizkarrezur-muina.

Entzefaloaren Zatiak

Entzefaloa lau zatitan banatzen da:

  • Garun enborra
  • Zerebeloa
  • Zerebroa
  • Dientzefaloa
Funtzio Espezifikoak
  • Garun enborra: Funtzio askoren arduraduna da; ikusmenaren, entzumenaren eta dastamenaren informazioa jasotzen du.
  • Zerebeloa: Oreka, muskulu-tonua eta borondatezko mugimenduen koordinazioa kontrolatzen du.
  • Bizkarrezur-muina: Oinarrizko funtzioa komunikazioa da. Datuak koordinatu, integratu eta zerebrora igotzen ditu, eta zerebroko mezuak gorputzeko beste atal batera eramaten ditu.

Entradas relacionadas: