Gazteen langabezia, hezkuntza eta etxeko lanen eztabaida

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,64 KB

Gazteak eta Lan Merkatua: Atzerriratzearen Dilema

Aitonaren oroitzapena eta gaur egungo egoera

Betidanik, eta oso txikia nintzela, nire aitonaren oroitzapenarekin bizi izan naiz. Gaztea zela, atzerrira joan behar izan zuela (Alemaniara zehazki) esaten zigun, bere familiari geroaldi ona emateko. Zorionez, inoiz ez zitzaien ezertarako falta izan... baina gaur egun denborak aldatu dira.

Guztiok dakigunez, Espainian arazo laboral larria dago, lan gutxi dagoelako eta lan baldintzak orain urte batzuk baino txarragoak direlako. Ez dut ulertzen zer egiten duten hainbeste politikariek...

Hezkuntza, esperientzia eta lan bila

Gazteak gero eta gehiago ikasten dute. Orain, unibertsitatea bukatu eta gero, bai postgradu bat bai master bat egiten dute, eta bitartean hizkuntzak ikasten dituzte. Argi daukate heziketak ikaragarrizko garrantzia duela lan bilatzeko. Honekin nahikoa da? Uste dut ezetz; ez dela nahikoa. Lan arlora sartzen direnean, ez daukate esperientziarik, eta han bertan hasten dira arazoak.

Langabezia tasa eta errealitate gordina

Alde batetik, batzuek zorte ona daukate eta beren hirian lan aurkitzen dute. Beste batzuek zorte gutxiago dute, eta atzerrira lanpostu baten bila joan behar izaten dute.

Beste aldetik, inkestek diotenez, langabezia tasa jaisten ari da, baina ez da erreala. Oporretako aldian soilik ostalaritzako sektorea suspertzen da. Orduan, edozein lanekin konformatu behar dute?

Gobernuaren erantzukizuna eta etorkizuna

Laburbilduz, Gobernuak beste ekimen batzuk bilatu beharko lituzke gazteek pairatzen duten egoera konpontzen saiatzeko. Uste dut, nahiz eta beti bezala krisi garaian bizi, gauzak aldatzen ari direla, gure helburua lortuko dugula, eta atzerrira plazerez bakarrik joango garela.

Umeak, Eskola eta Etxeko Lanen Eztabaida

Ikastetxean emandako ordu gehiegiak

Gaur egun, umeak gurasoak lanean baino ordu gehiago egoten dira ikastetxean. Gainera, etxera heltzean agindu zaizkien etxeko lanekin jarraitu behar dute. Nire ustez, egoera hori ez da komenigarria umeentzat; horrenbestez, bai ikastetxean dauden orduak bai egin behar dituzten etxeko lanak murriztu beharko liratekeela uste dut.

Zergatiak: Jantokia eta eskolaz kanpoko jarduerak

Alde batetik, aztertu beharko litzateke zergatik dauden hainbeste ordu ikastetxean. Esan dezakegu gero eta ume gehiago jantokian geratzen direla eta klaseak bukatu eta gero beste aktibitate batzuk, ikastolan bertan edo beste leku batean egiten dituztela. Normalean, hori gertatzen da gurasoek lan egiten dutelako eta ezin direlako lehenago beren bila joan. Beraz, umeak izugarri nekatuta heltzen dira etxera.

Etxeko lanen aurkako jarrera

Beste aldetik, etxeko lanak daude. Nahiz eta irakasle batzuk etxeko lanak jartzearen aurka egon, hezkuntza metodoa jarraitu behar dute. Egungo metodoarekin, badirudi ez dela nahikoa 8 ordu klasean egotearekin, klaseak bukatu eta gero, umeek beren etxean ariketa gehiago egin behar baitituzte.

Etxeko lanen kontrako jarrera bat martxan dago, umeek denbora libre gehiago eduki dezaten. Nahiz irakasleek nahiz gurasoek ados jarri behar dute jarrera horri aurre egin diezaioten.

Denbora librea eta hezkuntza hobekuntza

Azken honi ondo deritzot, denbora libre edukitzea oso ona delako, baita buruarentzat ere, egun batean ikasi dutena asimilatzeko. Nik pentsatzen dut eskolan klasean ondo azalduko balituzte, umeek ez luketela etxean ariketarik egin beharko.

Ume batzuek esfortzu handiagoa egin behar dute ikastaroa gainditzeko; horregatik, kasu honetan, etxean lanak egitea edo eskola partikularrak edukitzea ondo dagoela uste dut.

Entradas relacionadas: