Geneen Teoria eta Zelula Prozesuak: Meiosia eta Mitosia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,84 KB
Gene Bat Entzima Bat Teoria
Crick-ek proposatu zuen gene baten nukleotido-sekuentzia eta berak kodetzen duen entzimaren aminoazido-sekuentziaren arteko elkarrekikotasuna. Gene batek proteina bat sintetizatzen du, eta honek ezaugarri konkretu bat ematen du.
DNA-tik proteina batera iristeko bi prozesu daude:
Transkripzioa: DNA-tik RNA mezularia (RNAm) sintetizatzea. Eukariotoetan nukleoan, mitokondrioetan eta kloroplastoetan gertatzen da.
Itzulpena: RNAm-ko erribonukleotido-sekuentziak adierazitako aminoazidoak elkartuz proteina sintetizatzea. Zitoplasmako erribosometan egiten da.
Informazio-fluxu hau, DNAtik RNAm-ra eta proteinara, biologia molekularraren lege nagusia da. Erretrobirusak salbuespena dira, RNA-tik DNA sintetizatzen baitute alderantzizko transkriptasa entzimaren bidez.
Kode Genetikoa
RNAm-ren nukleotido-hirukoteen eta proteinen aminoazidoen arteko elkarrekikotasuna da. Unibertsala da (ia izaki bizidun guztietan). 64 kodon edo hirukote posible daude, eta batzuek aminoazido bera kodetzen dute. Kode genetikoan endekapena dago, eta honek akatsen bat gertatuz gero, aminoazidoen elkarrekikotasuna mantentzea ahalbidetzen du.
Proteinen Sintesia (Transkripzioa eta Itzulpena)
Itzulpena: RNAm-n kodetutako mezuari jarraituz proteina bat osatuko duten aminoazido-sekuentzia sintetizatzea. Erribosometan gertatzen da. Hiru RNA motak parte hartzen dute:
RNAm: informazio genetikoa erribosometara eramaten du.
RNA errribosomikoa: erribosomaren osagai nagusia.
Transferentzia RNA: aminoazidoak erribosometara garraiatzen ditu.
Itzulpen-prozesuak hiru etapa ditu: Aktibazioa, Itzulpena (hasiera eta luzapena) eta Elkarketa.
Meiosia
Zelula amaren kromosoma kopuruaren erdia duten zelulak sortzen dituen prozesua. Bi zatiketa gertatzen dira:
1. zatiketa meiotikoa/I. Meiosia: zatiketa murriztailea, zelula umeek kromosoma kopuru erdia dute.
2. zatiketa meiotikoa/II. Meiosia: zatiketa mitotikoaren antzekoa.
Zelula diploide batetik lau zelula haploide sortzen dira. Birkonbinazio genetikoa gertatzen da.
Lehen Zatiketa Meiotikoa (4 etapa)
I. Profasea
DNA kondentsatu eta kromosomak eratzen dira. Sinapsia gertatzen da eta birkonbinazio genetikoa. Kiasmak agertzen dira.
I. Metafasea
Tetradak plaka metafasikoan kokatzen dira.
I. Anafasea
Kromosoma homologoak banatzen dira.
I. Telofasea
Zitozinesia gertatzen da eta bi zelula haploide lortzen dira.
Bigarren Zatiketa Meiotikoa
Interzinesia: DNA ez da bikoizten.
II. Profasea: estalki nuklearra hautsi.
II. Metafasea: kromosomak ekuatorean kokatzen dira.
II. Anafasea: kromatidak banatzen dira.
II. Telofasea: nukleoak eratu eta zitozinesia gertatzen da.
Mitosi
Profasea
Kromosomak ikusgai, mintz nuklearra desagertu. Zentrosomak bikoiztu eta ardatz mitotikoa eratu.
Metafasea
Kromosomak plaka metafasikoan kokatzen dira.
Anafasea
Kromatidak banatzen dira.
Telofasea
Bi nukleo berri eratzen dira eta zitozinesia gertatzen da.
Zitozinesia
Zitoplasmaren zatiketa.