Genero Berdintasunaren Ibilbidea Espainian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,15 KB

Sarrera eta Testuingurua

Herritarrei kontzientzia harraraztea eta berdintasuna oztopatzen duten jarduerak aldatzea da helburua. Aurrerapausoak egin diren arren, ezberdintasun batzuek irauten dute. Europan zehar, emakumeek pairatzen dituzten zaurgarritasun sozial egoerei buruzko datuek agerian uzten dute genero-ezberdintasunek mantentzen direla.

Berdintasun Politikak Espainian: Frankismotik Trantsiziora

Espainiari dagokionez, Frankismoaren garaian aldarrikapen feministek oihartzun handirik izan ez bazuten ere, trantsizio unean nazioarteko eredu batzuen abantailekin kontatu ahal izan zuten, batez ere genero-ezberdintasunak desagerraraztea helburu duten estrategiak planifikatzeko orduan. 1983an, Emakumearen Erakundea sortu zen eta, politika antidiskriminatzaile gisa, tresna hedatuena Aukeren Berdintasunerako Plana izan da. Emakumeen Aukeren Berdintasunerako Lehen Plana 1988tik 1990era izan zen. Estatuaren egitura deszentralizatu berriak erakundeen eta plan autonomikoen sorrera bultzatu du.

Plan horiek honako ezaugarriak zituzten: politika mota honen ohitura falta, jarduera orokorrak eta eragileen konpromisoa, emakumeen egoera aldatzeko behar diren helburuak finkatzeko orduan. Izan ere, gizarte osoak diskriminazioak ezagutu eta antolaketa sozial zein ekonomikoan aldaketak onartu behar izan ditu. Berdintasun planek aukera eskaini dute emakumeen ezberdintasun egoera agenda publikoan sartzeko. Lehen urratsa gai hau zilegiztatzea eta gizarte osoa hunkitzen duen aldarrikapen sozial batean bilakatzea izan zen, baita gizartea sentikortzea ere.

Genero Ikuspegiaren Garapen Instituzionala

Ongizatezko Gizarte politiken osaketa eta gauzapenean, genero ikuspegiaren eginkizun giltzarri eta berritzaileak azpimarragarriak dira, Estatu, autonomia eta udal barrutietan. Oso berritzaileak izan ziren politika horiek bi ezaugarri zituzten: bere garapen instituzional itzela Estatu eta autonomia mailetan eta ikuspegiaren bilakaera emakume-arazotik emakume-buru lehentasunera. 1977an, UCDko gobernuak, Kultura eta Gizarte Ongizateko Ministerioaren barruan, Emakume Baldintzaren Azpi-Zuzendaritza Orokorra sortzea erabaki zuen. Elkarteei diru-laguntzak eman zizkien, emakumeentzako informazio guneak sortu zituen eta legedia berrikusi zuen bere alderdi diskriminatzaileak kentzeko asmoz. Langileen Estatutua eta Kode Zibila aldatzeaz gain, ezkonduen banaketa legeztatu zen eta hezkuntza legeak Konstituziora egokitu ziren. Ondoren, Kultura Ministerioaren Gazteriaren Zuzendaritza Orokorraren eta Sustapen Sozio-Kulturalaren barruan, Emakumearen Azpi-Zuzendaritza Orokorra deitu zen. Emakumearen Erakundearen sorrerarekin, generoaren ikuspegia erakundeetan sartu zen, lehenik, erakundearen maila administratiboa igo zelako, aurrekontu propioaz hornitu zuelako eta genero-berdintasuna bermatu nahi duten legeak onartu baitziren.

Genero Ikuspegiaren Instituzionalizazioa

Emakumearen Erakundeak hainbat ekintza burutu zituen, hala nola Aukeren Berdintasunerako Lehen (1988-1990), Bigarren (1993-1995), Hirugarren (1997-2000) eta Laugarren (2003-2006) Planak. Pixkanaka, 1989az geroztik, Autonomia Erkidegoetan, emakumeei zuzendutako politikak garatzen hasi ziren.

Entradas relacionadas: