Genero Zeharkakotasuna eta Ekintza Baikorra: Kontzeptuak eta Estrategiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,24 KB

Genero Zeharkakotasuna

Generoak eskatzen dituen inbertsioak giza eta finantza baliabideak dakar, epe luzerako helburua betetzeko, hau da, genero-berdintasuna lortzeko.

Zeharkakotasunak hainbat beharri erantzun nahi die. Lehenik, genero-berdintasuna alor politiko-instituzionalean txertatzea eta gizonak genero-berdintasunaren prozesuan sartzea, ordura arte osatutako politiken bazterketa gaindituz. Aldi berean, politiken kalitatea hobetzeko premia du, eta ohikoak diren eremu politikoetan generoaren pisua azaleratzen laguntzen duten tresna berriak sortzea.

Epe luzerako estrategia gisa, genero-zeharkakotasuna eraginkorra izan dadin, gobernuan, alor pribatuan eta komunikabideetan, presio politiko indartsua egitea funtsezkoa da. Halaber, multzo eta diziplinen arteko lan-estrategia gisa osatu behar da, non helburuak finkatzea, indarrak batzea eta ikuspegi ezberdinetatik estrategiak azkartzea komeni den. Horretarako, nazioarteko lankidetza eta elkarteen parte-hartzea bultzatzen duten erakundeak instituzionalki sustatzea ezinbestekoa da.

Zeharkakotasunak emakumeek bizitza publiko eta politikoan parte hartzea eskatzen eta bilatzen du, baita erabakiak hartzeko prozesuetan ere. Helburua ez da soilik botere karguak betetzen dituzten emakumeen kopurua handitzea, baita ere eremu publikoetan emakumeen parte-hartze moduak zehaztea, hau da:

  • Haien eragina agenda politikoan sartzea.
  • Haien egoera kolektiboki ebaluatzeko gaitasuna izatea.
  • Irizpideak zein lehentasunak adierazteko ahalmena izatea.

Prozesu konplexua denez, zeharkakotasunak genero-berdintasunaren zilegitasuna funtsezko balio gisa berrindartu behar du; horretarako, dauden desberdintasunen berri ematea eta horietaz kontzientzia hartzea ezinbestekoa da. Horrez gain, prozesu luzea da eta politika horiek garatzen dituzten eragile guztiak batzen ditu.

Hori dela eta, genero-zeharkakotasunaren gauzatze egoki batek hainbat oztopori aurre egin behar die, irakurketa anitza eta ulermen ezegokia ekar ditzakeen definizio-prozesu batean dagoen kontzeptua baita. Horri genero-desberdintasunak gainditu direla gehitzen bazaio, genero-zeharkakotasun ikuspegia politika ezberdinetan gauzatzeko aukerak murrizten dira.

Baieztapen Ekintza eta Ekintza Baikorra

Esamolde hau 1960ko hamarkadan sortu zen Estatu Batuetan, gobernuak arraza, erlijio edo sexu-desberdintasunen aurka osatzen dituen estrategien barruan, batez ere lan-munduan.

Europako Kontseiluko Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasunerako Batzordeak kontzeptu hau honela definitzen du: “Aukeren berdintasuna ezartzea helburu duten estrategiak, praktika eta sistema sozialen emaitzak diren diskriminazioak aurkatzea eta zuzentzea ahalbidetzen duten neurrien bidez”.

Alfonso Ruiz Miguelen ikuspegitik, aurkako diskriminazioa deritzon baieztapen-diskriminazioa berdintasunerako desberdintze modu bat da. Beraz, diskriminazioari buelta ematen zaio, hura pairatzen dutenak irabazle izan daitezen.

Era berean, baieztapen-diskriminazioa eta ekintza baikorra bereizten dira. Bigarrenak ez baitira hain gogorrak, sistematikoak edo errotuak; lehenek, aldiz, alde diskriminatzaile bat dute eta eskasia egoera batean gertatzen dira, beste pertsonak kaltetzea dakarrelarik. Beraz, ekintza...

Entradas relacionadas: