Genero Ikuspegia eta Berdintasunerako Politikak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,81 KB

Gizarte Mugimenduak eta Genero Ikuspegia

Gizarte mugimendu berriek, batez ere mugimendu feministak, genero ikuspegiaren instituzionalizazioa bultzatu dute. Administrazio publikoek (orokorrak, autonomikoak eta lokalak) osagai ideologiko eta analitikoak bereganatu dituzte, emakumearen presentzia eta ikusgarritasuna alor publikoan handituz. Hala ere, erakundeen sustenguak ez du eragin bera izan alor pribatuan (familian, bikotean eta lagunartean).

Genero Ikuspegia

Ekintza politiko eta pentsamolde feministak konzeptu berriak garatu ditu, hala nola, enpoderamendua eta zeharkakotasuna. Botere-hartze estrategiak, hirugarren munduko emakumeen mugimenduetatik abiatuta, emakumeen autonomia eta erabakiak hartzeko gaitasuna indartu nahi ditu.

Generoa

1970eko hamarkadan, feminismo akademiko anglosaxoiak genero nozioa erabili zuen izaera biologikoa eraikuntza sozial eta kulturaletatik bereizteko. Sexua eta generoa bereiziz, gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak murriztea bilatzen da.

Scott-en arabera, generoa botere harremanen adierazle da. Lau osagai nagusi bereizten ditu:

  • Sinboloak eta mitoak.
  • Konzeptu normatiboak.
  • Genero harremanen erakunde sozialak (familia, lan merkatua, hezkuntza...).
  • Nortasun subjetiboak.

Scott-entzat, generoak bere zentzua testuinguru historiko eta sozio-kultural batean hartzen du. Bourdieu-k, berriz, generoaren logika boterearen eta menderatzearen logika dela dio.

Enpoderamendua

Enpoderamendua (boterea ematea) genero ikasketetan hedatu da. Ikuspegi anitza du, osagai ekologiko, etniko, kultural, feminista eta kritikoak batuz. Ez da soilik erabakietan parte hartzea, baizik eta emakumeak gai direla eta zilegitasuna dutela erabakiak hartzeko ulertaraztea.

Hiru osagai ditu: pertsonala, erlazionala eta kolektiboa. Kontzientzia hartzea, autoestimua handitzea eta norberaren bizian eragiteko ahalmena areagotzea dakar.

Zeharkakotasuna

Zeharkakotasuna, genero berdintasunerako estrategia bat da. Erabaki politikoetan emakumeen eta gizonen ikuspuntuak kontuan hartzea bilatzen du. Konpromisoa, borondate politikoa eta baliabideak behar ditu.

Baieztapen Ekintza eta Ekintza Baikorra

1960ko hamarkadan, Estatu Batuetan sortutako estrategia da, diskriminazioaren aurka borrokatzeko. Ruiz Miguel-en arabera, berdintasunerako ezberdintze modu bat da. Gutxien kalifikatuen aldeko politikak behar dira ezberdintasunak mugatzeko.

Nortasuna eta Genero Ezberdintasuna

Generoaren teoriak enpoderamendua eta autoestimua berreskuratzen laguntzen badu ere, berdintasuna ezberdintasun gisa ikusten duen planteamendu bat badago. Ezberdintasunaren teoriak, berdintasun sozial eta politikoek balore patriarkalak indartuko dituzten beldur da.

Aukeren Berdintasun Planak

Genero politikak hiru eremutan adierazten dira: emakumeen parte-hartze politikoa, politikaren gunearen definizioa eta sistema politikoaren antolaketa. Mugimendu feminista emakumeen eskaeren adierazpen politikoa izan da.

Ongizate Estatuak ez du emakumearen rola aldatu. Feminismoak diskriminazioa salatu du eta politika publikoak sortu dira arazoak konpontzeko, hala nola, aukeren berdintasuna bermatzeko ekintza baikorrak.

Nazioarte mailan, gizon eta emakumeen arteko soldata berdintasuna bultzatu da. Europar Batasunak berdintasuna alor guztietara hedatu nahi du. Espainian, Emakumearen Erakundea eta Aukeren Berdintasunerako Planak sortu dira.

Gizarte Zerbitzuak eta Inmigrazioa

Gobernu demokratikoek berdintasun politikak sustatu dituzte. Diskriminazioaren debekua lehen urratsa izan da. Europar Batasunak berdintasuna eta diskriminazio eza oinarrizko balore gisa defendatzen ditu.

Irakurketa Etnokulturala

Politika babesleetatik neurri baikorretara igaro da. Gizarteak onartu behar du pertsona ezberdinen presentzia aberastasuna dela. Azken politiken helburua kapital soziala sortzea eta sendotzea da.

Arrazakeria eta Diskriminazioa

Arrazakeria pertsona bat bere jatorri etniko, kultura eta larru-kolorearengatik diskriminatzea da. Arrazakeria kulturala, biologikoa ordezkatzen ari da. Diskriminazioa pertsona eta talde batzuen aurkako jarrera zuzengabea da.

Diskriminazio mota asko daude, besteak beste, lan diskriminazioa eta diskriminazio instituzionala. Diskriminazio baikorra estrategia bat da desabantailak ezabatzeko.

Gizarte Zerbitzuak, Behartsutasuna eta Bazterketa Soziala

Kontzeptuaren Inguruko Eztabaida

Garapen ekonomikoak behartsutasun eta bazterketa forma berriak sortu ditu. Ongizate Estatuak ezberdintasun sozialak mugatu ditu. Gaur egun, ez-segurtasuna, malgutasuna eta prekaritatea nagusi dira.

Bazterketa soziala behartsutasuna baino zabalagoa da. Ezaugarri batzuk dira: erabateko behartsutasun ekonomikoa, lana lortzeko zailtasunak, hezkuntzarako sarbidea eza, osasun arazoak, etxebizitza duinik eza eta gizarte harremanen gabezia.

Bazterketa Sozialaren Aurkako Egitarau Nazionalak

Estatuek egitarauak sortu dituzte behartsutasunaren eta bazterketa sozialaren aurka. Espainian, Behartsutasunaren Aurkako Europar Egitarauan oinarritutako ekintzak burutu dira. Barneratze Sozialerako Plan Nazionalak ere badaude.

Autonomi Erkidegoetan, Gutxiengo Diru-Sarreren Berme Sistemak

Langabezia eta behartsutasunaren aurkako neurriak daude. Gutxiengo diru-sarrerak bermatzeko sistemak sortu dira Autonomi Erkidegoetan. Euskadi eta Nafarroa aitzindariak izan dira.

Eskualde Barrutiko Jarduerak

Autonomi Erkidegoek eta udalek emakumeentzako laguntza bereziak eskaini dituzte, hala nola aholku eta informazio guneak eta tratu txarren aurkako zerbitzuak.

Udaletxeen Jarduerak

1990eko hamarkadaz geroztik, berdintasunaren aldeko ekintzak ugaritu dira udaletan. Hala ere, genero politikak ez dira lehentasuna.

Entradas relacionadas: