Generoa, Politika eta Berdintasun Politikak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,82 KB

Emakumeen presentzia eta mugimendu feminista

Politikaren gunearen definizioan, emakumeen presentzia zeharo handitu da mugimendu sozialetan, mobilizazio politikoetan eta erakundeetan. Izan ere, bere historian zehar eta aldaketak ezagutu arren, mugimendu feminista emakumeen eskaeren adierazpen politikoa izan da.

Sistema politikoaren antolaketa eta generoa

Sistema politikoaren antolaketan, generoaren ikusmoldeak dauden kontraesanak agerian utzi ditu, herritartasun printzipioaren eta gizon zein emakumeen arteko ezberdintasunaren artekoak, eta herritartasunaren ikuspegi mugagarriak sortzen dituen arazoak agerian utzi ditu. Youngek herritartasunaren kontzeptu berri bat sortzea proposatzen du, non talde zehatzek ordezkaritza daukaten.

Ongizate Estatua eta feminismoaren aldarrikapenak

Ongizate Estatuak sortutako eraldaketek ez dute funtsean emakumearen rola aldatu, esfera pribatura mugatuta. Are gehiago, duela urte gutxi arte, esku-hartze publikoak emakumeen diskriminazioa indartzeko joera izan du. Horregatik, feminismoak alor publikora hainbat aldarrikapen eraman ditu, batez ere sexu arrazoiengatik dauden diskriminazioak eta tratu desberdinak salatzeko. Eskaera horiek gero eta zilegitasun handiago dutenez, arazo horiek konpontzeko politika publikoak osatu dira. Garrantzitsuenen artean aukeren berdintasuna bermatu nahi dutenak daude. Ekintza baikor horiek emakumeen hasierako hobari ezak zuzentzeko mekanismo gisa zehazten dira. Ekintza baikor mota asko daude:

  • Kuota sistemak
  • Kreditu-lerro bereziak
  • Auzi bidezko ekimenak

Hala ere, neurri horiek ez dira nahikoak funtsezko arazoa konpontzeko, hau da, esfera publikoa eta pribatuaren arteko bereizketa eta emakumeek egin behar duten lan bikoitza. Aurrerapausoak izan arren, emakumeek desabantailak pairatzen jarraitzen dute, familia arloan, baita ere ideologia eta botere arloetan.

Nazioarteko hitzarmenak eta soldata berdintasuna

Nazioartean, hitzarmen eta erakunde desberdinek gizon eta emakumeen arteko soldaten berdintasuna planteatu dute, nahiz eta 1975. urtera arte bere gauzapena ez zen gomendagarria izan. Orduan, zenbait erabakik tratu-berdintasuna lan, heziketa eta sustapen profesional munduetara hedatu zuten, diskriminazio itxura desberdinak desagerrarazteko, lehenik lan-munduan eta, ondoren, gizarte-segurantza, zuzenbide- eta profesional-sistemetan.

Europar Batasunaren berdintasun estrategiak

Europar Batasuneko Komisioak, tratu-berdintasuna sustatzeko, estrategia komunitario bat urte askotako egitarauetara lotu du. 1980ko hamarkadaren hasieran hasi ziren ekintza-esparru bat ezartzeko, non jarduera komunitarioek desberdintasunak desagertarazteko eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzeko lan egiten duten. Amsterdameko Hitzarmena berdintasun hori alor guztietara hedatzen ahalegindu da, diru-sarreretara mugatu gabe. 2000ko abenduan onartutako Europar Batasuneko Funtsezko Eskubideen Kartak baieztatzen du “gizon eta emakumeen arteko berdintasuna alor guztietan bermatua izango dela, enplegu, lan eta diru-sarrera gaiak barne“. Konstituzioak gizon eta emakumeen arteko berdintasun printzipioa gehitzen dio eta Europar Batasunak bere ekintzetan kontuan hartu behar duen aplikazio-gailu orokor bat da.

EBko egitarauak eta nazio legediak

Logika horri jarraituz, Europar Batasunean, honako jarduera eta egitarauak nazio legedietara egokituak izan dira:

  • Europar Batasuneko Ekintza Sozialerako Lehen Egitaraua (1972)
  • Aukeren Berdintasunerako Batzordearen Lehen, Bigarren, Hirugarren eta Laugarren Egitarauak (1982 eta 2000. urteen artean)
  • Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasuna jasotzen duen estrategia-esparru komunitarioa

Egitarau horien bidez, neurri praktikoak hartu nahi dira diskriminazioen aurka borrokatzeko, beren eskubide eta eginbeharrei

Entradas relacionadas: