Gaur egungo industria-ekoizpena Espainian
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,81 KB
Gaur egungo industria-ekoizpena
Espainian, industria-sektore helduek pisu handia dute gaur egun; sektore dinamikoenetan atzerriko kapital ugari dago; eta goi-teknologiako sektoreak Europako beste herrialde batzuetan baino gutxiago ezarri dira.
1 Industria-sektore helduak
Industria-adar hauetan eragin handia izan du faktore hauek behera egiteak: lehiakortasuna (teknologia atzeratuta dagoelako, edo beste herrialde batzuetan eskulanaren kostua txikiagoa delako), eskaria murriztea eta birmoldatze-prozesuak egin behar izatea. Hauek dira sektoreak:
- a) Oinarrizko metalurgia eta eraldaketa metalikoarekin lotutakoa:
- Industria siderurgiko integrala: Altzairua burdin mineralatik lortzen du labe garaian. Birmoldatze prozesu gogor baten ostean, Asturiasen bakarrik mantentzen da, talde multinazionalen eskuetan.
- Siderurgia integrala: Altzairua txatarretik lortzen du labe elektrikoan, eta neurri txikiagoko enpresetan ezartzen da EAEn, Kantabrian, Nafarroan eta Katalunian.
- Eraldatu metalikoen industria: Produktu metlikoak eta makineria egiten ditu. Bartzelona-EAE-Madril triangeluan.
- b) Linea zuriko etxeko tresnen fabrikazioa: Ekoizpena (espezializazioa handitzea), enpresa (pilatzeko joera) eta merkatua (handitzea eta dibertsifikatzea) berrantolatzeko prozesuan murgilduta dago.
- c) Ontzigintza: Herrialde merkeagoen lehia indartsuaren aurrean, birmoldaketa gogorra jasaten ari da, beste jarduera batzuetan espezializatzeko, hala nola konponketetan. Sektore hau Galizian, Kantabrian, EAEn eta Andaluzian pilatzen da.
- d) Oihalgintza eta jantzigintza: Katalunian eta Valentziako Erkidegoan biltzen da. Herrialde merkeagoen lehia eta deslokalizazio-prozesuak jasan behar ditu. Horiei aurre egiteko, balio ukiezinetan inbertsioak egiten dira (diseinua, markak, moda).
2 Industria-sektore dinamikoak
Produktibitate eta espezializazio handiko industria-adarrak dira, eta eskaria bermatuta dute. Sektore horietan atzerriko kapitala egotea oso garrantzitsua da. Aipagarrienak automobilarena, kimikoa eta nekazaritzako elikagaien dira.
- a) Automobilaren sektorea: Birmoldatze-prozesua gainditu ondoren, dinamismoa berreskuratu zuen. Ekoizpen gehiena esportatu egiten da. Espainia Europako hirugarren herrialde esportatzailea da, Alemaniaren eta Frantziaren atzetik. Deslokalizazio baten arriskua badago. Fabrika nagusien artean, Palentzia, Valentzia, Zaragoza eta Madril aipatu behar dira.
- b) Sektore kimikoa: Espainiako industriaren oinarrietako bat da, arazoak dituen arren, hala nola, atzerriko presentzia handia eta ikertzeko gaitasun urria.
- Petrokimikoa edo oinarrizko kimikoa: Konplexu handitan antolatzen da, normalean, birfindegien ondoan (Puertollano...).
- Eraldaketako kimikoa: Enpresa txikitan egituratzen da, pinturak, barnizak, lurrinak, ongarriak, produktu farmazeutikoak... EAEn, Katalunian eta Madrilen ezartzen dira.
- Nekazaritzako elikagaien sektorea: Industria txiki eta sakabanatuak ditu, baina multinazionalek ere pisu handia dute. Esportazioak sustatzen dira eta Katalunian, Andaluzian eta Valentzian kokatzen dira.
3 Puntako edo goi-teknologiako industria-sektoreak
Industria-adar hauek intentsitate teknologiko handia, produktuen bereizketa handia eta eskari handia dituzte. Sektore aipagarrienak material elektriko eta elektronikoa, ordenagailuak, tresna optikoak... dira.
- Espainian, sektore horiek atzerapen handiarekin ezarri dira eta Europako beste herrialdetan baino gutxiago garatu dira.
- Goi-teknologiako sektoreak parke teknologiko eta zientifikoetan ezarri ohi dira. Ezaugarri hauekin:
- Metropolien eta hiri ertainen inguruan ezartzen dira, ingurumen kalitate handia duten espazioetan (komunikazioa hurbil dagoen hiriarekin, aireportuarekin eta informazio-sareekin).
- Industria gehienen tamaina ertaina eta txikia izaten da, zerbitzugune osagarriak izaten dituzte (administratiboak, bilera gelak, kafetegiak). Horietan enpresa-sehaskak egoten dira, enpresa berritzaileak lehen urteetan hartzen dituzten eraikinak, bideragarriak diren ala ez erabaki arte.
- Parkeen helburua industria berritzaileek toki-garapenerako lokomotreak izatea da, beste enpresa batzuekin, hornitzaileekin eta bezeroekin harremanak izanda.
- Emaitza parke eta enpresa berritzaile gehienak hiri handien inguruan eta industria-ardatz dinamikoenetan pilatzea izan da (Madril, Katalunia, EAE, Valentzia eta Andaluzia). Zerbitzu oso espezializatuak behar dituzte eta egon daude desorekak sendotu egin dira. Horrez gain, parkeen arrakasta teknologia oso aurreratuko enpresa multinazionalak erakartzeko gaitasunaren araberakoa izan da.