Genero Estereotipoak Eskolan eta Familian: Eraginak eta Erronkak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,47 KB

Genero Estereotipoen Erreprodukzioa Eskolan

Ageriko Curriculuma

Arlo honetan, azken urteetan aurrerapenak izan diren arren, curriculumek emakumeak eta emakumeen kultura ezkutatzen jarraitzen dute. Testu liburuetan emakumezkoak gutxi ageri dira, eta horrek ez bakarrik emakumeak baztertzea, baizik eta emakumeen bizitzeko era eta kultura ere kanpoan uztea dakar.

Historian, gertaera politiko eta militarrak bakarrik agertzen dira, emakumeek izan dituzten zeregin intelektualak eta ekintzak gutxitan aipatzen direlarik. Gainera, ekonomia emakumeen lanaren garrantzia kontuan hartu gabe irudikatzen da. Curriculumeko androzentrismoak ondorio sozial larriak eragiten ditu: neska eta mutikoek berdintasuna ikusten dute, baina edukiak, aldiz, gizonek egindako ekintzak garrantzitsutzat jotzen ditu eta emakumeek egindakoak baztertzen.

Ezkutuko Curriculuma

Ezkutuko curriculuma irakasleen espektatibek eta ikasleekiko elkarrekintzek sortzen duten errealitatean oinarritzen da. Irakasleek, emakumeek nahiz gizonek, harreman gehiago izaten dituzte mutikoekin neskatoekin baino, eta horrek eragin sozial eta psikologikoak ditu.

Mutikoek sarriago erakartzen dute irakaslearen arreta eta gelan espazio gehiago hartzen dute, neskatoak baztertuago gelditzen diren bitartean. Hala ere, horrek ez du eragin zuzenik ikasleen emaitza akademikoetan, baina bai neskatoen autoestimuan, autokonfiantzan eta etorkizuneko ikasketak eta aginte postuak aukeratzerakoan.

Irakasleek neskak "erabiltzen" dituzte mutilek ikas dezaten; hala nola, talde dinamika batean, mutilek neskak erabiltzen dituzte iskanbilak saihesteko. Horrek, pixkanaka, neskak bigarren mailako rol batean kokatzen ditu, eta 8 urterekin gelan askoz gutxiago hitz egiten dute, segurtasun eza eta autoestimu galera izanik ondorio nagusiak.

Familiaren Rola eta Genero Ikuspegia

Familiaren Funtzioak eta Erronkak

Familiek hainbat funtzio betetzen dituzte gizartean:

  • Sexu harremanak eta erreprodukzioa: Seme-alabak edukitzea.
  • Afektibitatea eta sozializazio gunea: Inguru seguru bat sortzea.
  • Sustengua eta kooperazio ekonomikoa: Babes ekonomikoa eskaintzea. Baina, norbaitek familia ez badu, ez du sustengu hori jasotzen; edo, beste alde batetik, beranduegi joaten dira etxetik eta dependentzia sortzen du, gizartean dauden beste arazo batzuk estaliz.
  • «Ongizate agentea»: Zaintza lana familiek hartzen dute beren gain, zehazki, emakumeek.

Feminismotik, familia emakumezkoen zapalkuntzaren oinarrizko instituzioa dela kritikatu izan da. Gizonezkoek familiatik onura gehiago ateratzen dituztela esaten da. Bereziki, emakumeek egiten duten ordaindu gabeko lana dute hizpide (etxeko lanak, zaintza, etab.). Horretaz gain, senarrei ematen zaien babes moral eta emozionala ere aipatzen da; esaterako, euren ibilbide profesionala garatzeko.

Familiaren baitan ematen den indarkeria ere aztertu beharko genuke (bai emakumeen aurkakoa, bai eta umeen aurkakoa ere).

Familia eta Eskola Arrakasta

Familia barruko interakzioa eskolako arrakastaren oinarri garrantzitsuenetakoa da. Familien kultur kapitalak (hizkuntza, ikasketak, ezagutza, kultur jarrera) eta kapital sozialak (arreta, zaintza, interakzioa) eragin handia dute.

Aipatutakoez gain, kontuan izan beharreko beste aldagai batzuk ere badaude.

Entradas relacionadas: