Gauzatan soldata

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,83 KB

LAN ZUZENBIDEA:


DEF.-  Enpresaburu eta langileen arteko banakako harremanak eta harreman kolektiboak, nahiz haien artekoak eta haien eta Estatuaren artekoak, arautzen dituzten arauen multzoa da.ORDAINDUTAKO LANA: Lanaren truke soldata jasotzea.BESTEREN KONTURAKO LANA: Lanaren emaitza enpresaburuak lortzen du eta langileari soldata ordaintzen dio.PERTSONA FISIKOA: Eskubideak bere egiteko eta betebeharrak bere gain hartzeko gai den gizaki oro.PERTSONA JURIDIKOA:  Norberaren izenean eskubideak gauzatzeko eta betebeharrak betetzeko gaitasuna duen pertsonen eta ondasunen multzoa.
1.- LAN HARREMANAK: Enpresaburu eta langileen arteko harremanak. 1.Lan-harreman arruntak: Lan-harreman arruntei, Langileen Estatutua aplikatzen zaie.Ezaugarriak:-Pertsonala: langilea bera da lana egin behar duena. Langile bat gaixotzen bada, haren ordez ezin daiteke lagun bat lanera joan.-Borondatezkoa:
langileak askatasun osoa du lan egin edo ez erabakitzeko , eta inork ezin du behartu nahi ez duen lan bat egitera. -Besteren konturakoa: enpresa ez da langilearena, beste baten kontura lan egiten da. Enpresak bere gain hartzen du arriskua eta enpresaburuak lortzen ditu lanaren emaitzak, bai emaitza onak eta baita txarrak ere.Adib: altzarigintza-fabrika batean, langileek altzairuak egiten dituzte, baina altzairuak enpresaburuarenak dira. -Ordaindua: egindako lanaren truke, langileak soldata bat jasotzen du, bai edo bai.-Mendetasunezkoa: langileak enpresaren aginduak eta jarraibideak bete behar ditu.Adib: lanera sartzeko ordua 7:30ak bada, langile guztiek bete behar dute.2.Lan-harreman bereziak: Lan-harreman arrunten bost ezaugarriak betetzen dituzte. Berariazko arauen bidez sortu dira eta beste arau berezi batzuk betetzen dituzte. Printzipioz ez zaie Langileen Estatutua aplikatzen, baina bere arauen bidez xedatu ezin daiteken guztian, Langileen Estatutua aplikatzen da. Adib: Espetxeetako presoak, portuko zamaketariak, goi zuzendaritzako langileak, etxeko langileak, kirolari profesionalak, ikuskizun publikoetako artistak.3.Lan-zuzenbidetik kanpoko lan-harremanak: Erabaki politiko batengatik edota lan-harreman arrunten ezaugarriren bat ez betetzeagatik Langileen Estatutua aplikatzen EZ zaien lan-harremanak. Adib: familiako lanak, lagunarteko lanak edo auzolana, derrigorrezko lanak, funtzionario publikoak, norberaren konturako lanak,...
2.- LAN-ARAUDIAREN HIERARKIA: Arauek ezin dute maila altuagoko arauek xedatzen dutenarekiko kontraesanik sortu. 1-EB 2-Konstituzioa 3-LANE eta tratatuak 4-Lege organikoak 5-Lege arrunta eta lege-maila duten arauak 6-Erregelamendua 7-Hitzarmen kolektiboa 8-Lan-kontratua 9-Lan-ohitura
3.- LAN-ARAUAK APLIKATZEKO PRINTZIPIOAK: Arau-hierarkiaren printzipioa lan-arauak aplikatzeko printzipio hauek mugatzen dute. Printzipio hauek, beti dira langilearentzat onuragarriak.1.Gutxieneko arauaren printzipioa: maila baxuagoko arauek, maila altuagoko arauek ezarritako gutxienekoak errespetatu behar dituzte. Adib.- Langileen Estatutuan ezartzen da gutxienez 30 opor-
egun, hori hitzarmen edo kontratu bidez hobe daiteke; horregatik, kontratuan ezin da agertu 25 opor-egun, gutxieneko araua ez bailitzateke beteko.2.Arau aldekoenaren printzipioa: lan-arloko bi arauk edo gehiagok gai bera modu desberdinetan arautzen badute, langilearentzat onuragarriena dena aplikatuko da Adib.- Hitzarmen bidez 40 opor-egun izatea adosten bada, aplikatu egingo da, Langileen Estatutuan agertzen dena baino onuragarriagoa delako.3.In dubio pro operario printzipioa: lan-arau bat, alde interesdunek modu desberdinetan interpreta badezakete, langilearentzat onuragarriena den interpretazioa aplikatuko da. Adib.- Kontratuan ezartzen bada, langileak, abuztuan hilabeteko oporrak izango dituela, 31 opor-egun izango ditu, ez 30.4.Baldintza onuragarrienaren printzipioa: langile batek baldintza onuragarriak baditu eta baldintza horiek okerrera egiten badute, baldintza onuragarriei eutsi ahal izango die. Adib.- Langileak, antzinakotasunagatiko ordainsaria jasotzen badu, jasotzen jarraitu ahal izango du, aurkakoa erabaki arren.5.Eskubideen utziezintasunaren printzipioa: langileak ezin dira behartu utziezintzat dituzten eskubideei uko egitera. Langileek debekatuta dute onartutako eskubideei uko egitea. Adib.- Ezin zaio uko egin oporrak hartzeari.
4.- LANGILEAREN ETA ENPRESABURUAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK--> LANGILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK:Oinarrizko eskubideak:-Lan -eskubidea eta lanbidea askatasunez hautatzekoa -Sindikatzeko eskubidea -Negoziazio kolektiborako eskubidea -Gatazka kolektiboko neurriak hartzekoa -Parte hartzeko, greba egiteko eta biltzeko eskubidea Berariazko eskubideak: -Lanean benetan jarduteko eskubidea -Lanean gora egitekoa eta prestakuntza jasotzekoa -Diskriminatuak ez izatekoa -Integritate fisikorako, intimitaterako eskubidea eta tratu ona jasotzekoa -Soldata dagokionean jasotzekoa -Kontratutik eratorritako ekintzak egitekoa Betebeharrak:-Enpresaburuaren aginduak betetzea -Asmo onez jokatzea -Produktibitatea hobetzen laguntzea -Lanpostuko betebeharrak betetzea -Segurtasun eta higiene-neurrien betetzea -Enpresaren jarduerarekin lehian ez aritzea. ENPRESABURUAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK: -Lan-jardueran non, nola eta noiz egingo den erabakitzea -Aldatzeko ahalmena (ius variandi): mugirortasun funtzionala eta geografikoa, eta lan-baldintzen funtsezko aldaketa -Langileak betebeharrak betetzen dituen kontrolatzea, eta betetzen ez direnenan zehapenak (zigorrak) jartzea. Betebeharrak: -Langileak biltzeko leku bat jartzea eta informazioa ematea -Zereginak jartzea eta horiek egiteko bitartekoak ematea -Azterketa eta prestakuntza ikastaroetara joateko aukera ematea, baita promoziorakoa ere -Berdintasunezko tratua ematea -Langileen duintasun errespetatzea -Prebentzioa planifikatzea -Osasuna zaintzea eta lan-arriskuetatik babestea -Langilearen kategoriari dagokion lana ematea -Langilearen intimitatea babestea -Dagokionean ordaintzea

LANALDIA ETA SOLDATA

1.- LANALDIA ETA LAN-ORDUTEGIA. GAUEKO LANA ETA TXANDAKAKOA. LANALDIA: Langileak bere lan-jarduera egiten ematen duen denbora. Langileak, egunean, astean edo urtean enpresaburuaren esanetara egon behar duen ordu kopurua.Espainian, lanaldiaren gehienezko iraupena asteko 40 ordukoa da. Urtea kontutan hartuta, posible da aste batean 40 ordu baino gehiago lan egitea eta beste batean gutxiago egitea, baldin eta orduen azken emaitzan asteko 40 orduko kopuru hori gainditzen ez bada. Lanaldia, hitzarmen kolektiboan edo lan-kontratuan adosten da, eta Langileen Estatutuan finkatutako mugak errespetatu behar dira (*). Urteko lanaldi arrunta:Asteko 40 ordu,urteko batez bestekoa kontutan hartuz. Lanaldi erregularra: Aste guztietan ordu kopuru bera egiten da, egunean 9 ordu baino gehiago egin gabe. (Adingabeek 8 ordu gehienez). Lanaldi irregularra: Asteko lanaldiaren iraupena aldatu egiten da aste batetik bestera, egunean 9 ordu baino gehiago lan egin daitezke, adin txikikoek EZ. Irregularren eta erregularren: -Lanaldien artean 12 orduko atsedenaldia, -Asteko atsedenaldia bete behar da, -Urteko orduen batez bestekoa ezin da astean 40 ordu baino gehiago izan. LAN-ORDUTEGIA: langilearen laneko eta atsedeneko denboraren banaketa da, haien hasiera eta amaiera adieraziz. ORDUTEGI MOTAK: -Etengabea: eguneko lan-denbora etenik gabe antolatzen da. Etena badago, ordubetetik beherakoa izango da. -Zatitua: lan-denbora bi zatitan edo gehiagotan banatzen da. Zatien arteko etena gutxienez ordubetekoa izango da. -Zurruna: eguneko lanaren hasiera eta amaiera ordua aurretik finkatuta daude. -Malgua: langile bakoitzak, lanaldia ordu-muga batzuen barruan hasi eta amaitu dezake, iraupena errespetatuz. Adib.- Sartu: 8:00 - 9:30. Irten: 17:00 – 18:30.  GAUEKO LANA: gaueko 10:00etatik goizeko 6:00etara egiten dena. Gaueko langile bezala hartzen da,  eguneko lanaldian gutxienez 3 ordu gaueko ordutegian egiten dituena. Gauez, 8 ordu baino gehiagoko lanaldia ezin da egin. Ezin dira aparteko orduak sartu. Adin txikikoek ezin dute gauez lan egin. TXANDAKAKO LANA (relevos): enpresako jardueren antolaketan, zenbait langile lanpostu berean aritzen dira ondoz ondo, ordutegi desberdinetan. Txandakako lanean, langileek beren jarduera ordutegi desberdinetan egiten dute, zenbait eguneko edo asteko alditan. Ezin da 2 aste segidan gauez lan egin, hala eskatu badute izan ezik. Ikasketak egiten ari diren langileak, lehentasuna dute txanda aukeratzeko momentuan, hitzarmen kolektiboan adostutakoaren arabera.
2.- APARTEKO ORDUAK: Def: Legezko edo adostutako gehienezko lanaldi arruntetik gora lan egindako orduak dira. Egiturazkoak (adostutakoak): -Kontratuan edo hitzarmenean adostuak. Nahitaezkoak. -Ordu hauen bidez, enpresak jarduera handitzei aurre egiten die. Ez-egiturazkoak: -Borondatezkoak Egiturazkon eta ez egiturazkon: -Diruz ordaintzen dira, edo haren baliokidea den atseden denbora hartuko da, hurrengo 4 hilen barruan., -Gehienez, urtean 80 ordu. Baldin eta ez badira atsedenaldi bidez konpentsatzen., -Lanalditik azpiko lanaldietan, aparteko orduen kopurua, lanaldiarekiko proportzionala izango da. Ezinbestekoak (larrialdiak): -Beharrezkoak dira, pertsonengan edo enpresan eragin dezakeen kalteren bat prebenitzeko edo konpontzeko.: -Diruz ordaindu daitezke,edo atsedenaldiz konpentsatu. Aparteko orduak ezin dituzte egin: gaueko langileek, 18 urtetik beherakoek, lanaldi partziala duten langileek.
3.- ATSEDENALDIAK: Ezinbesteko atsedenaldiak: -Urteko atsedena:
-30 egutegi-eguneko oporrak urtean, -Atsedenaldia noiz hartu enpresaburu eta langilearen artean adostuko da (2 hilabete aurretik jakiteko eskubidea), -Ordaindutakoak eta uko egin ezinezkoak dira Asteko atsedena:-1,5 egun 18 urte gorakoentzat -14 eguneko aldika metatu daitezke (11 egun lan eta 3 atseden) -2 egun 18 urte beherakoentzat. Eguneko atsedena: -12 ordu atseden, gutxienez, lanaldien artean. Atsedena lanaldian:-15 min. : lana etengabe 6 ordu baino gehiago egiten duten 18 urte gorakoentzat -30 min. : lana etengabe 4,5 ordu baino gehiago egiten duten 18 urte beherakoentzat. Ez bada lana urte osoan egin, oporraldiaren iraupena egindako lan egunen proportzionala da. Ezin da ekonomikoki konpentsatu, salbu eta kontratua oporrak egin gabe amaitu bada. Oporrak egutegiko urtearen barruan egin behar dira. Hitzarmen baten ondorioz bakarrik gordeko dira opor egunak urte batetik bestera. 
4.- ORDAINDUTAKO BAIMENAK, LANALDI-LABURTZEA ETA ORDAINDUTAKO LANEKO JAIEGUNAK: Langileak aurreko hirurak izateko eskubidea du.  ORDAINDUTAKO BAIMENAK:Baimen hauek aldez aurretik jakinarazi behar zaizkio enpresaburuari, eta justifikatu egin behar dira. Soldata berdina kobratuko da. Gertaera eragilearen eguna hartzen da kontutan, lanaldia amaituta egon edo ez.
Baimenak:-Ezkontza edo izatezko bikote: 15 egutegi-egun. -Seme-alabaren jaiotza: 2 egun, 4 egun bidaiatu behar izanez gero. - 2. Graduko ahaidetasun arteko ahaideen, gaixotasun larria, ospitaleratze, ebakuntza edo heriotza: 2 egun edo 4,bidaiatu behar izanez gero. -Etxez aldatzeko: egun 1. -Nahitaezko betebeharra (juizioa…): behar adina denbora.
Funtzio sindikalak edo langileen ordezkaritzarako funtzioak: legean edo hitzarmenean zehaztutako denbora. 
LANALDI –LABURTZEA: Honen oinarria langilearen egoera pertsonala da. Langileak hautatzen ditu lanaldi-laburtzearen ordutegia eta epea. Lanaldi arruntera itzuli behar duenean, 15 egun lehenago jakitera eman behar da.
Garai aurreko umearen jaiotzagatik, edo ospitaleratuta egon behar duten jaioberriengatik. Lana ordubetez utzi daiteke edo lanaldia 2 ordu arte murriztu daiteke. Soldata proportzioan jetsiko da.
Gaixotasun larria dela eta, ospitaleratze luzea behar duten adingabeak zaintzeko. Lanaldia erdira laburtzeko eskubidea dago. Soldata proportzioan jeisten da.
Legezko zaintza: 12 urtetik beherakoa edo ordaindutako lanik egiten ez duen eta 2.  mailako ahaidetasun mailako senide bat zaintzeko, langileak lanaldia 1/8 (gutxienez) eta 1/2 (gehienez) murrizteko eskubidea du. Soldata proportzioan jeisten da.
Genero-indarkeriaren biktimak: pertsona horiek babestu edo laguntzeko, lanaldia labur daiteke. Soldata proportzioan kobratuko da.
Arrazoi objetiboak tarteko: eskari gutxiago, %10-%70 kendu, langabezi partziala.
Bizitza pertsonala, familia-bizitza eta lan-bizitza bateragarri egiteko aukera ematen du lan-laburtzeak. Hitzarmenean ezarritakoa edo langile eta enpresaburuaren artean adostutakoa izan behar da.
ORDAINDUTAKO LANEKO JAIEGUNAK: Langileen Estatutuan zehazten da, jaiegunak, berreskuratu (errekuperatu) behar ez diren ordaindutako egunak direla eta ezin dira urtean 14 egun baino gehiago izan.
Espainian jai egunak: - Eguberri: abenduaren 25 -Urteberri: urtarrilaren 1- Lanaren festa: maiatzaren 1- Festa Nazionala: urriaren 12
Gainerako jai-egunak autonomia-erkidegoek erabakitzen dituzte. Horietaik 2 tokiko jaiak dira.

Entradas relacionadas: